Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

Usteldutako harana eta aran ustelak (I)
Usteldutako harana eta aran ustelak (III)
Usteldutako harana eta aran ustelak (IV)

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)Bi idatzi kaleratu ditu Meltxorrek azken hilabeteetan Gipuzkoa eta ustelkeria ardatz hartuta: La conjura de los necios” eta “Urbaser y la basura de los necios”. Bertan, formak, izenak eta abizenak jartzen dizkio “zaborraren kartelari”: enpresak, alderdiak, komunikabideak eta buffete juridikoak.

  • Buffeteak: Azken hauetatik Cuatre Casasen izena azpimarratzen du Meltxorrek, Joanes Labayen sozioarenarekin lotuta (Ramon Labayenen semea eta Bakartxo Tejeriaren senarra). Buffetea sartuta egon da bai Bidegin eta bai errauskailuaren aferan.
  • Komunikabideak: EAJ-ri babesa, heldulekua eta kobertura ematen dion egunkari estrategikoa ez da Deia, ez Noticias. Badakizu. Badakigu. Diario Vasco da. Hori prentsa idatzian, eta telebistaren izena ere primeran dakizu.
  • Alderdiak: partiduei dagokienez, EAJ da negozioaren bizkarrezurra Gipuzkoan, eta hainbat makulu izan ditzake, historikoki funtzio hori PSE-EEk bete duen arren.
  • Enpresari handien mundu endogamikoa.

Gurtell, Punica, Black eta antzeko kasuetan, hedabideek izen abizenak erabiltzen dituzte, laugarren boterea ezik beste sektore guztietan. EAE-ko kasuetan ez, ETB-n ez. Meltxorrek garbi dio: Gurtelen nahastuta agertzen dira OHL eta PP; Bidegin nahastuta agertzen dira OHL eta EAJ.

Mutiloako zabortegia Ferrovialek dauka. Ferrovial, aldi berean, Bidegi kasuan sartuta dago, atzoko korreo elektroniko horretan ikusi ahal izan zenuten bezala.

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

“Azkenean tunelak gehiago kargatu ditugu, hor baitago aurrekontu gehien, eta unitateak egokiagoak dira. Ikusiko duzu unitate berri batzuk sartu behar izan ditugula, prezio berriak sortuz”. Hartzailea? @Bidegi . 

Gipuzkoar guztion dirua administratzen ari ziren orduan Eneko Goia, Felix Urkola, Borja Jauregi, Luis Mari Apraiz… Denak jeltzaleak. Diru publikoko milioika eurorekin malabarrak eginez, jolasten, hemendik sartu eta handik atera, ohituta daudelako, eta hori delako haien estiloa. Ez enpresari batzuena, ezkutuan eta haien artean. Berriro azpimarratu dezagun: igorlea Ferrovial; hartzailea Bidegi. 

Hau da, 11 milioi euro pasa behar dizkidazu. Esango dizut nik hormigoiarengatik, porlanarengatik, fibrengatik edo zer kristorengatik den. Baina 11 milioi.

Beste afera zoragarri bat gainkostuena da. Batzuetan atzerriko enpresak dira (Ferrovial, Dragados, OHL, ACS…), beste batzuetan labeldunak: Moyua, Altuna y Uria, Murias… Meltxorrek dioenez, Bidegiren kudeaketa osoan 300 milioi euroko gainkostuak izan ziren; bost autopista zatitan 300 milioi. EAJ-k hauteskundeak galdu eta eta Bilduk mailegu harekin egin zuen topo, egun gipuzkoar guztiok ordaintzen jarraitzen duguna, Meltxorrek azpimarratzen duenaren arabera. Hemen duzue gaizpide hori laburtuta:

 

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

Azti! Niri %18,04-ko desfase bat arduratzeko modukoa iruditzen zait; baina %79,95eko gainkostua?! Batazbestekoa %57koa?! BAINA ZER KRISTO DA HORI?

Euskal Herrian jende askok egin zien barre espainiarrei estatu mailako azkeneko hauteskundeetan, PP izan zelako alderdi bozkatuena. Begira diezaiola bakoitzak bereari.

