Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan

Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan –

Xabier Arzalluzen heriotzak oihartzun handia izan du gaurko prentsan, eta Euskal Herrikoetan ez ezik, Madrileko hedabideetako azal batzuetan ere izan du tokia.

Hemen bildu ditugu berari buruz prentsa idatzian eta twitterren esandako batzuk:

Berria egunkariak azala eskaini dio, eta “Xabier Arzalluz, bere esanetan” idatzi du Jon O.  Urainek, azkoitiarraren adierazpenak akordura ekarrita. Buruzagi jeltzalearen ibilbide politikoko une garrantzitsuenak argazki  galeria batean ere jaso ditu.

Deiak tarte zabala eskaini dio agintari jeltzaleari. Iñaki Anasagastik “Agur Xabier” zutabea idatzi du hedabide bizkaitarrean duen blogean, non egungo EAJ ulertzeko ezinbesteko gizona dela esatera datorren.

Gara egunkarian, Iñaki Soto zuzendariak “Arzalluz y la fascinación” idatzi du, non argia eta zuhurra zela eta boterea zuela dioen. Egunkari berean, gazteleraz honek ere, hizlari bikaina zela nabarmentzen du Martin Garitanok Hoy toca hablar de Xabier Arzalluzartikuluan, eta ez zegoela konforme egun alderdia gidatzen dutenekin.

El Correok ere toki zabala eskaini dio, eta sinadura ugarik aztertu du Arzallluzen figura. “Su último consejo al partido” sinadurarik gabekoan, alderdiari EH Bildutik gertu egon zedila aholkatu ziola dio. Diario Vascon agintari jeltzalearen perfila idatzi du J. Legariak.

Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan

Espainiako prentsari dagokionez, El País hedabidean “Xabier Arzalluz, un referente del nacionalismo vasco” idatzi du J. C. Blancok, eta agintari jeltzalearen argazki galeria ere egin dute. “Muere Xabier Arzalluz: Cocodrilos y pirañas” idatzi du La Razónen behin berarekin bazkaldu zuela dioen J. M. Zuloagak, eta El Mundon “La culpable relación con ETA de Xabier Arzalluz” leporatu diote. El Diarion, Iker Rioja arduratu da agintari jeltzalearen perfila idazteaz.

Kataluniako Ara egunkarian, Antoni Batistak izendapenik gabeko lehendakaritzat jotzen du: “El lehendakari que no va voler ser-ho”.

.

Twitterren

Twitterren ere Xabier Arzalluz izan zen atzo eguneko izenik aipagatuenetakoa -Torra katalanak eta Sanchez espainolak euskaraz txiokatu dituzte doluminak-.  Egungo Euskal Herria ulertzeko ezinbesteko politikaritzat jo dute euskaldun gehienek -Espainia aldetik ETArekin lotu dute askok-; itzal handiko abertzaletzat jo dute jeltzaleek eta ezker abertzaleak ere begirune handia erakutsi dio txioetan.

Hona batzuk:

Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Xabier Arzalluzen heriotza gaurko prentsan”-ri buruz

  • Hodei Lamuedra 2019-03-01 23:04

    Xabier Arzalluz abertzalea izan zela?

    Penagarria iruditzen zait abertzale izendatzea PNVn aritzen den edo eta bozkatzen duen edozein pertsonari. Hori egitea , nere ustez, hitz batek eduki dezaken esanahi eta zentzu askatzaile- emanzipatzailea kentzea da.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-08 23:49

    Xabier Arzalluz euskal abertzalea eta euskaltzalea zen, beste zenbait gauza askoren artean.

    Arzalluzen euskal abertzaletasuna ukatzeak euskal abertzaletasunaren izaera nolakoa denaren ezjakintasuna adierazten du.

    Euskal abertzaletasuna mugimendu anitza da, ikuspegi, kanpoitxura eta helburu askotarikoa. Euskal abertzaletasuna ez da mugimendu monolitikoa, nahiz-eta euskal abertzale zenbaitek bere ikuspegi patrimonialistarekin hala izatea nahiko zukeen.

  • Abertzalea izango zen -jubilatu ondoren batik bat-, baina euskaltzalea? Intimitatean akaso…
    Kazetari euskaldun batek jendaurrean esana: “sarri, prentsaurrekoetan adierazpenak euskaraz eskatzen genizkionean, ukatzen zizkigun esanez jada erdaraz eginak zituela”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude