Zer oparituko zenioke Espainiako erregeari?
Datozen orduetan harrera adeitsua egingo die Espainiako erregeak, besteak beste, Geroa Bai, EAJ eta Amaiur indar politikoei. Une sinbolikoa: Euskal Herria ukatzen duen estatuaren sinboloari bostekoa (edo erreberentzia, batek daki). Zuk, aukera izanez gero, zer esango zenioke? Eta, are maltzurragoa izan zaitezen: Zer oparituko zenioke Juan Carlos I. Espainiako erregeari?
(barkatu argazkiko txantxa inozoa)
Nik panpin puzgarri bat oparituko nioke. Arrazoiak agerikoak dira.
Orain Iñaki Urdangarinen kontua azaleratu dela, alfonbra erraldoia oparituko nioke erregeari, monarkiaren zikin guztiak estal ditzan. Inoiz eroriko zaio jauregia.
AVEko txartel bat.
oparitu? bizitza guztian euki dun guztia guk “oparitu” diogula ikusita… aurrezteko pote bat agian…
Satza