Zergatik ikusi behar dugu publizitatea zinemetan?

MTM1MQ==

Zine aretoetara sartzen garen bakoitzean, hautatu dugun filma baino lehen, iragarki andana irentsi behar izaten da. Badirudi ez duela zentzurik, sarrera ordaintzearekin, filma ikustea erosten baitugu. Ez besterik.

Galdetzea libre: Ba al dakizu zergatik egiten duten hori zinemetan? Zer egin daiteke horretatik libratzeko?

(Erantzunik eman nahi badiguzu, iruzkinetan eman, mesedez, eta beste gai bati buruzko galderarik hemen argitaratzerik nahi baduzu, bidali hona zeurea, sarrera berri bat egiteko. Eskerrik asko).

Irudia | Zinea ikusten | Sergio Conde Sanchez | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Zergatik ikusi behar dugu publizitatea zinemetan?”-ri buruz

  • Ba nahiko argi dago… ez duelako ematen soilik sarreraren prezioarekin, aurrera egiteko. Hala ere, egia esan beste pelikulen trailerrak gustura ikusten ditut….
    Cover Decoracion eta halakoak ordea nahiko aspergarriak dira.
    Tira zinemak zabalik mantentzeko bada, berdin dit…