Wert legearen zirrikituak eta hezkuntza ereduen eztabaida

  • wert

Azkenean atzera bota zuten espainiar estatuko Hezkuntza Ministroaren abizenez ezaguna den LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) legea onartzeko saiakera maiatzaren 10ean. Estatuko hezkuntza eragileek planto egin zioten PPko ministroak bultzatu legeari, %70-75eko jarraipena izan zuen grebarekin.  Baina zeintzuk dira lege honen puntu klabeak? Eta zein eredu planteatzen du?

1-LH eta DBH amaieran errebalidak.
Werten aurreproiektuak bi ikasketa aldiok amaitzean errebalidak egitea proposatzen du. Graduatu eskolarra erdiesteko beharrezko izango ei dira ebaluaketak hauek.

2-Guraso elkarteek indarra galduko lukete Eskola Kontseiluan
Guraso elkarteei Eskola Kontseiluan lehen zuten erabakimen ahalmena kenduz, hauek ezingo dute eragin eskolako zuzendariaren hautaketan. Gainera, eskola planari jarraipena eta kontrola egiteko gaitasuna galduko lukete.

3-Hezkuntzaren zentralizazioa eta eskolen autonomia gutxiagotzea
Hezkuntza prozesuaren eta kurrikulumaren kontrol guztia era zentralizatu batean kudeatuko dela dio lege proiektuak. LH 2. edo 3. mailan (7 eta 8 urteko ikasleak) kanpo ebaluaketa bat egitera behartzen ditu ikasleak. Honek esan nahi du era zentralizatu batean erabakiko dela zer eta nola ikasi behar den, eta erkidegoek erabakiko dutela zer galderaren bidez.

Eta bigarren hezkuntzan, DBHen eta batxilergoan, Gobernuak froga bat egingo du, zeinaren egituraketa, edukiak eta ebaluaketa era zentralizatu batean egingo baiten.

Gainera gobernuak erabakiko du eskoletan eskaintzen diren ikasketa orduen %50 zer irakastera bideratu. Halaber, ikasgai zehatzetan Gobernuak ezarriko ditu ebaluaketa irizpideak. Euskarak, Katalanak eta Galizierak ez dute lekurik izango errebalidetan.

Bi eredu ditugu aurrez aurre: Hezkuntza gizartera doitzea, gizartearen neurrira egitea helburu duena, konpetitiboa eta hezkuntza gizartea eraldatzeko izan behar duela dioena, unibertsala.

4-Hizkuntza ‘koofizialak’ (hala deitzen diete) enborreko ikasgai izatetik, hautazko ikasgai izatera pasako dira.
Hezkuntza erakundeei uzten diete bi hezkuntzen jakintza bermatzeko “arrazoizko proportzioa” ezartzen.

5-Eskatutako errendimentu akademikoa eskaintzen ez duten eskolak penalizatuko dira.
Honako puntu hau, ustez bikaintasuna, hezkuntzaren kalitatea eta kurrikulumaren espezializazioa bultzatzeko eta bermatzeko da. Eskolen arteko konpetentzia sortuko duen beste neurri bat, hala nola, hainbat eskola umil eta jendetsu baliabiderik gabe utz dezakeena.

6-Hiritartasunaren ikasgaia (Educación para la ciudadania) ezabatu eta erligioa berreskuratuko da.
Estatu Espainiarraren laikotasunean atzerapausoak emango dira bide honetatik, kristautasunari pribilegioak emanez, diru publikoarekin noski.

7-Hezkuntza kontzertatuari erraztasunak publikoaren kaltetan
Orain arteko arauak zioen “behar adina eskaintza publiko eskaini behar dela” eta LOMCE legeak “behar adinako” eskaintza aipatzen du, publikoa ala kontzertatua den zehaztu gabe.

*Unibertsitatearen elitizazioa ( eta Bologna)

Hezkuntzan egindako mozketen erruz, kredituen garestiagotzeagatik, aurtengoan batez beste 540 euro gehiago ordaindu beharko ditu unibertsitate publikoko ikasle batek bere matrikulagatik. Eta jada badago, matrikula ezin ordainduta 5 urtetan beharrean, karrera 6 urtetan amaitzera behartua izan den ikaslerik ere. Horri beken jaitsiera gehituta eta Bolognara doitzeak ekarri duen masterren garestitzea eta unibertsitatearen zeharkako pribatizazioa gehitzen badiogu, ez harritu Espainiar  hezkuntza sisteman jende asko diru faltagatik unibertsitatera sartu gabe geratzen bada.

wert1

Eredu konpetitiboa vs eredu eraldatzailea

Hezkuntza lege honen bultzatzaileek, Espainiar Estatuak duen eskola uzte tasa erraldoiaren konponbide gisa jartzen dute LOMCE legea. Tankera hartzeko, Espainiak %24,9ko eskola uzte tasa du, Europako altuena. Finlandian, eredu bezala jarri ohi den herrialdean aitzitik, %0.3ko eskola uzte tasa dute, eta ikasleen %71ak unibertsitatean amaitzen ditu bere ikasketak. Espainian aldiz unibertsitatera %50ak soilik lortzen du sarbidea.

Errebaliden eta konpetizioaren hezkuntza eredu honen maxima ezaguna da: “Balio duenak balio du, eta balio ez duena hasieratik bideratuko dugu Lanbide Heziketara edo tabernara”. Eta noski balio dutenak zeintzuk diren erabakitzeko irizpideak enpresa pribatuak jarriko ditu, kasu. Bi ereduren arteko talka da, hezkuntza ulertzeko bi molde ditugu aurrez aurre: Batetik, hezkuntza gizartearen ezaugarrietara doitu behar dela dioena, lan agentzia baten funtzio antzekoak izanen dituen proiektua, enpresetako beharren tamainan egina, hierarkizatua eta konpetizioan oinarritua, eta bestetik hezkuntza gizartea eraldatzeko, ezagutza eta jakintza iturri bezala ulertzen duena, unibertsala eta kontzientzia kritikoa sortzeko gai izango dena.

Nik bigarrenaren aldeko apustua egiten dut. Eta zuk?

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.