Gorrotoaren lorratza

revolver

“Zirkinik be ez!
ez badok bala honen hotza
dastatu gura”
(Ez zuen uste errebolberrak hainbeste pixa dezakeenik. Lehendik zekien zein den aurrean belaunikatuta daukan pertsonaiaren patua, baina, ‘esperantzaren iturria zabalduz agian ixilduko da. Lana erraztuko du akaso’.)

“Nik ez… nik ez dot bapez egin.”
(Hitzak nekez ateratzen zaizkio ezpain moreetatik.)

“Danek berbera erraten dabe.”

(eskaileretan behera emakume baten ahotsa)
“Amaitu biharra, ez gagoz denbora galtzeko!”

Tiro baten hotsak ixildu du guztia. Bodega hutsik geratu da; ez dago ezer… gorrotoak uzten duen lorratza besterik. Gorria, bustia.

Hogetamar segundu luze behar izan ditu gizonak egin duenaz jabetu, eta bere herriaren alde egin duela pentsatuaz, beldurraren mamua apur batez uxatzeko. Badoa ilunpean.

beldurra, bodega, gaiztoa, Gorrotoa, mina, narda, zekena
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Gorrotoaren lorratza”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude