Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan
Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan –
Xabier Arzalluzen heriotzak oihartzun handia izan du gaurko prentsan, eta Euskal Herrikoetan ez ezik, Madrileko hedabideetako azal batzuetan ere izan du tokia.
Hemen bildu ditugu berari buruz prentsa idatzian eta twitterren esandako batzuk:
Berria egunkariak azala eskaini dio, eta “Xabier Arzalluz, bere esanetan” idatzi du Jon O. Urainek, azkoitiarraren adierazpenak akordura ekarrita. Buruzagi jeltzalearen ibilbide politikoko une garrantzitsuenak argazki galeria batean ere jaso ditu.
Deiak tarte zabala eskaini dio agintari jeltzaleari. Iñaki Anasagastik “Agur Xabier” zutabea idatzi du hedabide bizkaitarrean duen blogean, non egungo EAJ ulertzeko ezinbesteko gizona dela esatera datorren.
Gara egunkarian, Iñaki Soto zuzendariak “Arzalluz y la fascinación” idatzi du, non argia eta zuhurra zela eta boterea zuela dioen. Egunkari berean, gazteleraz honek ere, hizlari bikaina zela nabarmentzen du Martin Garitanok “Hoy toca hablar de Xabier Arzalluz” artikuluan, eta ez zegoela konforme egun alderdia gidatzen dutenekin.
El Correok ere toki zabala eskaini dio, eta sinadura ugarik aztertu du Arzallluzen figura. “Su último consejo al partido” sinadurarik gabekoan, alderdiari EH Bildutik gertu egon zedila aholkatu ziola dio. Diario Vascon agintari jeltzalearen perfila idatzi du J. Legariak.
Espainiako prentsari dagokionez, El País hedabidean “Xabier Arzalluz, un referente del nacionalismo vasco” idatzi du J. C. Blancok, eta agintari jeltzalearen argazki galeria ere egin dute. “Muere Xabier Arzalluz: Cocodrilos y pirañas” idatzi du La Razónen behin berarekin bazkaldu zuela dioen J. M. Zuloagak, eta El Mundon “La culpable relación con ETA de Xabier Arzalluz” leporatu diote. El Diarion, Iker Rioja arduratu da agintari jeltzalearen perfila idazteaz.
Kataluniako Ara egunkarian, Antoni Batistak izendapenik gabeko lehendakaritzat jotzen du: “El lehendakari que no va voler ser-ho”.
.
Twitterren
Twitterren ere Xabier Arzalluz izan zen atzo eguneko izenik aipagatuenetakoa -Torra katalanak eta Sanchez espainolak euskaraz txiokatu dituzte doluminak-. Egungo Euskal Herria ulertzeko ezinbesteko politikaritzat jo dute euskaldun gehienek -Espainia aldetik ETArekin lotu dute askok-; itzal handiko abertzaletzat jo dute jeltzaleek eta ezker abertzaleak ere begirune handia erakutsi dio txioetan.
Hona batzuk:
? Agur eta ohore Xabier Arzalluz abertzale handiari. Dena eman zuen gure Herriaren alde eta gaur gure aitormen sakonena eta zintzoena jasotzen du. Goian bego! pic.twitter.com/0vtzzP4aCP
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) February 28, 2019
Agurra Xabier Arzalluzi. Doluminak familiari ta EAJ/PNVri. Goian bego.
— Uxue Barkos (@uxuebarkos) February 28, 2019
Itzal handiko gizona… Xabier, Agur eta Ohore! pic.twitter.com/NlFXzgQor9
— Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) February 28, 2019
Doluminak adierazi nahi dizkiet Xabier Arzallusen senide, lagun eta @eajpnv-ko kideei. Goian bego. https://t.co/LcuJa9V4Zy
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) February 28, 2019
El meu condol a la seva família, a tota la família del @eajpnv i a Euskal Herria per la pèrdua d'un gran patriota. Descansi en pau. https://t.co/2O63DJlbq6
— Carles Puigdemont (@KRLS) February 28, 2019
Gaur Xabier Arzalluz hil da. EAJ-PNV-ren lehendakari ohia eta euskal politiko historikoa. Nire doluminak beraren familiarentzat eta jeltzale guztientzat. @eajpnv
— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) 2019(e)ko otsailaren 28(a)
Xabier Arzalluz no sólo ha sido una figura histórica clave para entender Euskadi y un dirigente de estatura política gigantesca. Además, era alguien que jamás dejó de decir cosas interesantes. Mis condolencias a sus familiares amigos y compañeros del PNV.
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) February 28, 2019
Ohorea izan da Xabier Arzalluz-en tamainako abertzalearekin adiskidetasuna eta ibilbidearen zati bat partekatzea. Doluminak senide eta lagunei, baita EAJko kideei ere. Agur eta ohore. pic.twitter.com/XA7TXlkLDI
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) February 28, 2019
Nire doluminak eta @socialistavasco-rena Xabier Arzalluzen senide, lagun eta @eajpnv-ko alderdikideei. Euskadiko historia politiko eta instituzionalaren protagonista nabarmena izan zen. https://t.co/aSY2etUPiI
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 28, 2019
Ez dugu Arzalluz bakarra ezagutu, alderdia bezala (eta bezain) pendularra. Akatsa da hori askorentzat, balorea beste askorentzat. Baina handia, oso handia, gure historia hurbilean sekulako eragina eta garrantzia izan duena. Doluminak gertukoei eta eskerrik asko Xabier.
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) February 28, 2019
Xabier Arzalluz hil da
Doluminak senideei eta @eajpnv familiari ere
Lagun batzuen irakaslea izan zen eta bere klaseak ahaztezinak omen ziren, politikan ere irakasgai edo beste eman zuen— Miren Larrion (@mirenlarrion) February 28, 2019
Xabier Arzalluz hil da. Batzuen eta besteen iritzi ezberdinak gora behera, abertzaletasunaren irudi eta pertsona garrantzitsuenetako bat joan zaigu. Eta bizi garen egun hauetan, inoiz baino gaurkotasun gehiago daukan esaera baten egilea: “España erdipurdiko demokrazia da”. pic.twitter.com/rPwsLIS76y
— Gorka Knörr (@GorkaKB) February 28, 2019
Kazetaritzan ezagutu nuen Xabier Arzalluz. Herrigintzan aritu ginen aldi bakanetan pertsonalki lagundu ninduen. @ehbildu ra etorri nintzenean zoriondu. Ezberdintasun ideologikoen gainetik errespetu handia genion elkarri. Besarkada familiartekoei eta @eajpnv ko kideei. Goian Bego!
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) February 28, 2019
79ko erregimen autonomikoaren aita zendu da, intxaurrak jasotzen zituen Xabier Arzalluz hura. Erregimen horren argilun guztien arduradun nagusia. Goian bego. pic.twitter.com/FlsMSZmzBo
— mario zubiaga (@zuribia) February 28, 2019
1/3 Xabier Arzalluz ezagutu nuen, bera EAJko zuzendaritzan, ni Herri Batasunako Mahai Nazionalean, ezberdintasun politikoak nabarmenak izanik, pertsona hurbila zen, eta sakona. #Arzalluz
— Floren Aoiz (@elomendia) February 28, 2019
Xabier Arzalluz hil da. Bere joera politikoaren ados egon edo ez, Garaikoetxearekin batera Euskal Herriko belaunaldi oso bat markatu zuen politikari trebea zela esango nuke…
— andoni urbistondo (@urbixxx) February 28, 2019
Gauza asko esan daiteke (eta esango dira, ziur, hurrengo ordu eta egunetan) Xabier Arzalluzi buruz, baina aitortu behar zaio ez zuela inor epel uzten, eta bere alderdian berak izan zuen lidergoa ez duela gero beste inork izan. #Arzalluz
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) February 28, 2019
Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidianMendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".?Lauaxeta
Oroimenean,
Xabier Arzalluz. #respect— Josu Bergara Aretxabaleta (@josubergara) February 28, 2019
#arzalluz edo euskal politikagintzaren historiara pasa zen #momentico hori pic.twitter.com/0eXQI5IqlI
— Ander Gortazar (@derzu_uzala) February 28, 2019
Xabier Arzalluz hil da.
