Zenbat da soldata duina?

soldataOraindik izango da aberastea asmo edo amets duen inor. Gehientsuenok, baina, aspirazio ekonomiko askoz arruntagoarekin egiten diogu egunerokoari aurre: soldata duin bat. Esaldi hori bera ahoskatzen ikusi ditut musikariak, kazetariak, erizainak, ikasleak, ingeniariak, itzultzaileak, tabernariak, kirol hezitzaileak… Itxuraz, (ia) Denok dugu helburu soldata duina esaten diogun hori.

Zer da ordea soldata duina delakoa? Zenbat euro eta zenbat zero ditu? Baldintzatzen ote du norberaren egoerak, aurretiko jabetzek, edo familia baten ardura izateak? Zenbatekin konformatuko ginake soldata-duinzaleok egungo prezioak eta egoera ekonomikoa aintzat hartuta?

EAEn

EiTBren arabera, EAEn bederen 2.000 euro ingurukoa da bataz-besteko soldata, dagozkion zergak kendu gabe. Hortaz, badirudi mileurista gisakoak duintasunaren langaren azpitik leudekela. Edo bestela, EAEko soldatadunen gehiengoak gainditzen duela duintasunaren langa.

Frantzian

Frantziar estatua osorik hartuz gero, urtean 36.000 euro ingurukoa da batezbesteko ordainsaria. 12 pagatan banatzen badira, zergak kendu gabe 3.000 euro lirake hilean.  EAEn baina mila euro gehiago. Hori bai, prezioak ere garestiagoak dira, oro har.

Espainian

Frantziaren aldean oso behetik,  Espainiar estatuan bataz-besteko soldata garbia 1.300 euroren bueltan dabil. Mila eurotik gorako soldata da hala ere batez bestekoa. Hori bai, aintzat hartu behar da langabezia tasa %20tik gorakoa dela.

Eta zuretzat?

Eta zuretzat, zer da soldata bat duina izatea? Zenbatekin konformatu behar gara soldatadunok soldata bera rara avis bihurtzen ari den honetan?

5 pentsamendu “Zenbat da soldata duina?”-ri buruz

  • Gure gurasoak duela 30 urte zuten eroshalmena izateko, mileurista batek 2800 euro irabzi beharko zitun hilabetero.
    Beraz 1500 euro hutsaren hurrena dira soldata modun, naiz ta gehiengo zabala gutxigo kobratu.
    Duela 35 urte etxe baten hipoteka ordaintzen zenun soldataren %30a erabilita hamarkada baten, gaur egun askok ia erdia edo gehi erabilik dute 40 edo 50 urtez.
    Hori bai produktibitatea denbora berdinean bikoiztu da edo gehio, irabazi enpresarial biderkatu dira…
    Ta 8 orduko lanaldia ezarri zanetik duela mende bat produktibitatea bider 24 egin du gora, baina lanaldiak ez dira murriztu.
    Honen ondarioa da inoiz baino aberastasun gehien dagoen momentuan, txirotasuna izugarria izatea.
    Aberastasuna badago, baina oso gaizki banatua.

  • Inkestan hautatzeko jartzen diren zifrak zer dira, soldata gordinak edo soldata garbiak? Aldea baitago…

  • Ba nik, 16 urte lanean egonaz ez dut sekula 2000 irabazi… ez garbi ta ez gordin
    Ez dakit zein den soldata egokia baina bai ikusten dut izugarrizko aldea dagola, batzutatik bestera. Neri gustatuko litzaidakena da jende askori soldata jeistea… ea zer egiten duten 1200 euro garbikin hilean… ah ta gainea ezin naiz kexatu ze lana dut!
    Lana, hipoteka, familia… Euskal Herrian oso soldata onak daude, ikusi besterik ez dago ze bizi maila dagoen… batzuntzat behintza…guraso asko bigarren pisu batekin, Zarautzen, Donostin…. kotxeak edo furgoak ze esanik ez…. egia esan atzeako pixkat ematen du……

  • Lotura hontan (gazteleraz dago) etxebizitzen prezioa nola igo zan azaltzen du, nola bankuak gero ta diru gehiagorekin gelditzen diran, ta hori bakarrik etxeekin.
    http://lahaine.org/espana/hay_casa.htm
    1982an, Espainiako bataz besteko soldata 1,4 milioi pezta ziran, hemen pixkat gehio.
    Gaur egun eurotan zenbat jobratuko dute 1,4 miloi pezta hoiek? 600 euro gordin gutxi gora behera.
    Askok %20 gehio edo irabazten dute ta beste askok %40-50.
    Baina prezioak?
    Ogi bat (pistola deritzana 22 pezta, gaur egun? supermekatuan 70 zentimo edo (%300 gehio), denda arrunt batean euro ta piko (%400-500).
    Zinema bider 6……
    Beraz bataz besteko soldata ia ez da ezta bikoiztu baina prezioak…
    Produktibitatearekin berdin, askooooooo igo da (Erresuma batua , Japon.. baino altuagoa), baina soldatak?

  • Artikulu benetan kaskarra, datuen erabilerari dagokionez (datu batzuk diru kopuru garbiz jartzen dira, gutxiesteko, eta besteak diru kopuru gordinez, areagotzeko, noski).

    Nahi duenak Espainako Erresumari dagozkion datu ofizialak irakur ditzala: http://www.ine.es/prensa/np874.pdf (18. orrialdean).

    Eta, jakina, datuok ez dute esan nahi euskal herritarrok beste Erkide Autonomokoak baino argiagoak garenik, behar baino maizago ulertarazten den bezala.