Xelebre ospea. Mañukortaren etekina (filosofia eta bertsolaritza V)

Xelebre ospea. Mañukortaren etekina –

Filosofia eta bertsolaritza (IV)

Xelebre ospea. Mañukortaren etekina (filosofia eta bertsolaritza V)Bertsolariak eta filosofoak, baita Filosofia irakasleak ere, biek izan dute ilargitarraren ospea, bere kasa dabilenarena, Tales edo Pernando Amezketarra bezalako aitzindari bide-erakusleengandik hasita; halatan, sinpatiaz onartzen zaizkie beste herritar zein irakasleek debeku lituzketen hainbat estrabagantzia.

Xelebre ospea. Mañukortaren etekina (filosofia eta bertsolaritza V)

Orain dela bizpahiru hamarraldi Bermeon bertso-saioa antolatu eta Jon Maiari ahaztu egin zitzaion etortzea; Maialen Lujanbio berandu iritsi eta aparkatzean portura erori zen ia, atzeko gurpilak erdi zintzilik itsaso orrolariaren gainean. Bertsolaria, badakizu. Filokoa, badakizu, koitadua, berriro aurkitu dute billarretan Formakuntzako orduan.

Zentzu horretan, Mañukorta izango zen beharbada bertsolaririk filosofoena, pekuliarrari dagokion estatus pribilegiatuari etekinik oparoena atera diona. Beste edonori txantxetan ere ez litzaizkioke onetsiko Mañuk ez bertsotan inoren ahotan baizik eta bere izenean Bertsonajea liburuan Xabier Amurizari Francoren alde adierazitako arrazoi sendoak: ferroldarraren sasoian ez ei zegoen langabeziarik, langileentzako paga estra biak ezarri zituen, jubilazioa ere bai. Kriminala izango zen, baina baita beharginen lagun fina ere. Mañuk, zertara edo hartara, laguna omen zuen Franco.

Zirika ibiliko da agian, datuak erabilirik haatik; egia egia baita, euskaldunak esan nahiz espainolak esan.

Xelebre ospea. Mañukortaren etekina (filosofia eta bertsolaritza V)