Irritxoen eguna Oreretan 2012/11/11

Irritxoen eguna kartelaLandare elkarteak Irritxoen eguneko antolatzaile nagusi modura haurrentzako espresuki antolaturiko egun berezi honen aurkezpena egin nahi dizue.

2012ko Azaroak 11 Igandea Oreretan izango da irritxoen eguna ospatuko den data.

Gune guztiak haurrei zuzenduak egongo dira, honetarako puzgarriak, magoak, eskalada gunea, pailazoak (Pirritx Porrotx eta Marimototx), tailerrak, marrazteko guneak, dantzaldiak, euskal jolasak, kale animazioak, buru handiak, erraldoiak, trikitilariak, txarangak, dultzaineroak, bertsolariak eta abar luze bat prestatu ditugu 8 gune desberdinetan banaturik.

Aipatu beharrean gaude, eguraldi txarrerako prest ditugula guneak.

Lehenengo gunea ESMALTERIA PLAZA.

Irrien klubekoak izango ditugu bertan goizeko 11:00tatik arratsaldeko 20:00 bitarte. Bertan puzgarriak, jolasak, tailerrak eta talogileak izango ditugu.

Erraldoi eta buru handien bilkura nagusia, dultzainero, trikitilari, eta txistulariekin batera ere bertatik abiatuko da eguerdiko 12:00 eta arratsaldeko 17:00tan, herri osoari gunez gune itzulia egingo dutelarik.

Gune guztiak bezala musikaz animaturik egongo da gune hau ere.

Bigarren gunea Xenpelar PLAZA.

Euskal jolasak izango ditugu bertan goizeko 11:00tatik arratsaldeko 20:00 bitarte.

12:00tan Txan magoaren ikuskizun berezia izango dugu Xenpelar plazako eskenatokian.

Euskarazko joku elektronikoen gunea ere bertan izango da egun osoan zehar.

16:00tan Eriz magoaren ikuskizuna izango dugu Xenpelar plazako eskenatokian.

Gune honetan Alondigako zatian haurren kotxezitoen parking berezia prestatu dugu, non euro baten truke kotxea utzi dezakezun gure zaintzapean denbora mugarik gabe.(kotxea jaso arte).

Gune guztiak bezala musikaz animaturik egongo da gune hau ere.

Hirugarren gunea Merkatu zahar.

Bertan bazkari herrikoia izango da non haur zein helduentzako menu bereziak izango ditugun. Sarrerak erosi nahi baldin badituzu ohiko lekuetan eta www.barrabarra.eu web gunean aurkituko dituzu.

Bazkariaren menua zehaztu gabe dago oraindik, jakin bezain laster bertan jartzeko konpromezua hartzen dugu. Dieta berezi baten beharra izan ez gero, zeliakoak, bejetarianoakā€¦ jarri gurekin hartu harremanetan eta prestatuko dizuegu menu bereziak. (2 eguneko aurrerapenarekin gutxienez, zuen datuak eta telefono zenbaki bat erantsiz info(abildua)irritxoeneguna.info

Bazkaria 14:00tan izango da

Gune guztiak bezala musikaz animaturik egongo da gune hau ere.

Laugarren gunea Zumardia.

Bertan puzgarriak, ohe elastikoak 14×3 metro, pista amerikarra 4x 14 metro, puzgarri pirata 7×4 metro, puzgarri porteria 4×4 metro, ludoteka puzgarria 8×8 metro, eta abar luze bat izango ditugu.

Modestoren dantzaldia ere izango dugu Zumardiko kioskoan arratsaldeko 16:00tatik 20:00tara.

Talogileak eta txozna ere bertan aurkituko dituzue.

Gune guztiak bezala musikaz animaturik egongo da gune hau ere.

Sei garren gunea Niessen plaza

Gune honetatik abiatuko dira zanpantzarrak goizeko 11:00tan, jarraian Irritxoen eguneko irekiera ekitaldiari emango zaio hasiera non hitzaldi motz baten ostean Oreretako alkateak Irritxoen eguneko Alkate Txikia izendatuko du.

Ekitaldiaren jarraian antzerki bat izango dugu ikusgai non espetxean bere haurrarekin bizi den ama baten ikuspuntu eta bizi esperientziak azalduki dizkigute.

Ikuskizuna arratsaldeko 17:00etan errepikatuko da.

Gune honetan ere Txiki Kaia gunea aurkitu dezakegu non haurrak dohainik sartu daitezke 45 minutuz gozatzera bertako zirkuitu babestuan, pistinazko bolak, txirristak, toboganak eta abar luze bat.

Zazpi n garren gunea Herriko enparantza

Gune hau eskaladari zuzenduriko gunea izango da, bertan eskalatu, bulderra egin, tirolinatik jauzi eta rapelatzeko aukera izango dute haurrek goizeko 11:00tatik arratsaldeko 20:00tara.

Gune guztiak bezala musikaz blai izango den eremua izango da hau.

Zortzi garren gunea Galtzarabordako Kiroldegia

Kiroldegian arratsaldeko 17:00tan Pirritx Porrotx eta Marimototxen Irritxoen egunerako egiten duten emanaldi berezia izango dugu. Bertan izango dugu ere Olentzero urtero bezala gabonetako eskutitzak jasoaz.

Pirrtx Porrtx eta Marimotoxen ikuskizuneko sarrerak salgai daude ohiko lekuetan eta www.barrabarra.eu web gunean.

Kiroldegiko ateen irekiera 16:00tan egingo da eta lehenago beharrezkoa izango da bertan zuen sarrerak pultsera berezi baten truke aldatzea. Pultsera hauek ongi zaindu behako dituzue, hauek gabe ezingo duzue kiroldegira sartu eta.

Animatu ata azaldu zaitezte.

Zer duzu buruan “Irritxoen eguna Oreretan 2012/11/11”-ri buruz

  • Sarrerak dagoeneko agortu dira. Gehiago ateratzeko asmorik bai? Jende asko geratu gara sarrerarik gabe… šŸ™

    Mila esker,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude