Zein kontinente zapaldu dituzu?

Kontinenteak zenbat diren erabakitzerako orduan ez dago irizpide bakarra. Olinpiar Jokoetako uztaiek bost kontinente daudela diote. Baina, definizioz kontinentea urez ingurutariko lur zatia bada lau  daude; Eurafrasia erraldoia horietako bat! Ipar eta Hego Amerika banatzen ere tematu dira entziklopedia asko, arrazoi kultural eta historikoak medio. Antartika izeneko izotz puska huts hori ba ote kontinente?

Gatozen harira, sinistu bost direla kontinenteak: Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika (Karibea eta Erdialdeko Amerika gehituta), Afrika eta Asia -Agur Antartika!-. Datu batzuk:

  • Asia: 43.810.000 km2- biztanleak: 3.879.000.000
  • Amerika (osorik): 42.330.000 km2- biztanleak: 910.000.000
  • Afrika: 30.370.000 km2- biztanleak: 922.011.000
  • Europa: 10.180.000 km2- biztanleak: 731.000.000
  • Ozeania: 7.600.000 km2- biztanleak: 32.000.000

Eta, zenbakiz nahastuta zaudela, esaiguzu gauza erraz bat, zein kontinente zapaldu dituzu?

Ohiko zalantza baten erantzuna: Bai. Kanariar Uharteak Afrikan daude.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Zein kontinente zapaldu dituzu?”-ri buruz