Usteldutako harana eta aran ustelak (III)
Usteldutako harana eta aran ustelak (III) –
Usteldutako harana eta aran ustelak (I)
Usteldutako harana eta aran ustelak (II)
Usteldutako harana eta aran ustelak (IV)
…
Zaila da ulertzea nola horrelako aran ustelak geure haranak usteltzen ibil daitezkeen, kasu honetan Gipuzkoan. Aurreko idatzian aipatu genituen Bidegiko 300 milioi euroko gainkostuak.
Egun bai Mutiloko zabortegian bai Zubietako erraustegiaren negozioan dabiltzan enpresa asko estatu mailako hamaika ustelkeria kasutan daude; eta hala ere, kontratu publikoak eskaintzen zaizkie, diru publikoarekin. Axolagabekeria galanta da.
Zer egiten zuten enpresa hauek? Bada negozioa euren artean banatu. Batek lehiaketa bat irabazten bazuen besteari %20a pasatzen zion, korreo elektroniko batean agertu zen informazioaren arabera. Hemen duzue isunak jaso dituzten enpresen zerrenda, aran ustelena, eta podiumean…
- Urrezko domina, FCC: erraustegia egin behar zuten duela sei urte.
- Zilarra, CESPA: Mutiloko zabortegiaren jabea.
- Brontzea, URBASER: erraustegia egin nahi duen enpresa.
Gipuzkoarrok ez dugu hau merezi, ez dugu merezi jendillaje honek geure diru publikoa maneiatzea. Hau ez da ez behin ez bitan salatu behar, egunero tematu behar gara, zeren eta ez dugu merezi, ez da posible. Meltxorrek daukan informazioaren arabera, URBASER 30 ustelkeri kasutan sartuta dago.
Zergatik isuna konpetentzien arlotik? Elkarri ez erasotzeko itunak zeuzkatelako praktikan, lehiaketa publikoetan. Mafia.
Meltxorren arabera, FCC-ko Kataluniako goi-kargu batek honakoa esan zion bezero bati, Everest enpresari: “ez dauka inongo zentzurik beste zabortegi batzuekin gerra bat hasteak”. Kontzeptu berri bat jartzen du honek mahai gainean: zabortegien arteko errespetua euskaraz, edo “entre bomberos no nos pisemos la manguera” gaztelaniaz. Esther Klopowitz, Florentino Perez eta Rafael del Pino bezalako enpresarien taldeak ez ziren lehiaketa batera aurkeztu, ala zegoelako adostuta. Oroitarazi behar da Gipuzkoako lehiaketa publiko eta irekiaren kasuan ere enpresa bakarra aurkeztu zela: Cespa-Ferrovial.
Sona handikoa izan zen duela hiru urte Mutua Universaleko iruzurra. Gizarte Segurantzako 200 milioi euro desbideratzea egotzi zien Poliziak mutualitateko arduradun horiei. Ikerketaren arabera, auzi horrekin lotuta onurarik handienak jaso zituzten enpresen rankinga honakoa da:
Ta-ta-ta-txan!
Joko zikin honi babesa ematen dio kartelak: enpresez gaindi, alderdiek, hedabideek eta buffeteek.
Palau auzian ere leporaino sartuta dago Ferrovial. Montull: “komisioak %3tik %4ra pasa ziren, CDC-k diru gehiago eskatzen zuelako”. Millet: “Ferrovialek donazioak ematen zizkion Palauri diru hori Convergenciara joan zedin obra publikoen truk. Hori da egia”.
Behin aipatu genuen arren, merezi du berriz ere ondorengo parrafoari tokia egitea, zeren eta Azkoitiko jesuitak beste danak hutsaren hurrengoaren pare uzten ditu. Javier Ortiz kazetariak 2005ean argitaratu zuen “Arzallus. Así fue” liburua, eta garrantzitsuena da baimendutako biografia bat dela, Arzallusen oniritziarekin kaleratutakoa. Meltxorrek liburu horretan azkoitiarraren adierazpen hauek nabarmentzen ditu, 346-347 orrialdeetan (ez dut euskaratuko, itzulpenarekin ez baitut gauza txikiena ere aldatu nahi):
“Empiezas a tener la posibilidad de que te den dinero, ante lo cual se te abren dos posibilidades. La primera es exigir que te paguen un porcentaje sobre el precio total del encargo: te concedo esta obra, o te recalifico este terreno, o te encargo la fabricación y estos uniformes, o te asigno la contrata de tal o de cual, si tú pagas a mi partido el 4, el 5, el 8 o el 10%. La segunda es: tú atribuyes estos trabajos conforme a la ley, por las vías de adjudicación establecidas, pero no ocultas a los empresarios que tu partido tiene necesidades que cubre con mucha dificultad”.
Jo ta fuego, Beñat EAJ ustelkeriren batean inplikatu nahian.
Berriz ere esango dizut, PP eta Bildu batu ziren EAJ inplikatzeko Bidegiko ustezko txantxulloetan eta galdu zuten tribunalen aurrean.
Baina, noski, ezker abertzaleak bazterrak izorratu nahi ditu, ustelkeri erresuma batean bizi garela etengabe errepikatuz hori sartu nahi du euskaldunaren buruan. Matrakaren taktika zaharra.
