Sinboloak biluztuz

“Tentsioa eta arreta”. “Anonimotasuna, erantzuna, isiltasuna, onespena”. Miriam Isasi artistak horrela azaltzen ditu bere arte lanak dituen ezaugarriak. Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultura Etxean dauden arte lanen arteko deigarriena da ETAk azken urteetan erabili duen “eszenatoki sinbolikoa”. 

               NDk2Mg==

Espainiako identitatearen ikono batek hamaika ikuspegi izan ditzake, baina beti da ikur bera. “Olé, olé y olé”, du izena koadro sortak, egilea Ana Diaz Espada da. Identitate trinko eta finko bat ezarri bada, alferrik da nondik begiratzen duzun, beti ibiliko da “olé”-ka.

                NDk3Nw==

 

“Betiereko beldurra”, du izena erakusketako beste koadro sortak. Krisiak indibiduoen status sozialari lurrikara eragin dio. Izandako maila soziala mantentzeko ahaleginean borroka irudikatu du Estibaliz Saez Asteasuk, eta besteren zorigaitzez aprobetxatzen direnen jarrera salatu.

                                              NDk3MA==

Ikurrek irentsi ez gaitzaten elkarrizketa proposamena.

NDk2OQ==

Irudia | Eszenatoki sinbolikoa. Miriam Isasi | I.L | Creative Commons By SA
Irudia | Olé, olé y olé. Ana Diaz Espada | I.L | Creative Commons By SA
Irudia | Beldur Kulturalak, Gizarte Fobiak | Amarika Proiektua | Creative Commons By SA
Irudia | Betiereko beldurra koadro sorta. Estibaliz Saez Asteasu | I.L | Creative Commons By SA
artea, Gasteiz, gizartea, politika
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude