Zer oparituko zenioke Espainiako erregeari?

ErregeaDatozen orduetan harrera adeitsua egingo die Espainiako erregeak, besteak beste, Geroa Bai, EAJ eta Amaiur indar politikoei. Une sinbolikoa: Euskal Herria ukatzen duen estatuaren sinboloari bostekoa (edo erreberentzia, batek daki). Zuk, aukera izanez gero, zer esango zenioke? Eta, are maltzurragoa izan zaitezen: Zer oparituko zenioke Juan Carlos I. Espainiako erregeari?

(barkatu argazkiko txantxa inozoa)

5 pentsamendu “Zer oparituko zenioke Espainiako erregeari?”-ri buruz

  • Nik panpin puzgarri bat oparituko nioke. Arrazoiak agerikoak dira.

  • Iñaki Larrañaga 2011-12-14 13:47

    Orain Iñaki Urdangarinen kontua azaleratu dela, alfonbra erraldoia oparituko nioke erregeari, monarkiaren zikin guztiak estal ditzan. Inoiz eroriko zaio jauregia.

  • Amonamantangorri 2011-12-14 17:15

    AVEko txartel bat.

  • oparitu? bizitza guztian euki dun guztia guk “oparitu” diogula ikusita… aurrezteko pote bat agian…

  • Satza