Tipo hau ez dago burutik sano

alexander polliBase jump jauzia egiteko modu asko daude. Alexander Pollik muturrekoenak ditu gustuko. Adibidez, asteartean igo zuen Kataluniako Montserrat mendietan egindako balentria. Helikopterotik salto egin eta harkaitz zulo estu batetik pasa zen hegan 250 kilometro orduko abiaduran.
Muturreko kirola omen da. Otsailean egin zuen abentura Polli norbegiarrak, baina apirilaren 16an argitaratu du jauziaren bideo ofiziala. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu 48 orduan. Halere, bideo hau argitaratu baina lehen, hainbatek igoak zituzten amateur bideo batzuk jauzilariaren zorakeria erakutsiz. Polliren Base Jump jauziaren antolatzaileek saretik kentzeko agindu zieten, antza ez baizuten beraien baimenik.
thumb_474__4

Montserrat mendiko Roca Forada izeneko aldetik egin zuen ekinaldia Polli adituak. Helikopterotik jauzi egin, hegoak zabaldu, eta arrokan dagoen zulo estutik igaro zen ziztu bizian. 250 kilometro orduko abiadurara heldu zen. Saguzar itxurako jantzi bereziaren hegalei esker zuzentzen du bere posizioa nahieran, eta amaitzerakoan paraxuta zabaltzen du. Esan beharrik ez da: halako abiaduran metro bat gora edo behera egiteak Alexander Polli pertsona izatetik kalkomania bihurtzera pasako luke.