Xingola beltza ikurrinetan
Xingola beltza ikurrinetan –
Gure Esku erakundeari, ondoko egunetan banatu behar dituen ikurriñetan xingola beltza ezartzea proposatzen diogu.
Hiru erakunde hauek Euskal Herriaren ikurra publizitate euskarri bezala erabiltzea, eta Frantziako Tourrari ongi etorria adierazteko euskarri bezala erabiltzea, onartezina iruditzen zaigu.
Frantziako Tourrak ere ikurriña erabiltzen du publizitatea egiteko.
.
Tamalez ikurriñaren erabilpen folklorikoa oso zabaldua da eta erabilpen kapitalista zabaltzen ari da. Guretzat, ikurriña, askatasuna aldarrikatzen duen herriaren ikurra da. Horiek hola, herriBiltzak, Gure Esku erakundeari, ondoko egunetan banatu behar dituen ikurriñetan xingola beltza ezartzea proposatzen dio.
Hain zuzen, Popo Larre desagertu zenetik 40 urte betetzen diren urte honetan, horra herriBiltza, Kimua eta Lagundu erakundeek Euskal Herriko erakundeei egiten diegun proposamena:
Aurten,
– Popo desagertu zenetik 40 urte beteko dira.
– Naparra desagertu zenetik 43 urte beteko dira.
– Pertur desagertu zenetik 47 urte beteko dira.
Oraino doluan gira.
Pertur, Naparra eta Popo iraultzaileak nun diren dakitenei, nun diren erraitea eskatzen diegu.
Frantziar eta Espainiar Estatuei, Pertur, Naparra eta Popo nun diren jakiteko ahalegin guziak egitea eskatzen diegu.
Euskal Herritar guziei eta Euskal Herriko erakunde guziei, Pertur, Naparra eta Popo nun diren jakiteko Frantziar eta Espainiar Estatuek ahalegin guziak egin arte, ikurriñari xingola beltza lotzea proposatzen diegu.
Deialdiari atxikimendua egiteko, idatzi nundira@riseup.net helbidera.
.
Deialdi honen lehen egileak:
herriBiltza, Kimua, Lagundu
Xingola beltza ikurrinetan