1610. urteko Euskarazko 100 hitz

1610. urteko Euskarazko 100 hitz –

eitb.eus-etik Mintzoa editorialak erositako Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis liburua eta bertako euskarazko hitzak zuretzat hemen bideoan ikusi nahi baduzu.

1610. urteko Euskarazko 100 hitz

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.

1610. urteko Euskarazko 100 hitzNafarroako Mintzoa editorialak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis… liburua eskuratu du, eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen ditu.

Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskaraz 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da. Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak idatzi zuen, eta baliteke Joanes Leizarraga ezagutzea, haren Testamentu Berria aipatzen baitu.

Orain hiru aste, Italiako konde bati erosi zion Mintzoa editorialak liburua. Munduan beste 20 bat ale daude, eta orain salgai jarri dute erakunde edo partikular batek eskura dezan.

….

1610. urteko Euskarazko 100 hitz

3 pentsamendu “1610. urteko Euskarazko 100 hitz”-ri buruz