Zer nahi dituzue politiko onak, ala PPkoak?

medikumutu

Francisco Francok agintzen zuenean dena errazagoa zen. Euskaraz hitz egiten zuena zapaldu, atxilotu eta kitto. Ez zuten politikoki zuzena izateko inolako beharrik ez eta gogorik. Nahikoa zuten atzamarraz seinalatu ‘abertzale gaiztoa’, eta bazeramaten zulo beltzen batera inoiz ahaztuko ez zuen jipoia jasotzeko. Euskaraz mintzatzeko gogoa azkar ezabatzeko, “ez dadila berriro gertatu”. Orduan dena zen errazagoa, kristianoz hitz egin behar zenean. Bai ala bai. Gure gurasoak eskoletan euskara ahaztera behartu zituztenean, gerora berriz ikasteko. Orduan dena zen errazagoa, orain irudimena behar da.

Eta irudimenetik tira behar dutenean zenbaitzu, hizkuntza eta hiztunak zapaltzeko gosea ezin asetuan, galdu egiten dira. Ez die ematen buruak. Inposaketa Urquijoren bidetik ezin denean (Oroi udaletako espainiako banderez), ideia erridikuluak soilik zaizkie bururatzen. Argumentario irrigarri bat. Horren adibide da atzo Zarauzko PPk twitterren bota zuena eta ekarri zuen buztan luzea:


Eta ostean honek ekarri zuen buztan luzea:

 

 

 

 

 

P.S.: Titularra aldatu eta twitterren @Urtzai jaunak proposatutakoa jarri dut.

Ekaitza bainuontzi batean

5 pentsamendu “Zer nahi dituzue politiko onak, ala PPkoak?”-ri buruz

  • Andoni Lopetegi 2013-04-17 14:42

    Denok ongitxo dakigu peperoak Francorekin hobeto bizi zirela. Horrekin dena esana dago.

  • PP boto emaileentzat bi aukera aurkitu ditut sarean. Hitz egiten ez duen medikua, eta munduko mediku onena, baina ingelesez bakarrik egiten duena.
    http://monkeydoctor.net/
    http://www.youtube.com/watch?v=MwAce4BD_9c

  • Pax Hispana 2013-04-17 16:40

    Nik neuk eskerrak emango nizkieke PPkoei eta UPyDkoei bereziki, hain zakar, itsusi eta anker aritzeagatik euskararen kontra. Horrexek salbatzen gaitu, zeren hala ez balitz, euskararen eutanasiak aurrera jarraituko luke PSEk ekarritako bake linguistiko (kanpo)santuan.
    Horrexek esnarazten gaitu tarteka-marteka, ze azkarxeagoak balira, euskarari buruz gozo-gozo berba egingo lukete, inanizioz hiltzen utzi bitartean: horra eredu hirueleduna (hainbeste abertzale moderno ustekoren gustukoa), tori “euskara ez da inposatu behar”, horra hizkuntza (espainiarra) aukeratzeko eskubidea…
    Ez dira garai onak. EAJ, PP, UPyD eta PSEren eskutik!!! eta ezker abertzalearen irizpide eta ekimen sendoagoen faltaz, euskaldunok aldapa latzak dauzkagu aurrez aurre.

    • [IroniaModeOn] Eman eskerrak Francori ere euskara debekatu izanagatik! Francok salbatu gintuen! Franco da bide bakarra [IroniaModeOff]

  • Pax Hispana 2013-04-17 22:54

    [NotIroniaModeOn] Franco ez da bide bakarra euskara desagerrarazteko, PPSOEk eta UPyD-k egunero erakusten duten bezala, EAJren epelkeria anglofilo aldeanoa, eta ezker abertzalearen irizpide sendorik eza lagun [NotIroniaModeOff]