Zarauzko emaitzekin jolasean

 Zarauzko emaitzei errepasoa ematen jarri naiz goizetik. Zer gertatu da hauteskundeotan? Nola ulertu EAJren igoera? “Kudeaketa txarra”, “Atez-atekoa” izan dira boteprontoan aipatu diren auziak emaitzak ulertzeko. Baina boteprontoan egindako hausnarketek zehatzetik gutxi dute. Goazen lupaz begiratzera.

  • EAEko 2009ko hauteskundeetako emaitzak (bozka nuloak, aralarrenak eta EArenak batuta) hobetu ditu EHBilduk. Aldi berean ordea, 2011eko Udal hauteskundeetan izandako emaitzatik (Bildu+Aralar) 1000 bozka inguru galdu ditu.
  • EAJ klabe autonomikoan 500 bozka irabazi ditu 2009tik hona. Udal hauteskundeetako emaitzarekin alderatuz, 1400 bozka irabazi ditu.
  • Eusko Alkartasunaren bozkatzaileetan dago Zarautzen gakoa. 2011eko Udal hauteskundeetan EA eta H1! banatu ziren, eta honek eragin positiboa izan zuen Bilduren baitan, izan ere, Eusko Alkartasuna zaharreko EAJren bozkatzaile potentzialak bitan banatu ziren. H1!ek 500 bozka lortu zituen, eta Bilduri hautatuko ez zuen bozkatzaileen beste zatitxoa EAJra joan zen. EAren banaketaren irabaziak beraz, ez ziren behar bezala islatu jeltzaleen emaitzetan. Esan genezake EAren pasteleko zati handiena Bildun geratu zela, eta beste bi zati egon  zirela, bat H1!entzat eta bestea EAJrentzat.
  • U21-eko hauteskundeetan ordea H1en bozka guztia EAJn kontzentratu da, eta Zarautzen asko da hori. Bestetik baliteke EAko beste sektore batek (txikia izanik ere), aipatu “kudeaketa txarra/Atez-atekoagatik” EAJren aldera pasa izana. Hala ere, ez dut uste honek hainbeste eragin izan duenik, ezin baitugu ahaztu klabe autonomikoan ari garela hitz egiten.
  • EAJren aldeko voto útil delakoa. PPk EAEko 2009ko hauteskundeetatik 100 bozka galdu ditu, Udal hauteskundeetatik 200 bozka inguru. PSEk 800 bozka galdu ditu EAEko 2009ko hauteskundeetatik, Udal hauteskundeetatik 2 bozka. Pentsa dezakegu Bilduren aurkako bozka EAJn kontzentratu dela.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Zarauzko plazan.

  1. 2009an nuloak+aralar+EA = EHBildu
  2. 2011ean Bildu+Aralar (IUren bozak kenduta) // EAJ+H1= EAJ

 

Ekaitza bainuontzi batean