Gipuzkoako herriak ez du horrelako oposizio gezurtero bat merezi alternatiba gisa. Eta Euskal Herriak ez du merezi Igor Meltxorren zabor kazetaritza.
Bentazar, datu hoiek egia dira, beraz kondenatuta edo ez ustelkeria hor dago, ta EAJk CDCk Katalunian bezala jokatuko balu, hemen auzi hoiek eztanda egingo zuten.
Bidegiko kasuan demostratu da langile batek milaka ta milaka dokumentu ezabatu zituela Bilduk agintera ailegatu zanean ta bere ordenagailuetatik errekuperatua izan dana korrupzioa baieztatzen du.
Ustelkeria da hemen nagusi ere nahiz ta batzuk ezkkutatu nahi duten.
Gauz batean ez nator bat artikuluarekin, Gipuzkoaren gehiagoa bai merezi duela ustelkeri hau, gehiengo hoiek beti bozkatzen bait dute alderdi ustel hoiek egiten dutena egiten dutela, ta hor errespontsabilitatea dute ere.
Merezi ez dugunok gehiengo hori behin ta berriro bozkatzen ez dugunak gera.
Tribunaletan galdu?
Ez horixe, sintatu ziren lanpostu arruntetarako kalteordain milioidunak ta epaitegiek erran zuten bitan legalki posibe zela (beste gauza da moralki) ta beste biei kalteordainak murriztu zizkieten.
Baina jada erraten dizut dokumentu asko ezabatu zirela ta hori epaitegian dagoela.
Adibidez Bidegin gauzak ordaindu ziren obrak egin gabe ta EHBildu salatu zuen ta txosten bat egin zuen, EAJ boterera iritsi orduko kontratxosten bat egin zuen esanez dena ondo zegoela.
Baina txostena egin zuenak aitortu zun ez zituela konprobatu tunelen lodiera ta ordainduta zegoela,
Beraz nola frogatuko da txosten batekin ikertu ez dena?
Ta Errauztegia eraikiko duen enpresa batek Lezo auzian dagoela ere frogatua dago.
Konfunditzen dituzu gauzak Bentazar, konfunditzen duzu egia ta egiarengatik boterea izatea errugabei gauzak ordainarazteko. Gauz arras ezberdinak dira.
Berriro diot EAJ korrupzio auzi ugaritan dago ta egon da ta independentziaruntz egiten badu ikusiko ditugu. Baina ez duenez egingo, ba edo ez ditugu ikusiko edo gehiago kostatuko du.
Zuretzat gauza asko demostratua dago, Suagaar, baina demostratzen ez den bitartean ez dago ezer demostratuta.
Berriz ere diotsut, PPk ez du inpunitaterik, eta EAJ bai? Portzierto PPrekin batera bidali zuen Bilduk EAJ tribunaletara.
Niretzako dio, kar kar, frogak frogak dira, berdin du epaile batek kondentzen zaituen edo ez, frogak hor daudela, ta frogek diote teknikari batek milaka ta milaka dokumentu ezabatu zituela Bidegitik, frogatua dago azkeneko txostena egin zuen teknikari batek erran zula akusatzen zieten gauzak ez zirela ikertu txosten hortan, ta hori frogak dira, frogak diren moduan goian agertzen direnak.
Zuretzako aldiz, berdin du frogatzen den edo ez, nahiz ta argi egon iruzurra egon dela, zuretzako epaile batek ezer ere ez dagoela badio, ez dago ezer, ta denok dakigu hori ez dela horrela.
PPk ez duela inpunitaterik? Zu ze munduan bizitzen zara?
Gonzalezi orain grabazioetan eskatzen zuen epailea jarri diote bere auzia epaitzen, milaka ta milaka auzi iruzurrezkoa ta gero, milaka ta milaka milioi eraman ta gero, edo aske ateratzen dira edo kondena gehienak hutsaren hurrengoa dira egindako lapurketarengatik, beraz PPk bai duela inpunitatea ta oso haundia gainera.
PPren inpunitate eza http://movimiento-red.net/ http://www.publico.es/tremending/2017/05/26/la-prensa-seria-la-prensa-esconde-las-maniobras-del-pp-para-controlar-la-justicia-en-pleno-tsunami-de-corrupcion/ https://saltamos.net/cristina-cifuentes-impunidad-corrupcion-exhibicionismo/
Ta bestela begiratu nola aukeratzen diren epaileak, hori zuzenean agintarien inpunitatea dakar, beraiek aukeratzen bait dituzte.
Ta PPk gehiengo absolotua zuenean legea aldatu zun denbora gutxiago izan zezaten korrupzio auziak ikertzeko, beste aldaketa batekin trafikatzaileak ta beste kriminal asko asko utzi zituen.
Beraz berriro diot, frogek inpunitatea dutela diote, zure asmakizunak aldiz….
Suagaar, demostratua dago EAJk frogak ezabatu dituela? Zuretzat gauza asko frogatua dago eta zuk eta zuretarrek bakarrik sinesten dute hori. Zeinek esan behar du gauzak diren bezala izan direla? Igor Meltxorrek ala Suagaarrek? A ze jueza objetiboak!
PPk inpunitatea balu bere karguak ez lirateke ez atxilotuko eta ez auzi pean jarriko. Zuk onartzen duzu, halaere ez duela erabateko inpunitatea… Edo du ala ez.