1571. Hirur Leiçarraga hirur.
1571. Hirur Leiçarraga hirur.
Jean-René Etchegaray, Baionaco Auçaphez jaunaren editione çucendaritzapean den bilketa.eus webgune alde orotaric bikainean, eta concretuqui HEMEN, 1571co Leiçarragaren obra guztiac, bi tomotan, aurkitzen ahal ditugu.
Marie-Andrée Ouret redactione çucendari duen webgune hau dugu interneteco leku bakarra non Leiçarragaren hirur obrac osso ossoric bilcen bait dirade lehenengo aldicotz.
Neuc, guero eguinen ditudan lanetaraco beharco bait ditut, bi tomo hauec jpg formatoan eçarri ditut eta çuen escuetan jarri ondoco esteca bi hauetan:
Lehen tomo honi “Colomesius” deithuco deraucogu, Paulus Colomesius philosopho gascoinarena içan celacotz.
Nola 1900. urtheco editionea Euskaltzaindiac paperean eman bait çuen, 1990.ean, editione ecinago ejerrean, geuc azquen honetaco paginationeari lothu gatzaitza. Honela, jpg photo bakoitzaren archivo icena bat dathor Euskaltzaindiac eçarritaco orrialde cembaquiarequin, halaco manera batez non comparationeac aise eta erraz eguiten ahal bait dira.
Paperezco editione hau, çorigaitzez, agorturic dagoenez, HEMEN descargatzen ahal duçue Euskaltzaindiac prestaturico PDFa. Erran deçadan, bide batez, ecen osso qualitate tcharrecoa dela, haguitz pixelaturic aguercen bait da.
Contutan hartu behar da, dena dela, ecen 1571co editioneac 124 orrialde guehiago dituela 1900/1990coac baino.
Baionaco Mediathecan daude goian aiphaturico bi tomoac.
Caja Navarrac erossitacoa (lehen tomoa baino ez) Bibliotheca General Naffarroacoan dago egun. Tomo honetaric bi pdf eguin dira. Bata, colorez eta ossoa HEMEN descargatzen ahal duçuena, eta bercea HEMEN. Azquen hau Eusko Ikaskuntzac Euskomedia webgunean paratutaco pdf çurbildua da, baina axolagabequeria handiz eguina, ceren 8 orrialde falta bait çaitza.
Naffarroaco Bibliotheca Generaleco facsimila jpg systeman eçarri dut. Descargatzecotz clic eguiçu HEMEN. 1990co Euskaltzaindiaren paginationea applicatu deraucot Baionacoarequin hobequi erkatu ahal ukaitecotz. Testamentu Berriaren osteco liburuquiac eta documentuac reordenatu behar ukan ditut, Baionaco alearequin eta 1900/1990co editioneequin bat ethor dadin.
Eta hona HEMEN, azquenic, Baionaco Mediathecaco “Lafitte” icenecoa. Exemplare honetan, 233 orrialde falta dira, originalac dituen 1133etaric. Erdialdera 483 eta 484 orrialdeac falta dira, berce guztiac hassieratic ezpa bucaeratic.
Adeitassunez
.https://www.dropbox.com/sh/xrtyey9lm0gu77v/AAB1HT3Bhjz0-Cg95ssnWpv1a?dl=0
Christona, Josu! Segui aitzinat eta gora bethi gure Naffarroa!
Jean preciatua,
Eransi dut Lafitterena ere.
Orain eguin dut calculua: CANec ordaindu çuen 300€ baino guehiago orri bakoitzagatic!
Ez da macala!
Milla esquer, Jean!
Gaur jaquin dut Caja Navarrac erossi çuen alea, 198000 eurotan, ossoa dagoela, baina lehen tomoa baino ez da.
Eusko Ikaskuntzaco Euskomediac escainitaco tomo hau incompleto dago, 8 orrialde falta çaizquiolaco. Caja Navarrac erossi eta Bibliotheca General Naffarroacoari opharitutacoa, ordea, ossoric dago tomo hau. PDFa berdina den arren, ha’ colorez eta hau’ çuribelcez.
Içugarri phoztu naiz gaur lorthuric BGNcoa eta ossoric dagoela ikustez. Bi lehen tomo osso ditugu.
Baionaco mediathecan tomo honen berce ale bat daducagu, baina ez ossoric, çoritzarrez.
BGNco alea, CANec erossiricoa, jpg ohico nire systeman eçarri ostean, Lafitteren aleari ekinen deraucot.
Horrela Lehen Tomoaren hirur ale eduquico guenituzque sarean eusco naffar guztion escurat.
Lafitterena osso incompletoa da, baina bethiere interessant.
Ea Euskaltzaindiac noiz plaçaratzen duen erossitacoaren facsimila, laur ale eduqui ditzagun, eta ea ossoa den jaquin deçagunçat.
Hemendic egun batzuetarat eçarrico dut interessatuon escu Leiçarraga Ossoa docx formatoan. 1500 bat ordutaco lana.
Lan valiosa dudaric gabe. Mila esquer anhitz!