Zergatik?

Espainian jaitsi egin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoa momentuz Espainia bada, zergatik igo da hiru herrialdetan langabe kopurua?

Zergatik aldatzen da gaur gauean ordua, adituak ez badira ados horrek dakarren onuraz?

Zergatik irakurtzen dugu egunkarietako horoskopoa, ez badugu asmatuko duenaren federik?

Zergatik jarraitzen dugu, behin eta berriz, haserretu arren, Diario Vascoko artikuluak irakurtzen?

Zergatik harritzen naiz, EAJren EBBak, “abortoaren legea” onartzeko, iritzi juridiko eta medikuekin batera, iritzi erlijiosoa kontuan hartu duelako?

Zergatik pentsatu nahi dut, alderdi abertzaleen saiakera berria dirudiena, ondo joango dela? (Beste guztietan gaizki joan bada?)

Zergatik gustatzen zaigu BeƱat Sarasolaren literatur kritikak irakurtzea?

Zergatik sentitzen gara paradisuan, larunbat goizetako egunkariak irakurri eta kafea hartzen gure etxeko sukaldean?

Zergatik?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.