Xabier Arzalluz hil da

Xabier Arzalluz hil da –

Eusko Alderdi Jeltzaleak arratsaldeko laurak pasatxo zirela jaurtitako txio baten bitartez jakitera eman duenez, Xabier Arzalluz hil da.

.

Xabier Arzalluz hil da

1932an Azkoitian jaioa, jeltzaleen buruzagi historikoa Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 1980-84 eta 1987-2004 urte bitartean. Jesuitetan ikasi eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide ikasketetan irakasle ere izana zen Arzalluz. Wikipedian dioen bezala, “karisma handiko buruzagia izan da haren ibilbide osoan zehar, politikari espainiazaleekin ika-mika asko eduki izan dituena”.

Xabier Arzalluz: "Ez dago abertzaletasuna ulertzerik independentziarik gabe."

Arzallus: Katalunian ez da erreferendumik gauzatuko

Xabier Arzalluz: “Espainiar Konstituzio bat bozkatu baino, lehenago eskua moztuko nukeen”

“Abertzale onak”

Xabier Arzalluz
EAJ, heriotza, politika, Xabier Arzalluz
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

22 pentsamendu “Xabier Arzalluz hil da”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Goian bego!

  • Pello Eizagirre 2019-02-28 22:56

    Goian bego!

  • Hodei Lamuedra 2019-03-01 23:33

    Doluminak eskaintzen dizkiot pertsona hau maite zutenentzat.

    Eta arlo politikora pasatuaz. Xabier Arzalluz abertzalea izan zela?

    Nere ustez PNVn aritzen den edo eta bozkatzen duen edozein pertsonari abertzale izendatzea, hitzak eduki dezakeen esan nahi edo zentzu askatzailea-emanzipatzailea kentzea da.

    Urkullutik hasi eta azkeneko bozkatzailera arte.

  • Gure herri honetan ez dakit zergatik baina bada jende piloa ari dena beti abertzale dominak kentzen eta jartzen, nolabaiteko elizaren aitasanturen baten ordezkari izango balitz bezala.
    Ikusten dut zu horretan ari zarela. EAJ abertzaletasunaren sortzaile izan da eta jarraitzaile. Gero etorri da ezker abertzaleko jendea eta hauek marxismo-leninismoaren lanparuaren argiaz argiturik esan zuten iraultzailea zinela edota bestela ez zinela abertzalea. Ba niri alderantziz gertatzen zait, iruditzen zait Sabino Arana abertzalea zela eta Argala, ordea, ez. Otegirekin gauza berdina gertatzen zait eta baita ezker abertzaleko jende askorekin.

  • Abertzaletasun mota askotarikoak daude, independentziazalea, menpekotasunzalea, estalinista, katolikontserbadorea, ezker onekoa, ezker inozoa, eskuindar amorratua…
    Eta gero daude , bereziki ezker abertzaleko saktore handi samar batean, seinalatzaileak, garai batean euren sektakoak ez ziren guztiak etsaitzat zeuzkatenak eta berdintsu jarraitzen dutenak. herri bat, edozein, eraikitzeko baino, eraisteko baino balio ez duen jentilajea.

  • euskaldun bat 2019-03-02 20:37

    Xabier Arzalluz abertzalea da, EAJ ere bai eta EH Bildu ere bai. Denak dira gureak.

  • Xabier Arzalluz abertzalea da, EAJ ere bai eta EH Bildu internazionalista madurotarra putintarra da.

  • amaraunaren erdian 2019-03-03 01:55

    Aupa Bentazar,

    Batzuetan zure komentarioak irakurtzen ditut eta integrista hutsa ematen duzu!

  • Ene Amarauna, arrazoitu behar dira gauzak eta ez etiketak jarri. ¿Bildu ez al da internazionalista, Madurotarra eta Putintarra? Horrelaxe da. Egia esateagatik integrista banaiz…

  • Hodei lamuedra 2019-03-03 16:46

    Nere ustez gaur PNVtaz egin den deskriziorik egokiena Mirentxu Purroy kazetari ohiak egin zuen orain gutxi elkarrizketa batean ” PNV, familien sare bat da eta familiako kideak politikan kokatzea da sare horren xedea. Ezer gutxi gehiago”

    Oso ados bere deskrizioarekin. Ta ezer gutxi gehiago hori sostengatzeko ” abertzaletasuna” hitza daukate. Errejimen ” frankista ” ta kapitalaren desgraziak sostengatzeko .Tamalgarria.

