Xabier Saldias Eganeko abeslariak erretiroa hartuko du

Xabier Saldias Eganeko abeslariak erretiroa hartuko du

Xabier Saldias Eganeko abeslariak erretiroa hartuko du

Xabier Saldias Egan taldeko kantari eta protagonista nagusiak taldea utziko du 46 urteren ondoren urrian. 4.600 emanaldi inguru  eskaini ditu Saldiasek, eta aski ezaguna egin da Euskal Herrian.

Euskadi irratian egindako elkarrizketa batean azaldu du ez duela bere burua rocka egiten ikusten 65 urterekin. Horiexek dira hain zuzen ere aurten betetzen dituenak. Nekea nabari duela aitortzen du, oholtzara igotzeaz gain, hainbeste lan-karga eskatzen baititu musika talde batek: kamioia batetik bestera eraman, muntatu, prestaketak egin…. Eganeko abeslariak aitortzen du 46 urteren ondoren ere, oraindik, urduri jartzen dela oholtzara igotzean, bai behintzat ikusleak poltsikoan izan arte.

Kantatzeari utziko ez badio ere, bere kantuak dutxara, sagardotegietara eta soziedadeetara mugatuko dituela aitortu du. Jada ez ditu herriz herriko plazak bere kantuekin alaituko. Belaunaldi berriari eta kimu berriei lekua utzi nahi diela azaldu du Azpeitiarrak.

Xabier Saldias Eganeko abeslariak erretiroa hartuko du

egan, euskaraz, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude