Zu ez bazoaz, haiek irabaziko dute
Alderdi Popularrak urriaren 21eko hauteskundeetarako aukeratu leloa oso da txarra, kideentzako bezain bat balio baitu aurkarientzako ere. “Si tu no hi vas ells tornen”, PSCk 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan erabili sloganaren oso antzekoa da alajaina, mimetikoa ez esatearren. Oso antzekoa, ezta? @aranagoirik laburtzen zuen txio batez: “Zu ez bazoaz, haiek irabaziko dute‘ eta alboan Basagoitiren aurpegitzarra jartzen dizute… lasai, lasai, joango naiz-eta!”
“Si tú no vas, ellos ganan” y te ponen al lado de eso la jeta de @abasagoiti. VOY, VOY, TRANQUILOS.
— Sabino Arana (@aranagoiri) octubre 7, 2012
Beldurraren mezua erabiltzea erabaki dute popularrek: badatozela ankerrak, zibilizatugabeak, terroristak eta haiekin independentismo itsuak dakarren pobrezia. Beren kanpaina, ia %100an, besteen ahulezietan funtsatu dute, erasoan. Hain zuzen, Madrildik agindutako mozketetatik eta erreskatetik diana urruntzeko egin ere. Ez dezagun ahantzi, Rajoy ez baita laser gorri bat besterik Antonio Basagoitiren kopetean. Baina zer demontre dute popularrek eskeintzeko, EAJren bertsio txar bat baino?
Era honetako mezu orokorrek ez dute atentzioa garrantzizko gauzetatik desbideratzeko eta komentzituta daudenak bere horretan mantentzeko besterik balio. Rajoyren errekorteez ez hitz egiteko egin ote dute? Eta bestela zergatik? Izango al du kontrako eraginik kontsignak?
Beno eta ETAren ekintzen kondenaren noriari enegarren bira emateko; amaitzeko, PPko Laura Garridoren eta Marian Beitialarrangoitia EHBilduko hautagaiaren arteko liskar spotizatu bat uzten dizut, eta gogoratu: Zu ez bazoaz, haiek irabaziko dute. Nork? Zuk jakingo duzu noren edo zeren beldur zaren… 😛
Irabazi dute. Zu joan baino lehen. Hauteskunde antolatzen dutenak dira irabazleak. Espainako legalitatea ta beren sistema onartzea da haien garaipena. Herri bat menpetasunean erortzen denean erresistenziarik antolatu gabe desagertzeko arriskuan dago beren indarra galdu duelako. Gu ez bagara joaten Espainak galduko du gatazka hau.
Boto bat gehiago: sumisioa, oztopo bat gehiago independentziararen bidean.
Boto bat gutxiago: dignitatearen faktore bat, erresistenziaren ekintza bat, espainako imperialismoak ezin zuela eta ezin duela inoiz erreskuratu.
Infanzoi maitea, ez nekatzea ere! Baduzu (obsesioaren) meritua, zinez.
Bai, arrazoia duzu. Hauteskunde kolonialak nazka ta nekagarriak berrogei urte luzez ta oraindik han horrela egotea…