    Ikusi degu Urkulluren jokaldia supremoan katalandar presoekin. Abertzaletasunaren izenean. Harrapazak/n

  • Errespetatzekoa da, Hodei, Mirentxu Purroyren orakulu autoritateari diozun errespetoa. Baina gauza bat da iritzi bat ematea eta bestea iritzi hori probatzea. Horretan egiten duzu kale.
    Egia da, EAJk sortu zuen “abertzaletasuna” hitzez eta egitez. Gero etorriko ziren kapitala eta frankismoaren arrimuaz jendea erahiltzen zuten iraultzaile frakasatuak.
    Urkullu oso ondo, serio eta egiazti eta akordiozko bideak jarri nahiez bi alderdi kontrajarrien artean. Bai, euskaldun eta abertzale gehienen izenean, Lehendakari baita eta Lehendakari bezala ez lukeelako nahi Euskadi orain Katalunia jasaten ari den anabasa pairatzerik.

  • Hodei lamuedra 2019-03-03 17:59

    Zuk aipatzen dezun gehiengo ” zombi” horretan nik ez det parte hartu nahi. Ni nahiago bizirik bizi.

  • Ulertzekoa da, Hodei, zuk zure burua abangoardia edo gizaki ez alienatuen multzoan sartzen duzu. Gainontzekoak ez dugu ikusi zure jainkoaren argia. Besteen gainetik zarela kontsideratzea ideia batzuk ala ikuspegi jakin bat duzulako zure ego-arentzat oso gauza atsegina izango da seguru. Izan untsa.

  • Hodei lamuedra 2019-03-03 18:39

    Ta nere ustez abertzaleak dira jende ona,jatorra ta PNVkoak ez dira jene ona.

  • Hodei lamuedra 2019-03-03 18:45

    Inoren gainetik, inoren azpitik. Abertzale.

  • Eta hara orain diozula EAJkoak ez direla jende ona. Zu bai ordea? Zu abertzaletik ez du zipitzik ere.

  • Hodei lamuedra 2019-03-03 19:09

    Tira, ez naiz perfektoa. Baina hautatzen ditut lagunak.

  • Oso ondo iruditzen zait. Pertsona batek EAJko karneta badu ez da zure laguna. Ez zara perfektoa baina gainontzekoen inperfekzioa eta ontasuna juzkatzeko kapaza zara inongo argudiorik jarri gabe.

  • Amonamantangorri 2019-03-03 23:53

    Bentazarrek, lehenik, kritikatu du nola herri santu honetan aritzen garen abertzale karnetak ematen eta kentzen; ondoren, egiazko abertzaleak nortzu diren eta nortzu ez diren azaldu digu. Adibidez, Argala ez omen zen abertzalea.

    McArthy Jaunak jarraitzaile franko utzi zituen.

  • Ene Amonatxo, zu falta zinen. Nik egin dudan gauza bakarra ikuspegi errealista xamar bat mahai gainean jartzea izan da, hau da, abertzale hitza Sabino Aranak asmatu zuen, abertzaletasuna berak asmatu zuen eta alderdi bat sortu, EAJ. Gerora etorri zaizkigu zu bezalako stalinista eta marxista-leninista koadrilla esanez beraiek direla abertzale eta ez abertzaletasunak sortu zuen alderdia ezta beraien alderdikideak ere. McCarthy gizajo bat zen zuk maite duzun Laurenti Beria milakakoen hiltzailea baino eta ez da harritzekoa horren ondorioz ezker abertzaleko akolito petoa izatea.

  • Mezu hori ez dago ulertuko duen amaren semerik-alabarik.

  • Ez Oinatz, ez Ganboa 2019-03-05 16:09

    Bentazar eta Hodei, Hodei eta Bentazar, hori da elkarrizketa tamalgarria! Abertzaletasuna ahoan, euskara erdaldundua iruzkinetan. Bateko zein besteko, zuek eta zuek bezalakoak zarete gaur egungo egoera penagarriaren erantzule, zuek, abertzaletasunaren izenean alderdikeria zikinean ezkutatzen zaretenak. Zein garbiago, zein abertzaleago, zein ondraduago… eta dena etxerako! Herriaren izenean mintzo eta bandoa lehenetsi. Tristea da baina nabarmen uzten duzue: banderizoak ez ziren Erdi Aroan amaitu. Eta bitartean, herria uzkurtzen, zatitzen, asimilatzen, euskara kalean artifizialtzen… eta zuek elkarri harriak botatzen. Arnas berria behar du Euskal Herriak, askatasuneranzko eta kultur berpizkunderanzko bidea egingo badugu. Ordua duzue jubilatzeko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude