“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua aurkeztu du Zumalakarregi Museoak

Guztiok gara migratzaile hezkuntza proiektua aurkeztu du Zumalakarregi Museoak –

Proiektu honekin, Museoak migrazio kontzeptua hurbildu nahi die Ormaiztegiko San Andres eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei.  

Ekainaren 16an inauguratu da eta uztailaren 4ra arte egongo da Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketen gelan ikusgai.

"Guztiok gara migratzaile" hezkuntza proiektua aurkeztu du Zumalakarregi Museoak

Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko San Andres eskolarekin elkarlanean “Guztiok gara migratzaile” proiektuaren aurtengo ikasturteko edizioa amaitu du. Museoak 2018tik abian duen Migrazioak proiektuaren hezkuntza arlo hau, LH6eko ikasleekin migrazioa landu eta honen inguruan ikertzean datza. Otsailan abiatu zen proiektu honetako prozesua jaso izan du museoak eta pasa den ostiralean inauguratu berri den erakusketa honetan islatu du, ikasleen ikasketa prozesu hau publikoari ikusgai egoteko asmoz.    

Ormaiztegi 1.248 biztanleko herria izanik, 21 nazionalitate ezberdinez osatua dago. Modu honetan, populazioak multikulturalitate oso aberatsa duela nabaria da. 2018an Zumalakarregik abiatu zuen Migrazioak proiektua, gai hau maila ezberdinetan lantzeko bide ezberdinak ireki zituen ekimena izan zen. 

2018-2019 ikasturtean gauzatu zen lehenengoz Ormaiztegiko San Andres Eskolako LH6eko ikasleekin hezkuntza proiektua. Aldi horretan, estreinekoz eta modu berritzailean lan egin zuten Museo zein Eskolak elkarlanean. 2021ean, covidaren zailtasun guztien ondoren, berriz abiatu ahal izan zuten proiektua, ekainaren 16an inauguratu duten erakusketa hau Migrazioak proiektuaren hezkuntza arloko 3. edizioa izanik. 

Gazteenek migrazioa zer den eta migratzaile izateak zer esan nahi duen ulertzea eta ezagutzea da Zumalakarregi museoaren proiektuak bilatzen duena. Horretarako saiotan ikasitako teoria erabiliz, ikasleak migrazio prozesua bizi izan duten pertsonei elkarrizketak egiten aritu dira.

Ikasgelako dinamikatik kanpoko proiektu bereziak egiteak ikasleekiko interesa piztu du. Lehen pertsonako esperientziak ezagutzeak gertutasuna trasmititzeaz gain sentsibilizazio ariketa indartsua da. 

Erakusketa lan prozesuaren audiobisual bat, proiektua aurkezten duten hainbat panel eta ikasleek elkarrizketaturiko pertsonen pieza ezberdinez osatua dago. Uztailak 4ra arte izango da ikusgai Zumalakarregi Museoan eta sarrera doan izango da.

“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua aurkeztu du Zumalakarregi Museoak

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

3 pentsamendu ““Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua aurkeztu du Zumalakarregi Museoak”-ri buruz

  • Hau kakamokordo izugarri handia da. Guziok ez gara migratzaileak, ez badugu atzera Paleolitora egiten. Eta inork azalduko al die ume Edo gazte horiei, bost axola izanagatik, dena gezur ikaragarria dela, euskal naziorik ez dagoela, espainiako kamiseta jantzita frontoian ibiltzen diren horiei hori guztia bost .

  • Juduek palestinarrei: “Guztiok gara migratzaileak”.
    Kolono ingelesek Amerikako natiboei: “Guztiok gara migratzaileak”.
    Han txinatarrek tibetarrei: “Guztiok gara migratzaileak”.
    Marokoarrek sahararrei: “Guztiok gara migratzaileak”.
    Errusiarrek estoniarrei: “Guztiok gara migratzaileak”.

  • Hemen ez da horrela izan, anitzez latzagoa. “Guardia zibila, andaluza Edo galiziarrak: Guziok espainiarrak gara, ( bidenabar, guztiok gara.. ..no es vasco, es una mierda española y en vasco no sé habla así.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude