[Uztaritze iraultza garaian VI] Munduteguy Herriko Prokuradorea

Munduteguy Herriko Prokuradorea –

.

Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena

.

Munduteguy Herriko Prokuradore izendatze hura, pertsonaia konplexu horren igoeraren hasiera izanen da. Herriarentzako egiazko atxikimenduarekin batera agertzen zuen ideia berriekiko adostasun suharra. Pinet konbentzioaren ordezkari ikaragarriaren eraginagatik galduko zen eta, parte hartuko zuen gaizkeria lazgarrienetan, batez ere 1794ko[1]martxoan euskaldunen deportazioan bertan[2]. Hasiera batean Uztariztarrek untsa ikusia baldinbazen ere,  gero piskanaka herritarren konfiantza galdu zuen bere izpiritu larderiatsuegiaren gatik eta «ikasgaiak» beti emaiteko zuen joera astunaren gatik.

Munduteguy Herriko Prokuradorea

1790ko martxoaren 26tik neurriak hartu zituen harakin ofiziodunaren[3] eginbideak arautzeko, aurrekoen portaerek sortu zituzten pleinuek eta haragi hornituaren kalitate txarrak eraginda.

Hona zer exigitzen zion harakinari:

  1. Hiltzea idi bat ortzirale guziz Pazkoren herenegunetik ondoko urteko inauterirainoko arte horretan.
  2. Saltzea Uztaritzeko erdigunean idiki, behiki, aratseki eta ardiki aste guziz ortziraletik astezkeneraino, 50 liberako isunarekin huts bakoitzarentzat.
  3. Saltzea Heraitzen urtearen lehen erdiko larunbat guziz eta Arruntzan bigarren erdiko larunbatetan.
  4. Ez «karnalatzea»[4]aragirik udal ofiziari bati azterarazi gabe.
  5. Ordaintzea segituan tituluaren saria, hau da 305 libera 1790rako, eta, aurretik 400 libera uztea ofiziari baten eskuetan balizko isunen kasuetarako.
  6. Bizitzea arakindegian bertan, Udal etxearen beherean, bainan ostatu egiteko eskubiderik gabe.

Ikusten den bezala, Erlijioaren manamenduak errespetatuak ziren oraindik eta haragirik ezin zen erosi Garizuma denboran.


[1]Ateratzen zen Ainhoako merkatari familia batetik. Busunabaita, orai Hodienea bilakatutako Jean Baptiste de Hody Lapurdi Bailerriko azken lotinant orokorraren koinatua zen. Ahaidetasun lokarri horrengatik ere, Munduteguy de Hody utzi zuen hiltzera Baionako presontegian 1794ko maiatzan.

[2]BC : «internat des basques» testuan. Internat da Frantsesek erabiltzen zuten eufemismoa deportazio ez erraiteko.

[3]BC «fermier de la boucherie»  testuan. Ofizioa, edo aragia saltzeko eskubidea,  erosten zen denbora mugatu batentzat.

[4]BC : «carnaller» testuan. Xuxen zer erran nahi duen argitzeke dagokit oraindik.

Munduteguy Herriko Prokuradorea

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Uztaritze iraultza garaian VI] Munduteguy Herriko Prokuradorea”-ri buruz

  • Benat Castorene 2020-04-30 09:58

    “karnalatu” edo “karnal eskubidea” hitzen zentzuaren dagokionez, X.Elosegik erakutsi dizkidan testu batzuei esker, honako hau dut ulertu.
    Ikusten bazinu zuretariko pentze batean kabala tropa arrotz bat baimenik gabe bazkatzen ari, bazinuen abereak bahitzeko eta jabearen isuna baten truk libratzeko eskubidea.
    Mundutegik sorturiko arauak ikusita pentsatzekoa da abusuak bazirela eta “karnalatu” kabalak harakinari tarapataka salduak izan zitezkeela jabeak isuna ordaindu ahal izan baino lehen. Hartako Mundutegik nahi zuen Herriko etxeak kontrolatzea jabearen eskubidea errespetatua izan zela abereak hil baino lehen.