[2.Historialdia] Zeuk aukeratu: gure historia ala… haien “relatoa”
[2.Historialdia] Zeuk aukeratu: gure historia ala… haien “relatoa” –
Biltzarrek 2. Historialdia antolatu du, azken bolada honetan kanpotik datorkigun, baina (kezkagarriena), hemengo administrazioen bozgorailuetatik zabaltzen ari den “relatoa” zertan datzan ezagutzeko. Indar handiz, historian, antropologia, euskeran… gure aurkako mantrak etengabe zabaltzen ari dira baina argienetakoa da gure diruz inoiz ETBk egin duen dokumental garestiena eta eskasena: Otra historia de Vasconia.
Dokumental horrek orain arteko pentsaera eta Joxemiel Barandiaran eskolako ekarpen guztiak suntzitsea du helburu. Azken finean, espainiar mitoak zabaltzeko (zeltiberismoa….) ezinbestekoa dute, lehenengo, euskal mitoak suntsitzea, nahiz eta horietako asko gure historian askoz hobeto oinarrituta egon: euskeraren iraupena, matrilinealismoaren aztarnak, etab.)
2. Historialdia: Zeuk aukeratu: gure historia ala… haien “relatoa”
Elgoibar-Aubixa – 2020ko urriak 31
.
Aurkezpena
Historia aberatsa dugu baina orain dela 500 urte arte izan genuen estatu egitura inbaditzean (Nabarra) eta horrekin lotuta orain dela 150 urte arte geneuzkan azken egitura burujabeak lapurtzean (foruak…) atzerapausu handiak eman ditugu. Baina gure buruaren eta munduko hizkuntza zaharrenetakoaren jabe garen bitartean, komunalari, auzolanari eta batzarrei eusten diegun bitartean, euskal sena desagertzen ez zaigu bitartean, antzinako Europa askearen argia berreskuratu ahal izango dugu, Ginbutasek hain ondo deskribatu zuena: matrilinealista, borrokarik gabea…
Baina gure buruaren jabe izaten jarraitzeko gure historia ezagutzea ezinbestekoa da. Iaz bagaudak aztertu genituen, gure aberkideen %99ak ezagutzen ez dituenak eta gaur egungo Europa ulertzeko gakoa izan zirenak. Aurten arerioek historia arloan berridatzi nahi duten “relatoa” zertan datzan eta zelan erantzun ahal diogun aztertuko dugu, bereziki ETB eta Alberto Santana hemen, espainiar mitoak zabaltzeko asmoz, euskal mitoak desegiteko egiten ari diren lana, zinez negargarria dena.
Behingoz begiak zabaltzeko balioko balitzaigu!
.
Egitaraua
09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Jon Nikolas Lopez de Ituño: Vasconia emergente: entre la Cristiandad y el Islam
11:00 Felix Rodrigo Mora: Francos en el norte y visigodos en el sur. El combate épico del pueblo vascón por su lengua, sistema de valores y modelo de sociedad en la Alta Edad Media
12:00 Atsedenaldia
12:30 Jabi Goitia Blanco: Entzun daiguzan itsasoaren ahotsa… bertako arrainena, itsasontziak,arrantza tresneria, haizeak, kostaldeko izenak
13:15 Felix Placer Ugarte: Los inicios de la cristianización en el contexto cultural de Vasconia
14:00 Bazkaria
16:00 Mahai ingurua: Euskal Herriko historiaren aurkako erasoei nola egin aurre
17:00 Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Baskoniako historia bat: euskal matriarkatuaren mitoa
17:45 Tomas Urzainki Mina: Las constantes históricas
18:30 Idoia Arrieta Elizalde : Elkanori bira
19:15 Paulo Arrieta Aizpuru: Baskoniako bertze historiatxo bat
20:00 Biltzarraren amaiera
…
Izena emateko
Aurrez aurreko izenematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Online izenematea ponentziak eta bideoak azaro-abenduan ikusteko aukera + laguntza bonoa 20€
Partaideen artean espazio zabalak utziko dira, areto handia delako
Kutxabank: 2095 0113 10 9117239605 (abonuan abizenak jarri)
Informazioa eta izena emateko: biltzarre@biltzarre.com
Gure herriac bere buruaren defensan etengabeco resistencia burutu behar ukan du Romaco civiliçationearen hondoratzetic honaino. Içan ere, Romac oraingo civiliçationearen oinharriac ekarri cituen, mendebaldeco Europa Mediterraneo itsassoco culturarequin integratuz. Romarequin euscaldunec gainonceco herriac beçala nor içan ciren. Vasconian galçadac, hiriac, itsas-mercataritza eta civiliçationearen eçaugarri guciac garatu ciren. Romaren baithan euscaldun anhitz nabarmendu ciren alhor militarrean, administrativoan eta culturalean, romatar beçala bainan euren jathorri ethnicoaren ukatu beharric gabe.
Civiliçatione horren hondoratzea christautzaren eta herri germano barbaroen escutic ethorri cen. Hor hassi cen oraindic phiztuta dirauen gure herriaren aurcaco gathazca eta gure herriaren etengabeco resistencia, ceinac garai bacoitzean baldinça historicoen arauerat, forma ezberdinac hartu ukan bait ditu.
