Vicenta Moguel
Vicenta Moguel –
Vicenta Antonia Moguel Elgueçabal (Azcoitia, Guipuzcoa, 1782co ekainaren 6a – Abando (gaur egun Bilbao), Bizcaia, 1854co irailaren 29a) euscal idazlea içan cen.
Ossaba Juan Antonio Moguelec ikasquetac eman cerauzquion etchean. Horri esquer, garai hartaco emacume batençat erabat ohiz campocoa zen hezcunça academico bicaina lorthu çuen. 20 bat urthe baicic ez ceducala Ipui onac izemburuco alegia-bilduma idatzi çuen, eta 1804an arguitaratu.
Aire frescoa behar cen euscal litteraturan eta nescatcha honec ekarri ceraucun. Anhitz esquer!
Bera baino urthebethe çaharragoa cen neba Juan Jose Moguel ere euscal idazlea içan cen.
Osso gaztea cela, umezurz gueratu eta Marquinan vici içan ciren neba-arrebac ossabarequn, Juan Antonio Moguel aphaiz idazlearequin.
Ossabak, Peru Abarcaren eguileac, euscaraz, gaztelaniaz eta latinez iracurcen eta idazten iracatsi ceraucon ume umetatic. 1817an Eleuterio Basoçabalequin ezcondu eta Abandora joan cen vicitzera.
Bere obra HEMEN
• Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco
Euscaraz arguitaratu duen lehen emaztequia içan da Vicenta Moguel idazlea.
Bere lanari egindako sarreran, Bizentak aipatzen ditu berari neskameek eta horrelakoek kontatzen zizkioten atsoen ipuiak.Tamala da Esoporen fabulak euskaratzea ez dago txarto, baina bere garaiko atso ipuiak jaso izan balitu….
Anhitz esquer, Erramun!
Vicentac eguinico idazlana bicaina da hoguei bat urtheco nescatcha batençat, ceinac latinera ere bicain ikassi baitzuen.
Atso iphuin haiec hobeto berceren batec jasso balitu.
Bizenta deitzen çaio gaur egun, nahiz eta berac Vicenta deitzen cen.
Bizenta eta Vicentaren artean dagoen differencia’ euskara eta naffarreraren artean dagoen differencia berbera da. Lehena euskara batuari dagoquio; bigarrena, ordea, lehen euscara batuari, naffarrerari aleguia.