Zein da zuretzat Smartphone egokiena?
- Librea: Google-ek babesten duen produktua eboluzio etengabean dago, eta ziur asko horrek AEB-tan salduena izatea eragin duela. HTC, Samsung, eta abarrek erabiltzen dute, baina librea denez edozeinek erabil dezake. Horrek esan nahi du, etorkizuneko sakelekoak besteak baino merkeagoak izango direzela. Gainera, eguneratzeko aukera dute Android guztiek azkenengo bertsiora.
- Nabegazio Abiadura bizkorra: Interneten ibiltzeko modurik azkarrena da, arintasun osoz mugitzen delako sarean zehar.
- Aplikazio Azoka: Android Market jaioberria da eta oraindik zabor asko aurki ditzakegu, baina abiadura azkarrean handitzen eta hobetzen doa. Aplikazioak erosi eta egun batera probatzen eduki ditzakegu itzultzeko aukerarekin.
- Aintzindaria: Blakberry izan zen lehenengoa momentuzko mezularitza sustatzen, horregaitik baliteke erabiliena izatea enpresari, edota, sakelekoa 24 orduz behar dutenen artean.
- Tekleatze azkarra: Blackberry guztiak daramaten teklatu QWERTY fisikoari esker, teklatu taktilak baino modu bizkorragoan pikatu dezakegu nahi duguna. Lehentxoagoa ezagarri hau esklusiboa zen, baina orain Android erabiltzen duen HTC Desire Z -k eta ateratzeke dagoen Windows Mobile-aren erabiltzailea dan HTC Ignite -k teklatu fisikoa daramate.
- Aplikazio Azoka: Blackberry App World-a daukan aplikazorik preziatuenetarikoa Blackberry Messenger da, Blackberry-en arteko dohaneko txat-a, orain dala gutxi garatzaileentzar liberatu dutena, baina Whatsapp izeneko antzeko aplikazioa erabiliagoa da, erreportai honetan aipatutako hiru sistema operatiboetan erabili ahal delako.
- Iraultzailea: Gaur egun ezagutzen dugun smartphone-ak ulertzeko era, Apple-eri esker litzateke, haiek izan baitziren lehenak orain orokortutako interfaza Iphone-ean jartzen.
- Hardware eta Softwarea (iOS). Munduan oso ezagunak eta baloratuak. Apple-ek kaleratutako Iphonak, modelo berekoak, berdinak dira bai kanpotik bai barrutik; beraz, prestakuntza aldetik denak berdin ibiliko dira, Android-dunak ez bezala.
- Aplikazio Azoka. Munduko handiena. Baina App Store-a sistema itxia da, beraz Apple berak onartutako aplikazioak bakarrik baimenduta daude barruan sartzeko. Hain zuzen ere, edozein enpresak sortutako aplikazio bat App Store-era bialtzerakoan, sagarraren enpresaren ingenieroak ipinitako probak gainditu beharko ditu. Apple munduan, Apple araupetan jolasten da.
Erabakia
Erabakia Azkeneko erabakia hartu baino lehen, ezinbestekoa profesionalen iritzia; horregaitik, bi aplikazio garatzaileekaz biltzea. Gus eta Alatz dira, eta biak CongrioSoft enpresa bilbotarrean egiten dute lan. Eurak ere animatu dira erreportai honetan darabilgun 3 sistema operatiboak aztertzera.
Euren ustez Android libre izatea ez da bakarrik bertute bat, baizik eta beti eramango duen madarikazioa. Librea izatean, edonork sar daiteke “mundu androidean”, eta gaur egun pasatzen ari den moduan, marka bakoitzak bere aplikazio azoka propio sortzeko baimena du. Beraz, Samsung batek ezingo luke Motorolako azokaren aplikazioak erabili, nahiz eta biak Android erabili. Horrez gain, ez dau inongo kontrolik Android Market-en, eta horregaitik birusak aplikazioz mozorrotuta agertu dira. “Ez dira birusak, malware-a baizik”, argitzen dituzte CongrioSoft-etik. “Ez dira gaur egun ezagutzen dugun birus baten moduan ibiltzen, ez dutelako movila izorratzen. Malwareak egiten duena zera da, erabiltzailearen ingruruan datu guztiak bildu: lekuak, interesak, musika, egindako deiak, iraupena, etb. Holan merkatu ikerketa ilegal pertsonalizatu bat egiten da, diru asko balio den merkatu ikerketa alegia”.