Postulatu hau abiapunctu guisa hartuz, euscaldunac herri guisa camporat beguira eta barrurat beguira nor içaiten jarraitu ukan dute harreman gathazcatsu eta dialectico batean imperio germanoarequin eta Roma Catholicoarequin, batzutan ethorquiçunari beguiraco dynamica proactivoan eta berceetan realitateari lothuric reactivoqui. Batzutan realitatera adaptatuz, bercetan ihes eguinez eta bercetan borrocan. Dialectico erraiten dut ceren gure herriac etsai hauen baithan eraguina ukan duelacoz nola etsai hauec ere gure herriaren baithan eraguina ukan bait dute.
Harreman dialectico contradictorio hau igarcen ahal da gure historiaren aspectu cultural, socioeconomico, politico eta militarrean. Honen gaineco discurso logicoa eguinez oraingo realitatearen ulermen coherente bat lor deçaquegu, eta horrequin, baita ethorquiçunaren irudi bat concebitu ere, ceina baituquegu asque eta viciric irauteco ecimberceco baldinça.
Mitologiari mitologiarekin erantzun. Bai jauna!
Historiografia serioa, ikerketa zientifikoa eta abar, beste egunen batean. Espainiako nazionalismoari kritikatzen diogun ipuin kontaketa kopiatu dugu guk geuk geure historia azaltzeko.
Kastillanoek “El Cid” dutenez, guk Eneko Haritza. Haiek “Reconquista”, guk “inbasio guztiei aurre”. Haiek “unidad de destino en lo universal”, guk Euskal Herri eternoa. Segi dezagun horrela, bai jauna, mito, leienda, alegia eta gezurrekin. Zertarako XXI mendeko euskal historiografia serio bat? Hori “beraien” errelatoa da, esango dit baten batek.
Mitoak eta ipuinak, haurrentzat. Potroetako ilea urdindua duen jendea Orregako gudua dela eta ez dela eroaren gisan “gezur puta!” oihukatzen ikustea irrigarria da, eta tristea.
Halaxe bizi gera euskaldunak…
Neri Santanaren documental serie haur asco gustatzen çait. Normalean argui gueratzen da non eta noiz sarcen duen calçadorearequin bere theoria absurdua. Baina goçada bat da. Gauça interessante anhitz aiphatzen ditu ere.
Documentalaren icenac berac gauça arguitzen du. Una Historia de Vasconia; ez La Historia de Vasconia.
Diru publicoarequin EITBc ordaidu du haren productione haur. Nere ustez ondo gastatu da dirua. Lortu dute, adibidez, hemen haren relatoari erançunez congresu batera dehi dieçaguten. Euscal Herriaren realitatearen irudi bat da harec ossatzen duena bere cuadro historico horrequin. Berari interessatzen çaiona jarcen du, eta informatione anhitz uzten du inexistencian, denec eguiten duten beçala. Ceren gure herriaren guru oficial nagussia den Joxe Azurmendic eta Jakin elkarteac adibidez, gauça bera eguiten dute. Baita ere Jose Mari Esparzac eta Txalapartac, Anasagastic bere bloguean… Osso gauça communa da hemen Procustoren ohearen mythoa. Gaindi al liteque egoera hura cein comparagarri bait deritzot Platonen cobaçulhoaren mythoaren cembait baldincequin? Ikusteque interessante dugu haur?
Asmo ideologiçatzailea ukaecina da Santanaren lanean, bainan ez dut ikusten beharrezco escuac bururat eramaitea. Har deçagun lan hura, azter deçagun, athera dietzogun bere akatsac eta gabeciac, eta cuadroa molda deçagun gure herriaren interessei. Problema baric eguiten ahal da. Universitatean, Gastehizco Unibertxitateco Historia ikasquetetan haren lana lancen ohi da, eta osso criticoqui harcen da ere, cembait irakasleen aldetic. Normala, ceren productionean gende ascoren gainean passatu içan bait da Santana jauna. Anhitz dira hasserre harequin irakasleen artean.
Asco estimatzen dut Liçarduicoac eguin Euskal Zibilizazioa liburua, bainan criticoqui ere. Orduan osso galduac guinen asco, eta harec irudi bat eskeini çuen. Han eçagutu guenuen ascoc Marija Guimbutas eta Ancineco Europa hura cein assimilatu baikenuen monotheisten paradeissoarequin edo marxisten communismo primitivo eta matriarcalarequin. Gure herriaren etsaiec valiatu dute haren akatsa euren discursoa eguiteco. Horregatic tematzen dateque Santana Guimbutasequin. Ondo da hori.
Nere ustez Guimbutasec aiphatzen duen civiliçatione hura Cucuteni icenez eçagutzen dena da. Figuratto anhitz aguertu dira hor, eta guiçarte ez bortitz bat. Halaco asco dagoz. Cycladeetaco figurattoac schematicoago dira, bainan gauça da ecen halaco figurattoac Europaco thoqui ascotan aguercen direla. Berce aldetic dagoque megalithoen phenomenona. Europan demonstra daiteque civiliçatione bat egon cela, integratuz Europa, Iphar-Africa eta Ekialde Hurbila. Haren oinorde çucena garateque oraingo euscaldunoc. Baina gure baithan integratu dira ere indoeuropearrac.
Indoeuropearrac Eurasiaco steppetan desarroilatu ciren, eta handic hedatu egoera climaticoen ondorioz, uhin ezberdinetan. Indiaraino hedatu ciren, eta Mohenjo Daro eta Harappa hirien collapsoen errudun consideratzen dira. Ekialde Hurbilean sartu eta hedatu ciren ere, eta handic Africa Ipharralderat ere. Europa mendebaldean hedatu ciren ere. Haien eçaugarri dira otsoa dutela animmali totemistico, Eguzquiarequico eta gudarequico gurça, berceac berce. Hedatzen cirenean ellite militar aristocratico beçala eçarcen ciren. Baina bertoco cultura harcen ohi çuten bere, ceren haiec ez bait omen ciren cultura sorçaile. Lurrari atchiquituac dira, ez ciren herri itsastiar.
Europan, indoeuropear hauec assimilatzen dira celtequin. Celta grecoec deitzen ceraueten Europa Ipharraldeco herri haiei cein esnea edaten bait çuten (grecqueraz galactosec esne nahi du erran, eta handic galata, celta). Romaco latinoac berdinac ciren baina Italia erdialdean eçarriac, sabinoen eta etruriarrequin convivituz. Grecian bi olatu nagussietan hedatu ciren, classe dominantea bilhacatuz: lehenic micenastarrac eta ondoren doriarrac. Hauec culturiçatu ciren herri aurreindoeuropearren eraguinez, eta hala eman cen Greciaco jaucia. Harec Romaren nagusigoa eraguin çuen, eta Roma impossatu cen Europa hegoaldean.
Euscaldunac romatar eguin ciren, batzutan pactu bidez, eta bercetan repressione gogorra jassoaz, nola Julius Caesarrec Aquitanoen lurraldea conquistatu çuenean adibidez. Edocein moduan, Romarequin berce gauça bat ethorri cen honat: civiliçatione grecolatinoa.
Roma hondoratu cenean, archeologiac erakusten du nola berriz aguertu baitziren Romaren aurreco herri guerlarien eçaugarriac, ceren gothuac eta francoac herri azpigaratu hutsac baicic ez bait ciren.
Herri haiec christau ciren orduan, eta Romaren mempeco foederatu guisa sartu ciren. Roma hondoratu cenean christautzaren eta haien nagussigoa eçarri cen.
Horregatic Europaco imperialistec bethi aldarricatzen dute Europaren erro christaua, cein symboliçaturen baitzen Charlemagneren figurarequin. Hori mentalitate premodernoarequin lothua dagoque, ceinaren ardatza Jaincoa bait da, jainco bacarra eta haren icenean bothere lurtarra: Eliça. Horri lothua, aguinte laicoa gueratzen da ellite aristocratico guerlarietan. Eta bi stamentu haiec berce bat dute eurendaco lan eguin deçan, eta hori dira herriac. Nola Erdi Aroan cehar Europaco mendebaldean eredu hura baitzen nagussi, euscal-romatar guiçartea bethi ukan çuten suntsitzeco objectu guisa.
Euscaldunen resistencia romatar içaera horri lothuta dago. Ondoren processu dialecticoan Europa germano-christauarequin garatu çatequeen oraina eratzen duen realitatea.
Oker ez banaiz.
Historia ezagutu behar da, etorkizuna asmatu eta eraiki, eta, ez alderantziz. Historia ezagutzeko datuetara eta ebidentzietara (arrastoak…) eta hauen koherenztia haria zein den ikusi. Ez dugula nahi bezain gustukoa? Bi haukera:
1- Ebidentziak ukatu eta gure asmakizun eta mitoetan bizi. Drogatuta zoriontsu bizitzea badago, bapatean esnatu eta gauzak zeudena baino okerrago daudela jabetuz.
2- Ebidentziak onartu, eta, oinak lurrean ditugula, amesten dugun etorkizun hori eraikitzeko estrategia diseinatu eta aurrera eraman.
Zoritxarrez, lehenengo bideari eusten dion jende gehiegi dagoela uste dut. Horrek barregarri uzten gaitu euskaldunok, eta barregarri geratzen denak, nekez erakartzen du jendea bere kausara. Noizko estrategia arrazional bat Euskal Herri euskaldun eta askea lortzeko?
Ados naiz Mikelekin, historia ezagutu behar dugu baina egiazko historia, gustukoa ala ez izan ere “etorkizuna asmatu eta eraiki” tzeko inteligenteagoak egiten gaituena.
Bestea, apologetikoa hain maite duguna, ez dugu gehiago behar sobera kalte egiten digu eta eta “irrigarria ” egiten gatu ba othek zioen bezala.
horrenbestez, ez nuke aipatuko “amesten dugun etorkizun”az, baina asmatu eta eraiki nahi dugunaz.
Amets egiteko eta ametsetan bizitzeko dugun joera kaltegarria ikusita ene uste apalean hobe amets edo amets esaerak erabiltzea zentzu ezkorrean eta beste batzu asmatzea zentzu baikorrerako.
Bizi garen konfusio mentaletik ateratzeko erabiltzen ditugun hitzek garrantzia dute eta
Ez-ulertzeak oro ekiditeko, ez nintzen batere Iruña-Veleiaren dramaz aritzen. Kasu horretan, instituto neutro baten datazio zientifikoaren premia dagoela pentsatzen dutenen alde nintzateke. Bestenaz pentsa daiteke botere ezarriek badutela zerbait gordetzeko.
