‘Euskadi pregunta’ ETB2ko saioa fartsa hutsa da

Lau programetarik bi soilik ikusita argi geratu da ‘Euskadi pregunta’ fartsa hutsa dela. Konspirazioetan sartu gabe ere fartsa bat da, debaterik gabeko galdera soilak erantzutea opari bat delako hautagaientzat. Oso erraza da erantzun loriatsuak prestatzea, noski, erreplikarako txandarik ez egoteak ematen duen lasaitasunarekin. Horrez gain, Afrika Baetak esaten duena esaten duela, susmagarriak izan ziren bart gauean Basagoitik izan zituen galdetzaileak . Esaterako lehen galdera egin zion Chastelino Esono, Maria San Gil eta Urquijoren lagun handia da. Noan konspiratzera.

Zalantzan jarri behar dut; bai Mintegiren saioan, bai Basagoitirenean, publikoan zegoen jendeak modu fidel batean ordezkatzen zuela euskal Jendartea. Galdera gehienak hiriburuetako biztanleek egin zituzten, asko eta asko ziren Gasteizkoak, asko eta asko Bilbotarrak. Baina non zegoen beste jendetza zabal hori, herrietan bizi garenok osatzen dugu jendetza hori? Basagoiti zein eroso sentitu zen lehen galderatik, ez da gutxiagorako. Lehenengo galderan, Chastelino Esono gazteiztarrak zorte ona opa zion eta honakoa bota zion: “Ea bigarrengoan garaipena datorren”. Hau da bere bozka aitortu zion ia! Beno normala da, izan ere, Chastelino Esono Maria San Gilen eta Urquijoren laguna da, PPko militantea. 

  • ¿Cree que Patxi López ha sido desleal con usted? Al fin y al cabo ha gobernado gracias a ustedes y en ningún momento parecía un matrimonio bien avenido.

Demagun kasualitatea zela, beti gaizki pentsatzen gu. Beno goazen bigarren galderarekin bada. Naiara Valdések egin zuen bigarrena, ezetz asmatu nongoa den. Bai Gasteiztarra. Hona galdera:

  • ¿Piensa seguir fomentando de una manera tan atroz el euskera en detrimento de otros idiomas como el inglés, que ofrece más oportunidades a la hora de encontrar empleo?

Noski galdera hau entzun… eta Basagoitiri izerdi hotza sartu zitzaion. Nola erantzun? Oso hasiera zaila demonio! Kasualitatea? Tira bada goazen Manuela Perez bilbotarrak egindako hirugarren galderarekin:

  • ¿Realmente son necesarios todos los políticos que hay? ¿Para cuándo un ERE en la Política?
Hara! Galdera ona. Baina beno Basagoitirentzat oso erraza. Izan ere, bere programan darama Eusko Legebiltzarreko parlamentari kopurua jaistea… Aix… hor ere ez diote harrapatu. Goazen laugarrenarekin, Carmen Alonso da galdetzailea, hau ere bilbotarra:
  • Económicamente hablando ¿la independencia es mala para Euskadi? 
Poesía eres tu. Ez dut ezer gehiago esango galdera honen inguruan. Nahiago dut zuek juzkatzea eta bosgarrenari heltzea. Begoña Ereño Ariñez herri arabarrekoa:
  • Si un vasco ha cotizado durante 21 años, y ahora esta en paro ¿A la hora de ocupar un puesto de trabajo, en las mismas condiciones de formación, no debería tener prioridad ante un inmigrante?
Kof, kof, kof… (eztula platoan). Tira ez dut jarraituko. Osorik nahi baduzue ikusi hemen duzue programa. Eta hemen, egin ziren galdera guztiak, ez dakit nola ordenatuta. Nik argi daukat, konspirazioak alde batera utziz gero ere, fartsa bat da ‘Euskadi pregunta’.

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

12 pentsamendu “‘Euskadi pregunta’ ETB2ko saioa fartsa hutsa da”-ri buruz

  • Nik behin ikusi neban programia eta eztot sekula osterabe ikusi, bixijan kasualidade asko daoz baña horrenbeste… #KakaUsainaDario

  • Oier Aranzabal

    Chastelino hau kale garbitzaile bezala aurkeztu zuten oker ez banago.

  • Kar Kar. Gure enpresan egiten ditugun publizitate kanpainak gogora arazten dit honek. Gure bezero talde batek, programa txiki bat dauka alokatua irrati haundi batean. Jendeak galderak egin eta beraiek erantzun behar dute. Baino,zera, ez du inork sekulan deitzen. Eta zinez, gure bezeroek oso informazio interesgarria ematen dute! Tira, guk bulegoan prestatzen ditugu galderak eta irrati esatariari pasatzen dizkiogu. Hau gauza bera da.

  • Gari Garaialde 2012-09-29 16:44

    Baten batek egin al du halako azterketarik Laura mintegiri galdetu ziotenen artean? Jakiteko ea beti diren politikarien lagun edo politikari batzuena bakarrik.

  • Chastelino Esono. Arima zuri zeukana beltzak

  • “”¿Piensa seguir fomentando de una manera tan atroz el euskera en detrimento de otros idiomas como el inglés, que ofrece más oportunidades a la hora de encontrar empleo?””
    Zergatik esaten du Ingelesa Gaztelania esan nahi duenean?. Espainiako kutsua ez emateko ez al da izango, badakigu publikoki zer esaten duten, baina benetan zer pentsatzen duten beste gauza bat da.
    Nik dakidala Euskal Herrian eta Espainian Ingelesa berdin ematen dira; bestalde Euskararen erabilera argi dago munduan zehar ez dela beste hizkuntza batzuk bezain erabilia; inondik inora ere ez, baina nik behintzat hemen jarraitu nahiko nuke. Hori bai Gaztelania ez ukitu ia nori bururatzen zaion gaztelania ingelesarekin ordezkatzeko proposamen bat.

  • Kalegarbitzaile bezala aurkeztu zuten bai, eta Facebookeko bere profilean teknikari elektroteknikoa dela dio. https://www.facebook.com/chastelino Atzoko saioa behintzat fartsa hutsa izan zen.

  • @Xigor Gezala: Zer esan nahi du “ezetz asmatu nongoa den. Bai Gasteiztarra”?

  • atzo autobusean programa prestatzen ari den emakume bat hitz egiten ari zen lau haizetara, ez dakit zein den honelako programek behar dut diskrekzioa, baina Urkulluren programara joango den baten batekin hitz egiten ari zen (izena ere entzun nuen). Ez zirudien ezer susmagarririk zegoenik, behintzat, programaren parte bat ez dago prestatuta. ERdi prestatuta erdi espontaneoa izango da. Harritzen nauena da zelan hitz egiten den mundu guztiaren aurrean edozein gauzari buruz… ondo dago gardentasunari begira..jajaja…baina ez dut uste horretarako egiten zenik.

  • Izarpezelai 2012-09-30 20:33

    Gustatuko litzaidake jakitea zein irizpide jarraitzen duten ETBko arduradunek galderak egingo diztuzten pertsona horiek aukeratzeko orduan. Nork aukeratzen ditu? EAEko biztanleen lagin fidagarria osatzen al du publiko horrek? Hemen aipatu denaren arabera, ez dut uste (EAE Bilbo eta Gasteiz baino zabalagoa baita).
    ETBko zuzendaritzak zer kolore politiko duen jakinda, gaizki pentsatu behar dugu. Alegia, publikoa aukeratuta dagoela egurra emateko politikari abertzalei eta loreak botatzeko espainolistei.

  • Carmen Alonso ere, PPko militantea da eta hauteskundetan, partidu horretako akreditazioarekin ikus daiteke hautes-eskoletan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude