Zinemaldiko bederatzigarren eguna | Azken orduak
Hasten dena amaitu egiten da eta Zinemaldia ere iritsi da bederatzigarren egunera. Egun berezia izan da gaurkoa, goiz-goizetik kaleak zale zuri gorri eta txuri urdinez bete baitira. Zinemazaleak, kazetariak, kritikariak, industriako akreditatuak, gonbidatuakā¦ gustu eta zaletasun ezberdinak hiri bakarrean. Batzuk futbol partidagatik urduri, besteak sarituak nortzuk izango diren asmatu ezinik. Guk ere egin dugu kiniela:
Zurrumurruak gora behera, gauera arte hori besterik ez dira izango. Saria jasoko duela dakigun bakarra momentuz Dustin Hoffman aktore eta zuzendari estatubatuarra da. Donostian da egunotan Quartet filma aurkezten eta iluntzean 60. urteurreneko Donostia Sari berezia jasoko du itxiera galan. Aurten banatu dituzten Donostia Sarietatik azkena. Quartetmusikari erretiratuentzako zahar etxe batean gertatzen den istorioa da. Maggie Smith da lau aktore protagonistetako bat. Nahiz eta pelikula txukuna iruditu, apur bat hotz utzi ditu bertaratutakoak orokorrean.
Euskaltel Gazteriaren Saria Juan Carlos Maneglia zuzendari paraguaiarraren 7 cajas lanari eman diote. Film honek iazko Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen Donostian.
SGAE-Autore Fundazioaren Publikoaren Saria aldiz, Ben Lewinen The Sessions Ā filmak irabazi du, arnasa hartu ahal izateko birika artifizial bati lotuta dagoen, birjintasuna galtzea erabakitzen duen, 38 urteko gizonaren istorioa da.
Iluntzean gehiago.
www.kapukoaldizkaria.tk webgunean iruzkin eta albiste gehiago