Oso oroitzapen ona daukat, bi aldiz elkarrizketatu nuen 1996an @europapress agentziarentzat. pic.twitter.com/pipRmxvQOj— Bixintxo (@iPatxi) February 28, 2019
Agur, betira arte irakasle estimatua. https://t.co/aFigPW24HL
— eneko etxeberria (@eetxeberria) February 28, 2019
Xabier Arzalluz joan zaigu. Alderdian eta Euskadin den-dena izan zena. Beti egongo gara zorretan berarekin, Aberriaren alde egin zuen lan handiagatik. Alderdikide eta abertzale guztiok ilun eta triste gaude une honetan, doluminez gaude. Agur eta ohore, Xabier! pic.twitter.com/B1MvnYFNa5
— Andoni Ortuzar (@andoniortuzar) February 28, 2019
Frankismo ondoreneko hamarkadetan gure Herriaren lemazain, Xabier Arzalluz joan zaigu. Euskadi askea zuen helburu. Herrigintzan betirako eredu. Goian bego. pic.twitter.com/X1XPNbcRXr
— Markel Olano Arrese (@markelolano) February 28, 2019
Askorentzat eredu eta bidegile izan zen Xabier. Garai gogorretan @eajpnv|ren eta herriaren ardura gainean eramaten jakin zuen. Lidergo politikoa eta kemena zer den irakatsi zigun, beti Euskadiren eta euskal herritarren alde. Jeltzale eta abertzaleen bihotz eta buru, goian bego. pic.twitter.com/rMQgUzgBL6
— Eneko Goia (@EnekoGoia) February 28, 2019
Boliviatik Xabier Arzallusen familiari eta lagunei nire doluminak. Aitzindaria izan zen eta alderdiaren erreferentea. Mila esker danagatik Xabier. Goian bego. @eajpnv
— Izaskun Bilbao (@IzaskunBilbaoB) February 28, 2019
Abertzale gartsua zendu da. Alderdia eta Euzkadiren aldeko lan bikaina egin ebana. Un referente fundamental en la historia del @eajpnv y el mejor orador que he conocido. Goian bego. https://t.co/0mDHCAemAg
— AITOR ESTEBAN (@AITOR_ESTEBAN) February 28, 2019
Gaur abertzale gyztiontzat egun tristea da , Xabier Arzalluz joan zaigu. Gidari zuzena, politikari azkarra, intelektual bikaiba eta euskaltzale eta abertzalea. Goian bego. Egun handirarte, Xabier
— Joseba Agirretxea (@jagirretxea) February 28, 2019
Hunkituta. Politikaria zen Arzalluz, hizki larriz. Karisma eta oratoria paregabekoa, ideiak garbi zituena, erabaki guneetan azkarra. Baina gizatasuna zuen ezaugarri nagusi. Beti kezkatzen zen premia handiena zutenekin. Pertsona gertukoa zen, guztiekin. Egun handira arte, Xabier. pic.twitter.com/4DGq2Tceo3
— Imanol Lasa Zeberio (@imanollasa) February 28, 2019
Liderra joan zaigu: Xabier Arzalluz. Eta nik ezin hitzekin asmatu nola eskerrak eman herri honen alde egindakoagatik. Irizpide egokiak markatzen zituena. Bidea egiten zekiena. Ilusioa pizten. Eta abertzaletasuna barruraino sartu ziguna. Herri askatuen egun haundirarte! pic.twitter.com/h6IqdtYWOn
— Eider Mendoza (@EiderMendoza2) February 28, 2019
Izan zirelako gara…….gure aberriaren eta alderdiaren erreferente nagusien artean egongo da betirako. Agur eta ohore! pic.twitter.com/TBXMQmoURp
— Imanol Landa (@imanollanda) February 28, 2019
Xabier Arzalluz hil da. Edozein gauza irakurtzeko prest.
— Exprai (@Exprai) February 28, 2019
Hainbeste denbora pasa da Arzalluz lehen lerrotik aldendu zela, ezen batek baino gehiagok Arzallus bataiatu baitu. Adibidez, @ciclositurgaiz eta @ionansa bikoteak ?
— Mikel Iturria (@iturri) February 28, 2019
Arzalluz Antia eta Arzallus Antia ez dira pertsona bera. Gaur ohartu naiz lehenbiziko abizenaren antzekotasunetik harago, bertsolari handiak bigarren abizena ere konpartitzen zuela politikariarekin
— Jon Abril (@jonabril) 2019(e)ko otsailaren 28(a)
Madril eta Paris ez dira menpekotasun bakarrak. Harrigarria da Nafarroa Garaiko politikari abertzale batzuentzat Arzallus Eskubi baino garrantzitsuagoa izatea, adibidez.#GoWest
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) February 28, 2019
Arzallus da energia nuklearrik gabe "azak jan" beharko genituela esan zuena, ez?
— lander garro (@landergarro) February 28, 2019
Xabier Arzalluz abertzalea izan zela?
Penagarria iruditzen zait abertzale izendatzea PNVn aritzen den edo eta bozkatzen duen edozein pertsonari. Hori egitea , nere ustez, hitz batek eduki dezaken esanahi eta zentzu askatzaile- emanzipatzailea kentzea da.
Xabier Arzalluz euskal abertzalea eta euskaltzalea zen, beste zenbait gauza askoren artean.
Arzalluzen euskal abertzaletasuna ukatzeak euskal abertzaletasunaren izaera nolakoa denaren ezjakintasuna adierazten du.
Euskal abertzaletasuna mugimendu anitza da, ikuspegi, kanpoitxura eta helburu askotarikoa. Euskal abertzaletasuna ez da mugimendu monolitikoa, nahiz-eta euskal abertzale zenbaitek bere ikuspegi patrimonialistarekin hala izatea nahiko zukeen.
Abertzalea izango zen -jubilatu ondoren batik bat-, baina euskaltzalea? Intimitatean akaso…
Kazetari euskaldun batek jendaurrean esana: “sarri, prentsaurrekoetan adierazpenak euskaraz eskatzen genizkionean, ukatzen zizkigun esanez jada erdaraz eginak zituela”.