Gaur egungo bothere eçarriac Vasconian dira Francia eta España, eta Euscal Autonomi Erquidegoa, Naffarroco Foru Communitatea, Iphar Euscal Herrico Elkargoa eta Aquitania Berrico Regionea Statu-natione haien interfaceac baicic ez dira. Horthaz, leguez gara euscal herritarroc Franciaco Republicaco eta Españaco Resumaco hiritar individual, eta botherea Franciaco eta Españaco Constitutioneetan dagoque.
Europaco Elkargoac botherea bereganatu du Statuen gainetic. Tinglado haur gucia desmuntatzen ari dira, eta argui ikus daiteque nola Franciaco Republica eta Españaco Resuma deseguiten ari bait dira. Berce bothere mota bat ari da eçarcen orainche bertan, bothere corporativo bat. Hori ulertu behar liçateque.
Botherea hitz clave bat da cein saihesten ohi bait da ceren ardurari lothua bait dago. Orain arteco bothere-systema higatua dago corruptioneaz, eta corruptione hura elliteetatic hassita beheranzco maila gucietan hedatu da. Bitartean herritarroc vici gara gure tchiqui-munduetan isolatuta. Eta Iphar Euscal Herrian, Biarnon, Gasconian, Pariserat beguira vici gara, eta Vizcayan, Naffarroa Garaian, Aragonen, Castella Vetulan edo Riojan Madriderat beguira. Euscal Herria desmembratua da horrela.
Imagina Bordele eta Sanctander itsassotic integratutac, Bilboco porthuaren inguruan. Lurrez Bordele, Paue, Bayona, Iruña, Irun, Logroño, Gastehiz, Bilbao, Briviesca eta Santander integratuac projectu batean, bothere soveraino baten bitartez.
Compara irudi hura oraingo realitatearequin.
Botherea saihesten ohi da. Osso gauça latza delacoz, eta horrela botherea ellite corruptuen escuetan gueratzen da. Herri guissa, horren substitutione postmodernoequin nahi ohi da vici, schiçophrenia egoera batean, cein signalatua bait da oraingo herrion egoeraren characteristica beçala.
Euscal Herriac badu, hala ere, bere Constitutione proprio bat, Naffarroaco 1789co Constitutionea. Horrequin batera Foruac daude, ceinetan lehena oker ez banaiz Biarnocoa den. Çucembide pyrennearraren ondare horrec valio dieçaguque ethorquiçunera beguiraco Constitutione bat concebitzecoz eta bothere soverainoa eratzecoz.
Bainan horretaracoz gainditu behar liçateque XIX. mendean eraiqui ciren identitate basco español eta francesa. Horretan lagungarri deritzot Santanaren documentala. Harec opharitu draucu auquera haur. Euscaldunoc gai içan behar guinateque hori ulercen.
Santanac burdin aroco euscal herri gudaçaleen inguruco capituluan, profitatzen du Jorge Oteiçaren planteamentuaren acatsa gurean, cocatzeco Mikeldi iceneco statua çaharra, antithesi celta beçala. Symbolicoqui osso erranguratsua da passarte hura, eta haren rationaliçatu beharra dakussat, ez gaitecen ito minetan.
Içan ere, Oteiça jaunac bere pensamendutic eta garaico bere ulermenetic abiatuz, euscal arimaren interpretatione philosophico-esthetico bat eguin çuen. Leiçaran ibaiaren ekialderat hedatzen dira Andorraraino cromlech borobil eta ttiqui batzuc. Oteiçac neolithoarequin lothu cituen, eta harrespila hauec metalen arocoac diraiteque, cehazqui burdin arocoac. Vasconiaren ekialdean emaiten den phenomenon bat da haur. Hor Santanac erraiten du ecen ez direla euscal lurraldeetan bacarric emaiten, Aragonen ere aguercen direlacoz. Beno, hori ere Vasconiaren baithan sarcen da, eta hor euscaraz eguin içan da guerorat ere.
Oteiçac vaccioaren gaineco hausnarqueta bat burutu çuen. Haren eta bere garaicoen pensamenduan eraguin handia ukan çuen existencialismoac. XIX. mendearen bucaeratic aurrerat arteetan eta philosophian ethorquiçuneco projectione ecintassun bat eman cen. Bitartean sciencian positivismoac eta phisica berriac jakinçac ordenatzeco modu bat eraguin çuten. Bitartean bi guerra mondial egon ciren Europan. Sovietico Elkargoan marxismoa eta traditione prusiar bati lothurico pensamendu, eman deçagun mathematicoarequin, eguin çuten aurrera systema politico communista batequin. Occidentean jakinça positivoaren baithan cyberneticac jakinça gucian eraguin çuen. Hor Espainian atzeratu ciren. Eta Euscal Herrian, jakinça eta gaucen ulermena aphaicen escu cegoen. Jakinçalariec, pensalariec eta artistec orduco contextu hartan eguin çuten euren lana, jaçarpen intellectual handiaren pean.
Existencialismo horrec erabat baldinçatzen du passa den mendearen lehen erdialdea. Horren baithan coca behar diraiteque Oteiça, Barandiaran, Unamuno, Mitchelena, Baroja, Azcue, Cilhardegui, etc. Guztiec eguiten dute euren lana pensamendu horren baithan. Salvu individuo bat, Krutwig, ceinac nerabegoa Cultura autodidacticoqui bereganatzen eman baitzuen, eta gainoncecoec ez çuten ikuspegui çabalago bat lortu baitzuen.
Existencialismo horren ondoren pensaera postmodernoa hedatu cen, hedonista erabat, eta ceinaren plasmationea eman baitzen ezquerreco muguimendu infantiletan eta mundu honen aurcaco jarrera suicida batean. Existencialismoa eta postmodernismoa gure herriaren pensaera nagussia içan çatequeen, eta jakinçac, Cultura, etc, aphaicen eta elliteen escuetan gueratu dira nagussiqui. Aphaicec eta Eliça Catholicoac presencia eta eraguin osso handia dute gure lurraldeetan, eta euscal herriaren gainean control mentala applicatu eta applicatzen dute maila gucietan. Honec guciac eraguiten duque gure herria cobacylho platonicoaren moduco egoera batean egotea, realitatetic isolatuta.
Horrela, pragmatismo materialistaz, euscal guiçartean nagussiqui franquista ciren, lehenago republicar ciraden beçala, ondoren juancarlista, eta orain dagoenarequin conforme ere. Ceren gauçac aurrera eramaiten dituztenac bethi dira osso individuo guti, eta içaera gregarioa osso conservadorea bait da.
Oteiçac bere especialiçationetic eta bere mundutic gauça batzuc ikusten cituen harago, eta planteatu cituen. Cençu hartan aushart eta visionario consideratu behar da. Berce gauça bat da visione horrec cer moduco supporte ukan ahal çuen. Artearen bitartez adiaraçi cen Oteiça, eta harec eraguin çuen gure herrian autoirudi bat, ceinarequin babestu guinen asco Espainiaren eta Franciaren realitate bortitzagandic. Nere ustez, Oteiçaren obra nagussia da Arançaçun dagoen pietatea, non Ama Euscal Herriac negar eguiten du bere seme hilaren gorpua escuetan duela. Euscal Herriaren tragedia momentu hartan ecin hobe adiaraz citequeen.
Oteiçaren vaccioa metaphora bat da, ez revelatione bat. Batzuençacoz revelatione içan citequeen. Nere ustez Oteiça ahal cen içan halaco astronauta bat cein athera baitzen gure simioen planeta honetatic, atzerrian eçagutza berriequin bustiz, eta cein vueltatuco baitzen bere herri sometiturat, non bere eçagutzac eta planteamentua eskeini baitzituen modelo esthetico baten bitartez, cein proposatu baitzuen, eta gende anhitzec bere eguin ere, ia nehorc ulercen ez çuen arren.
Oteiçaren vaccioa tragedia baten adiarazpena dateque, mendi baten igotzea da, gabeci baten consciencia da, vaccio batena. Içan citequeen vicitza-motore bat, laphurtutaco ceocerren reccuperaqueta saiaquera bat, ceina ez baitaquigu cer den ere. Edocein moduan solemnea da, eta esforçu bat escatzen du. Sentimendu baten adiarazpena da.
Momentu jakin batean herri baten sentimendua da.
Santanac haren aurrean nahiago du aguercea betheta, Mikeldi hura beçala. Santana eta Mikeldi bat bilhacatzen dira hor. Ez dago tragediaric, eta commico içaera harcen du. Santanac nahiago du mendia jaistea autoz igo ostean. Baina escubide ossoa du ere, neri gustatu ala ez. Philosophatzeco tartea eskeincen draucu, eta hori onsa da.
Mikel, Beñat eta abarrei
Historialdian datuetan oinarritzen gara. Zergatik Arabako armarrian Zabalate gaztelaua dago? Zergatik 250 urtez bisigodoei aurre egin ahal izan genien? Zergatik 1.000 urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun juridikoa genuen?
….
Etorriko diren ikerleak oso serioak dira, datuz beteta eta lan oso interesgarriak egin dituzte.
500 urteko konkistak gure historia egiteko oinarria kendu digu. Ea egiteko gai garen.
Biltzarre ongi da ene aldetik, ene iruzkina (sobera) orokorra zen, ez zen zuen kontra itzulia , baizik eta EHan dugun joera apologetiko natural baten kontra iduriz Mikelek ere sumatu duena.
Hau zehaztu eta, erabat ados naiz araiz erraiten duzunean “500 urteko konkistak gure historia egiteko oinarria kendu digu. Ea egiteko gai garen.”
Gothuac Romaco Imperioco lurraldeetan sartu ciren, oker ez banaiz, hunoen beldurrez. Nahi çuten euren reguea Romaco general beçala consideratu içan cedin, bainan romanoec ez çuten nahi ukaiten, baicic eta foederatu beçala ari citecen eta. Gothuac christau arriotar eguin ciraden. Arrianoac ciren christauen berce secta bat, cein ekialdean baçuen nahico indarra. Imperioac ecin ukan cituen garaitu, eta gothuac saccheo-ibilbide bat burutu çuten imperion cehar. Imperioco gendilagea bildu çuten euren causari, christautzaren eromenaren contextuan, eta Roma hiria sacheatzeraino ere ailegatu ciren. Sacheoa cen eguin ahal çuten bacarra, barbaro hutsac cirelacoz.
Herri germanoac ciren lehenagoco celta deitzen cirenen anceco, herri guerlari indoeuropear azpigaratuac. Euscaldunac romatar ciren, eta Vasconia lurralde oparo eta dynamicoa cen. Bainan Imperioco descompositionearen contextuan momentu batean Hispanian, Galian eta Britanian matchinatu ciren armadaco general batzuc, eta nola Romac ez çuen gaitassunic alçamentu hura mendean harcecoz, armada-herri foederatu barbaroac vidali cituen. Horrela hassi ciren passatzen hemendic vandaloac, alanoac eta suevoac, eta ondoren gothuac.
Vasconian bacen milicia locala, ceina ez baitzen romatar armada regularreco parte. Imperioa descomposatzen hassi cenean milicia hauec matchinatu içan ciren cembait alditan, noble handien vilac errez eta abar, bagaudetan.
Gothuac onhartuac içan ciren Romaren mempeco resuma beçala, lehen Occitanian, eta lurralde hura francoec mendean harceracoan, Hispanian. Toulousetic camporatuac içan ciren, eta Tholledon eçarri çuten euren hiriburua.
Romaco Imperioaren structura mutatu eguin cen, eta Eliça Catholicoa bilhacatu. Gothuac hasieran christau arriotar ciren, bainan Roma catholicoaren aithorça eguin ostean Hispaniaco resuma gothuac Imperio christauaren baithan bere legitimitatea bereganatu çuen.
Lurraldeetaco dellegatuac Tholledon thoqui bacoitzeco aphezpicuac ciren. Bitartean thoquico bothereac thoqui bacoitzeco aristocratia guerlarien convocatione eta indar-gaitassunaren araueracoa cen. Iruñaco aphezpicua cen hegoaldeco vascoinen buruçaguia, eta haimbat alditan uko eguin ceraucoten Tholledorat dellegatu guisa joaiteari.
Horrequin batera francoen hedapena dagoque. Francoen orbitan eracundetu cen Vasconiaco ducherria, haien impositioneari aurre eguinez, Imperioco Novempopulania iceneco demarcationea ardatz hartuaz. Bertoco bothere locala çatequeen, francoen formac bereganatuz. Gastehiz inguruan francoen cembait stylo aguertu ciraden ehorzqueta batzuetan. Vasconiaco ducherri honec hartu ahal ukan çuqueen bere baithan hegoaldeco Vasconia ossoa, edo horren saiaquera eguin behinçat. Dauden datuac ez dira osso arguiac, eta bacoitzac interpretatzen ditu bere erarat. Contextu honetan planteatzen du Santanac bere euscararen inguruco theoria. Theoria horrec baditu oinharri argui batzuc, bainan hainbat datu campoan uzten ditu interpretatione sesgatua eguinez.
Vasconian complexutassun politico osso altua igarcen ahal da garai haietan, eta ondoren ere, bai eta contradictione anhitz ere. Nic uste dut Roma paganoaren iraupen bat dagoela euscaldunengan, eta harec superioritate cultural bat emaiten ceraucola orduco vascoinei, bai romanica erabilcen çuquetenei nola vasconica erabilcen çuquetenei ere. Haiençaco çaila içan behar çatequeen gothuen eta francoen beçalaco aguinteac onharcea. Edonola ere, haur nere interpretapen proprioa da.
Conquista musulmanoa egoncortu cenean Vasconian pactuac eguin ciren Al-Andalusequin, eta Tholledoco resumaren reductoa egoncortu cen Asturias eta Leon inguruan. Cathalunia francoen marca hispanoa beçala gueratu cen.
Haur dena ikuspegui osso açaleco eta çabal bat da, eta ikerqueta historiographico serioac aspectu anhitz guehiago tractatzen ditu. Gainera contradicioneac aguercen dira ere. Bainan badago gauça bat cein bethi eguiten çaidan dehigarri. Conquista musulmanoan Casio comteac islama bere hartu çuen. Horrela haren oinordeco Banu Qasitarrac nagussi içan ciren Vasconiaco hegoaldean. Erraiten da ecen Casio comte visigothua cela. Bainan bere icenac berac aditzera emaiten du romanoa cela. Vasconiaco duche Lupus edo Otsoa ere ez dut igarcen franco beçala. Otton aldiz bai.
Orduan euscara ez cen administrationeco ezta culturaco hizcunça bat. Nere ustez euscarac iraun baçuen bada ceren euscaldunac Romaren baithan ondo integratuac ceudelacoz. Roma theocratia christau bilhacatu cenean eta hemen barbaro germanoac eçarri cirenean euscaldunac romatar içanda culturalqui ukan ahal çuten superioritateari esquer burutu ahal ukan çuten resistencia, eta resistencia hari esquer viciraun ahal ukan çuqueen euscarac.
Matrilinealismoa zertan oinarritzen duzue historian?
Arabako armarria aipatu duzuenez, Arriagako Kofradiaren 1332ko “entrega”, zer izan zen?
