Podemos eta ETA lotzeko hari mediatikoak

podemos eta
Podemosek beldurra eragiten du espainiarzaletasunaren dorre eta gotorlekuetan, bistan da. Ezin baitira ulertu bestela, Iñigo Errejoni jarritako enboskada zentzugabea eta honek eragindako albiste olatua. Nekez konprenitu daiteke Pablo Iglesiasi egozten dioten zerga saiheste irrigarria ere. Dena haiek lokazteagatik, guztia Podemos behera botatzeko. Ezer ez eta festa. Chavismoarekin eta Irango gobernuarekin izan duten “harremana” ere atera da joko eremura. ETA ere ezin zen falta noski! Handik eta hemendik aipatu izan da Podemos ETA dela, edo berarekin harremana duela bederen. Zeintzuk dira Podemos eta ETA lotzen dituzten hari labainkorrak?

ABC eta Telemadrid

Podemosen aurkako azken mugimendu mediatikoak, alderdi berria ETArekin lotzera bideratuta daude. Hori diote PP eta enparauen azken argudiotegiek. Gaurko ABC egunkariaren azalari erreparatu besterik ez zaio egin behar. Honek dioenez, Euskal presoek Podemos babesten ei dute amnistia lortzeko asmotan. Lerro berberean doa Telemadrid kateak dioena… Iglesiasek zuzentzen duen alderdia, Podemos ETA dela esanaz.

Monedero eta ETA

Gaurko Gara egunkariak ere Monederori egotzitako ETArekiko konplizitatetik abiatuta dakar ‘Navajas’ informea egunkariaren lehen orrialdeetara. 80. hamarkadako heroinaren zabalpena eta Espainiako Segurtasun Indarrak lotzen ditu Madrilgo alkatetzarako Podemosen balizko hautagaiak, eskuin mediatikoak berpiztutako bideo batean. Youtubera igotako bideoa -Monederoren hitzaldia- lau haizetara hedatu da sarean azken denboretan.

Iglesias eta Ezker Abertzalea

Pablo Iglesiasek Alberto Pradilla kazetariarekin eta Sabino Cuadrarekin hitzaldia eskaini zuen Iruñeko Herriko Tabernan. Bertan esan zituen hitzek “argi eta garbi” erakusten dute Podemosek Ezer Abertzalearekiko duen sinpatia. Garzón epailearen prismatik begiratuta, Podemos ETA dela, funtsean.

Ekaitza bainuontzi batean