Frankismoaren biktimak, inpunitateaz

Frankismoaren biktimak, inpunitateaz

Martxoaren 3ko sarraskiaren 40. urtemugan, “Egia, Justizia eta Erreparazioa” nazioarteko jardunaldiak izan dira Artium museoan. Frankismoaren biktimek eta hauen senideek inpunitatea nola bizi duten azaldu dute bertan, eta lekukotzak eman dituztenen hitzak bideoan jaso ditu Arabako Aleak:

Frankismoaren biktima diren Aitzol Azpirozek, Agurtzane Juanenak, Andoni Txaskok, Josefina Lambertok, Mauricio Rodriguezek eta Pili Zabalak parte hartu dute jardunaldietan.

Frankismoaren biktimak, inpunitateaz.

Aitzol Azpiroz 1936an fusilatua izan zen Aitzol Ariztimuñoren senidea da, Agurtzane Juanena 1975.urtean torturatua izan zen biktima eta Andoni Txasko Martxoaren 3ko gertaeren biktima. Josefina Lamberto 1936.urtean hil zuten Maravillas Lambertoren ahizpa da, Mauricio Rodriguez Nafarroan hil zuten Zalduondoko Mauricio irakaslearen biloba eta Pili Zabala 1983.urtean torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren ahizpa.

Guztiekin izan da Alea. Arabar hedabideak Martxoak 3 izeneko atal berezi bat sortu du.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Frankismoaren biktimak, inpunitateaz”-ri buruz

  • Europak honegatik lotsa pasa behar ez duen bitartean, hemen ez da ezer aldatuko.

  • Biktimen izenak bakarrik dakizkigu, etra genozidenak ez, hori da arazoa.