Zaharrak berri! jardunaldiak

Zaharrak berri

Donostian euskarazko komunikabideen zabalpena eta eraginkortasuna nola handitu hausnartzeko eta bidea egiten joateko helburuarekin abenduan bi saioko jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan 19:00etan. Zaharrak berri! jardunaldiak. Hona hemen egitaraua:

ABENDUAK 16, asteartea. Areto nagusian.

– Donostiako euskarazko komunikabideen ibilbidea

Hizlaria: Dani Goñi (BAGERAko lehendakaria)

– Donostiako euskara hutsezko komunikabideen ordezkariekin solasean

Parte hartzaileak: Aritz Sorzabal (Irutxuloko Hitza), Ander Suberbiola (Piztu.info) eta Batiste Ezeiza (Ttan Ttakun Irratia)

Dinamizatzailea: Lander Arbelaitz

ABENDUAK 17, asteazkena. Hezkuntza gelan.

– Euskarazko beste tokiko hedabide batzuen esperientzia jaso

Gonbidatuak: Anne Arbelaitz eta Esti Zeberio (Hernaniko Kronika) eta Joxemi Saizar (Tolosako Ataria).

– Zer egin dezakegu guk donostiako euskarazko hedabideen zabalpenean? Word kafea.