Nafarroak euskaldunon estatu burujabea izateko bokazioa bazuen, nola da posible Nafarroako Erregina burujabearen aginduz itzulitako Leizarragaren Testamentu Berrian euskaldunak eta Euskal Herria aipatzea lurraldetasuna eta nazioa izendatzeko, eta nafarrak/Nafarroa behin ere ez? Nola da posible euskal estatu batek euskaraz lege bakar bat ere eman ez izana? Nondik sortu duzue Nafarroa euskaldunon estatu izan zela? XII. mendean euskaraz ba ote zekien ere ez dakigun errege batek “lingua navarrorum” idatzi zuelako? Kitab Al-Rawd Al-Mitar liburu arabiarrak “al-baskiya” deitu zion hizkuntzari 950an. Etxeparek Linguae Vasconum deitu zion, ez Navarrorum. Axularrek ere Euskal Herria aipatzen du, ez Nafarroa.
Gezurra al da Nafarroako Konkistako lehen herri konkistatua Goizueta izan zela, hernaniko milizia foralek okupatu (eta osorik erre) zutenean?
Nondik atera duzue 1000 urtean emakume eta gizonen berdintasun juridikoa bazegoela? 1238ko Nafarroako Foruak ez dio hori. Emakumeak tronoa/jabetza oinordetzan eskura zezakeen, bai, baina hori ez da berdintasun juridikoa, inondik inora.
“Elcano” (zuek idatzi moduan) ez al zen euskalduna? Ez al da gure historia? Lope de Aguirre (zuen ortografia errespetatzeko) ez al da gure historia? Pedro Ursua? Juan de Oñate? Diego de Ybarra? Horiek ez al dira euskaldunak? Zer, gurean pukatume genozidarik ez dela egon defendatu nahi? Horiek kastillanoak dira, ezta?
Bada liburu zoragarri bat, “Pello Errotaren bizitza, bere alabak kontatua”, Antonio Zavalak jasoa (hemen esteka, benetan oso gomendagarria: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/8580.pdf). Kapitulu batean honakoa dio, euskara batura ekarrita:
“San Migel bezperari “Absoluzio eguna” esaten zitzaion. […] Inon absolbitzen ez ziren bekatu guztiak egun horretan barkatzen ziren. Eta han izaten ziren indiano zahar guztiak.”
Bada, inon absolbitu ezin ziren pekatari indiano horiek ere euskaldunen historiaren parte dira, haien pekatuekin batera.
Euskaldunok beti biktima gixajo eta inuzente izan garena mito hutsa da, beste mila mitorekin batera. Jaso dugu gurea, eman ere bai, ahal izan dugunean.
Eta atzera begira jarrita, ez gabiltza harro egoteko moduan.
Potosí-ko meatzeetan aberastu ziren merkatari nafar eta gipuzkoarrak ez al dira gure historia? Euskal Herri osoko ehundaka jauregi, eliza eta etxe ordaindu ditu indioen odolarekin ateratako zilarrak.
Gezurra al da, adibidez, Habsburgotarren monarkiaren alde lan egin zuten burokrata andana euskal herriko semeak (alabarik ez, kasu honetan) zirela? (Manuel Larramendi dut gogoan oraintxe). Horiek ez al dira gure historia?
Eubalaena glacialis edo euskal balea ia-ia desagerrarazi genuen euskaldunok, 200 urtean zuzendu ez den katastrofe ekologiko bat sortuz. Hori ez al da gure historia?
Juan de Urbieta mertzenario hernaniarra ez al da euskal historia? Pavia-ko guduan Kastillaren zerbitzura zeuden 3000 mertzenario euskaldunak (garaiko euskal populazio osoaren %1a gudu horretan egon zen) ez al dira gure historia?
Zer esan munduko euskaldun ezagunenari buruz, Iñigo edo Inazio Loiolakoa. Ez al da euskalduna Iruñea nafarren aurka defendatu zuen kapitain hori? Gerora beste “euskaldun unibertsal” batekin adiskidetu eta Jesuitak sortu zituzten, gerran aurkariak izanagatik.
Zein da “gure” historia, Biltzarre?
Den-dena, ondo egina eta gaizki egina, edo interesatzen zaiguna soilik? Interesatzen zaiguna soilik hartzen badugu, ez gara historia azaltzen ari, mitologia sortzen baizik.
Ba ote,
Ehuneco 99an çurequin bat nathor.
Leiçarragac bi aldiz aiphatzen du Naffarroa icena, ceina baitzen euscaldunoc eta cembait erdaldunoc gueneducan statu independentearen icena.
Euscal Herria, euscara vici dadino, bethi iraun eta iraunen duen herriaren icena da, baina ez independencia ossoa çuen gure statuaren icena, cein baita Naffarroa, hola bi f-requin.
Milesker, Josu, zuzenketagatik. Egia diozu.
Zuzenduko dut nire aipua: Leizarragak idatzitako liburuaren hitzaurrean, “Heuskaldunei” izendatua dena, Nafarroa ez da aipatu ere egiten. Euskal Herria bai.
Egia da Joana Albret-ekoari egiten dion eskaintzan bi bider aipatzen dela Nafarroa, Joanaren erresumaren izena aipatzen denean. Gainontzean, frantsesez “basque” deitzen dio hizkuntzari, ez “navarroise”. Erreginari eginiko eskaintza horretan ere Euskal Herria ere aipatzen du Leizarragak, Nafarroako Erresumarekin nahastu gabe.
“Baina are gehienik bihotz eman ukan zerautana zen nik nuen esperanza, ezen moien hunez Iainkoaren hitz purak ukanen luela sartze eta abanzamendu Heuskal-herrian: eta hunetakotzat zu Andrea, hunez zerbitzaturen zinadela tronpeta baten anzora, zeinez Iainkoak deitzen baitzaitu hala zure Nafarroako resuman ere Satani gerla egitera, nola egin eta egiten ere baitraukazu zure dominationeko berze leku guzietan.”
Leiçarragaren herria Euscal Herria cen, batere dudaric gabe, baina bera ez cen ez espainol ez francesa. Bera naffarra cen, jaio cenetic, 95 urtherequin hil cen arte, bethi naffar huts, statalitateari dagoquionez.
Berac Euscal Herri ossoa du buruan, termino hau aiphatzen duenean, ceren ederqui baitzequien gazte celaric Castellac/Gaztelac Naffarroaco parte peninsularra invaditu eta conquistatu çuela, jadanic conquistaturic ceuden vascongado ascoren lagunçaz. Tristea beçain eguiazcoa.
Hizcunçari basque, cantabre eta navarroise deitzen içan çayó,
navarroise (naffarrera) statalitateari lothua içan denean, ez osso digne diraden ethnographiari edo folkloreari.
Eta zein da “kongresu” honen batzorde zientifikoa?
Historia lantzea eremu akademikoari dagokio, nire ustez, unibertsitateari eta ez edozein elkarteri. Ze “aditu” akademiko dira Biltzarre elkartekoak? Web orriari begirada bat boteaz benetan beldurra ematen du: 5Gren kontrako mugimendua, Covidaren negazionistak, George Sorosen kolonizazioaren teoria konspiranoikoak….txertoaren kontra ez dut ezer irakurri baina ez dira oso urruti ibiliko. Horiek kontatuko al digute “benetako” historia?
Zelai, baina zer diozu, gizona? Zer eman dio bada Unibertsitateak Nafarroako historiari, adibidez? Ezer gutxi.
Urzainkik eta Esartek eta halako “herritarrek” egindako lanengatik izan ez balitz, Unibertsitatearen zain bageunde, errege godoen zerrenda errepikatzen geundeke oraindik…Errege godoak eta, agian, agian, errege borbonikoak ere sarturik…
Eta “memoria historikoaz”, zer jakinko genuen sarrazkiaz, Esparzak eta halako ez-akademikoek herriz herri memoria berreskuratzeko egindako lanagatik ez balitz?
Unibertsitatetik at, ez dago zientziarik. Elizatik at, ez dago salbaziorik. Horretarako egin ginen gu apaiz, gu, ni…
Eztabaida interessant honetan azquen ekarpena eguinen dut, nere ephaia emanez Alberto Santanaren Una Historia de Vasconia documentalaren inguruan. Nere auctoritas hemen bacarric dathor euscal herritar xume içaitetic eta ikasle içanda nere ignorancia infuso propriotic.
Documentalac ildo coherente bat eramaiten du, ez lineala baicic eta proteiforme, eta harequin eraiquitzen du Santanac cuadro historico bat. Lehen aldia da euscal herritarroc halaco ekoizpen bat dugula. Discursoaren oinharriac gaur egun maneiatzen diren eçagutza aurreratuenac dira.
Methodo historiographicoa maisuqui erabilcen du, çuceneco documentuac escainiz eta aztarna materialac erakutsiz. Horrequin batera, gure herrico punctaco aditu eta specialisten açalpen cehatzequin ossatzen du cuadroa. Hori osso interessante da ere erakusteco Historiaren alhorrean nola eguiten den lan.
Gure herriaren imaginarioaren elementu asco, guciac ez erraiteagatic, modu racional batean açalcen ditu, batzutan provocativoqui. Horrec intellectuaren xaxapena eraguiten du, eta ahalbidetzen draucu haien gaineco hausnarqueta logicoa burutzea.
Oraingo euscal herriaren realitatetic eguina dago, oraingo pensaera dominantearen baithan, baina sciencien alhorrean eguin diren azquen aurrerapen evidenciatuac mahaigaineratuz. Hori da sciencialarien eguitecoa.
Ecin çaiqueo consideratzen euscal herriaren etsai. Are guehiago, informatione hori gucia ordenatu du eta herriari escaini. Documental serieac erakusten du nola euscaldunoc, euscal herritarroc eta vasconiarroc bagarela nor mundu honetan. Herri beçala, camporat beguira eta barrurat beguira harro egoteco moduco cuadro historico contradictorio bainan coherentea dugu.
Oraingo crissi systemico globalaren baithan documental serie honec gure herriaren eta gure aberriaren joanquiçuneco structura nahico çabal bat memoria beçala utzi du. Structura honec ahalbidetzen ahal dieçaguque ethorquiçun bat concebi deçagula.
Horthaz, Santanari soilqui honaco haur erran nieçaiqueo: Maisu lan bat da Una Historia de Vasconia. Bravo eta anhitz esquer!
Nere ephaiari correctione bat:
Ecin çaiqueo consideratzen euscal herriaren etsai. Are guehiago, informatione hori gucia ordenatu du eta herriari escaini drauconean. Documental serieac erakusten du nola euscaldunoc, euscal herritarroc eta vasconiarroc bagarela nor mundu honetan. Herri beçala, camporat beguira eta barrurat beguira harro egoteco moduco cuadro historico contradictorio bainan coherentea dugu.