Android oso famatua egin zan, sistema eguneratu ahal delako, baina ez kasu guztietan. Kaleratu berri den 2.3 bertsioa, bakarrik Android erabiltzailearen %5-ak erabiltzen du. Sakeleko guztiek ez dute posible 2.1tik 2.2ra, edota, 2.2tik 2.3ra eguneratzea, normalean gailuen hardwareek ez duelako bertsio berriak soportatzen. Hala ere, trapatxo batzuk egin ezkero, telefonoa hackeatuz, ez eguneratzeko gomendioa baztertu dezakegu, baina azkenean ez du merezi. “Nik HTC Tattoo bat nuen, eta Android berak esan zidan 1.5etik 1.6ra ez eguneratzeko. Baina tranpatxo bat egin nuen eta azkenean 1.6 bertsioa lortu nuen, baina ondo ibiltzeko kamera, bluetooth-a eta irratia sakrikatzea ezinbestekoa zan”. Lehentxoago esan dugu, Android zela Interneten ibiltzeko era bizkorrena, eta CongrioSoft-etik konfirmatzen digute: “egia da azkarrena dela, baina iPhone-ekiko segundu erdi baino gutxiagoko diferentziaren inguruan hitzegiten ari gara”. Nahiz eta “sistema berdeak” gabezi asko izan, asko gutoko dute CongrioSoft-en, eta etorkizun ederra iragarri diote.
“Lehenengoz Blackberry bat eskutartean izan nuenean, orain dela bost urteko mugikor bat nuela pentsatu nuen”. Blackberry Sistem Device “zaharkitua” dagoela pentsatzen dute. Ez diote teklatu fisikoa abantaila ikusten, euren aburuz, horrek pantailari lekua kentzen diolako. Gainera Blackberry inguruan dagoen zurrumurrua guztiz desmontatzen dute. Kontu da jendeak pentsatzen duela Blackberry terminalak bakarrik gai zirela, Twitter, Facebook, Gmail, eta abareko abisuak jasotzen, mugikorra ikutu gabe, hau da, desblokeatu gabe. “Hori aspaldi gertatzen zan, baina gaur egun edozein smartphone-ak duen “push to mail” funtzioari esker, ezer ez ukitu gabe posible dugu jakitea nahi dugun berri. Orain modan jarri da, eta edonork izan ahal du Blackberry bat oso merkeak direlako. Blackberry-k duen sistema oso ona da informazioa konprimitzen; beraz, datu trafikoaren pisua murrizten du erraztasun handiz. Horri esker, Telefono enpreseek tarifa merkeagoak ipintzeko gai dira. “Facebook-mugikorraren aurrean gaude”
“iPhone 4 berria oso garestia da, alegia, 16Gb-ekoa 599€ balio du eta 32Gb-ekoa 699€, baina kalitatea ordaintzen da”, Gus eta Alatzen ustez, iPhone-a erabiltzaileari eskeintzen dion esperientzia izugarria da. Teknologia tactil onena du, erabilterraza, kalitatezko 3G konexioa… eurak asmatu zuten gaur egun smartphoneak darabilten interfaz-a. Ia dena iTunes programaren bidez kudeatzen da, eta emaitzak izugarriak dira, baina guztiei ez zaie gustatzen hortik pasatzea. Azken bolada honetan, nahiko propaganda egin da iPhone-aren antenaren aurka, baina mito bat besterik ez dela argitzen digute. “Ez zan hardware arazo bat, baizik eta softwarearena. Geneuzkan koberturak marrak benetazkoak baino gehiago agertzen ziran. Hala ere, segun zelan hartzen genuen mugikorra deia egiteko, atzamarrekin egiten den presioa kobertura galera eragiten zuen. Proba nahikoak egin eta gero, deskubritu dugu ez zala inoiz deia galtzen eta galera oso minimoa zela ere. Terminal guztiak berdinak izaterakoan, aplikazio guztiak berdin funtzionatzen dute, eta programatzeko orduan denek dakite zein dimentsiotarako lan egiten ari diran. Gainera iPhone-ak duen abantailarik handiena Apple produktuen arteko sinkronizazioa litzateke. AppStore-a aplikazio azoka handiena eta onena da, eta sistema itxi bat denez, guztiz segurua da. Apple produktuetan ez dira birusak sartzen.
Amaitzeko hiru aukeretatik, iPhone onena dela uste dute, “duda barik”.
Nik bi sakelako ditut eta biak dute Android sistema eragilea. Oso-oso gustura nago, milaka aukera eskaintzen ditu. Doan, gainera.
Eta lanerako (kazetaria naiz) oso erosoa da.
Nik ez daukat internet sakelakoan eta orain nabil tarifa lauarekin zerbait egiteko asmotan. Ez dut xoxik gastatu nahi eta ari naiz pentsatzen telefonikatik euskaltelera pasatzea haiek egiten ari diren eskaintzagatik.
Hauen artean nabil:
HTC wildfire, Samsug i5800 eta HTC desire
Zer uste duzu?
Aupa Arantza!
Hasteko, etxean euskalteleko internet daukagunok, mugikorrean internet musu-truk dugu betirako, Euskalteleko “Ats3Gin dut”-ari esker; beraz, ez duzu interneten gastatzerik. Nik hau daukat eta oso pozik nabil. Hona hemen honen inguruko informazioa gehiago: http://www.euskaltel.com/webektest/Galeria/Imagenes/producto/movil/M3GUSTA/popup_M3GUSTA_eusk.jpg
Sakelekoen artean,nire ustez, zuzenean HTC WildFire baztertuko nuke hirutatik kaskarrena delako. Beste bien artean, gainetik baloratuz, biek dute Android 2.1 eta 3G. Samsung-a wifi-“b/g/n” du (besteak bakarrik “b/g”, baina wifi eremuen %90 baino gehiagoetan konektatzeko gai da. Bestalde, euskalteleko “ats3gin dut” euki ezkero 3G-agaz ez duzu problemarik eukiko ez dozulako gastatzen, baina egia da ere, wifi-a erabiltzerakoan ez duzula datu trafikorik telefono enpresari konsumitzen, beraz arlo horretan ez zenuke mugarik eukiko. Hala ere, wifi gune gehienak ez dira oso ahalmentsuak, beraz, 3G-agaz arinago ibiliko zinateke). Bateria gehiago irauntzen du eta apur bet gutxiagoa da pisua (10-20g gutxiago) .
HTC Desire-a, kamera hobeagoa dauka (5Mp-koa, bestearena baizik 3Mp), CPUko prozesadorearen abiadura doblea da (HTC-ak 1GHz-koa du), pantaila handiagoa (3,7 hazbetekoa), barne memoria hirukoitza (512MB), audio konektore standarra (mini jack), etb.
Nire ustez hiruren artean onena diferentziarekin “HTC Desire” da, alegia, hori pentsatu gabe hartu nuke.
Espero dut “txapa” hau erabilgarri izatea eta dudarik izan eskero, galde iezadazu mesedez 😉
Momentu bat heldu da non, irabazle bat, bakarra aukeratzea ez duen zentzurik. iPhonek miresle asko baditu ere, azken finean erabiltzailearen esperientzia itxiago batek lortu dezakeena jarri du agerian. Hala ere, Android bezalako terminalek beste era bateko lorpenak egin ditu, zerbitzuen irekierari dagokionez batik bat.
Ulertu beharra dago ere, Apple korporazioak urtean behin baino ez duela terminal berria sortzen eta honek, urtean zehar beste sistemek hardware aldetik ekartzen dituzten hobekuntzen aurrean bere terminalarekin atera dezakeen etekina murrizten duela.
Konparaketa egiteko, prezio aldetik ere begiratu behar da. Sistema eragilea+ hardwarra.
Androiden hazkundea azkeneko urteotan, izugarria izan da eta Gingerbread bertsia dakarten smartphone gehienek izugarrizko errendimendua izan du.