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

14 pentsamendu “Usteldutako harana eta aran ustelak (II)”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-06-02 09:18

    Beñat, inpunitatearen, fiskalizazio-ezaren, alternantzia-ezaren eta botere-monopolioaren ondorio logikoak dira horiek. Sistemikoa da. Kapitalismoa+Espainiako kultura politikoa+abertzaletasunaren interpretazio jakina.
    Azken faktore horrek merezi luke nik baino gaitasun eta argitasun gehiago duenen baten sakontzea. Izan ere, iruditzen zait oso garrantzitsua dela Euskal Herrian pairatzen ditugun gauza asko. Alegia, abertzaletasun guztiek (nazionalismoak) badu “zera” intrintseko bat: norbere leinuaren supremazia. Argienak gara, indartsuenak, jatorrenak, indartsuenak, langileenak,non guk baino hobeto jaten duenik?, datu onenak parametro guztietan,euskal oasia,…eta entengabe elikatzen dugu sentipen hori. Beraz, onak gara, onenak, ondo gaude, beraz zertarako aldatu? Diskurtso-tranpa bat da. Horren ondorioa argia da: kritika egiten duen edonor etxekalte, antieuskalduna,….Emaitza mediokritatea nagusi, txapuza nonahi, ez bait dago motibaziorik, ez dago akuilurik.
    Abertzaletasunaren beste ikuspegi bat gailentzen ez den artean, Herri honek anomalia izaten jarraituko du Europa Mendebaldeko testuinguruan eta Espainiako kultura politikoaren kopia basko eta kutrea.

  • Ni piska bat txundituta gelditzen naiz horrelakoak irakurtzen ditudanean. Joan den legealdian Bilduk eta PPk bat egin zuten Eneko Goia eta Markel Olano Bidegiko ustezko txantxulloetan inplikatzeko. Juizioa iritsi eta kausa horrek porrot egin zuen ezker abertzaleak aurrera eraman izan dituen beste lege ekimen asko bezala. EAJk ez du inpunitaterik, gertatzen dena da, ezker abertzaleko betiko bazter nahastzaileen txarrerako, ez dagoela ustelduta. Eta ustelkeri kasuak gertatu dira EAJn, baina noski ez ezker abertzaleko medio eragileek nahiko luketen tamainan.
    Galdetuko nizuke orduan Ganbaratxo, PPk ez du inpunitaterik baina EAJk bai. Nire ustez oso oker zabiltza horrelako lelokeri bat saldu nahiko bazenu.

    • ganbaratxotik 2017-06-02 18:10

      PPren ustelkeria agerian agertzea ustelen arteko kontu garbitzea baino ez da. Mafiako ohiko jarduna, bestalde. Ez dago nahikoa bazka denak mantentzeko eta orduan elkar-jaten dihardute, krisi ekonomikoa tarteko. Horri gehitu Kataluniako afera eta ekuazioa askatuta dago. Hemen ez dela hainbeste azaldu? Ustelen arteko itunari eutsi egin zaiolako eta Estatuaren Egonkortasunaren aliatu finak garelako.
      Zerorrek kapitalismo eta merkatu librearen defendatzaile sutsua izanik, onartu beharko zenuke monopilioa ez dela ona. Ona da alderdi bakarrak hainbeste baliabide kudeatzea hainbeste urtetan inongo alternatibarik gabe, Diputazio,Jaurlaritza, Kutxetan,…? Berdin Hernani izan, Usurbil edo Oiartzun.
      Nere ustetan oso txarra da. Anomalia bat eta guztiz kaltegarria gure kudeaketa publikorako. Mediokritatea nagusitu zaigu horrenbestez.
      Erantzunkizunak banatuta daude noski. Ezker Abertzaleak bereak. Eta EAJk ere bai.
      Akatsak zuzentzeko (bai akatsak, denok dugu atzean zuloa, euskaldunok ere bai) lehenengo baldintza, hauen onarpena da. Hutsune itzelak ditugu hezkuntzan, osasungintzan, Udaletan,… (galdetu profesionalei, etsita daude, lur-jota). Super onak garela esatearekin ez goaz inora, geure burua engainatu, paparra erakutsi, hauteskundeak irabazi, boterean iraun (Espainiak utzitako diru apurrekin) eta ur epeletan igeritan zebilen zapoarena gertatuko zaigu, ura irakiten dagoela konturatu orduko bertan kiskali.
      Ah! Eskerrik asko lelo deitzeagatik.

      • Ganbaratxo ez duzu argitzen zergatik estatuak ez dion inpunitaterik ematen PPri (nahiz eta boterean egon) eta zure ustez EAJri bai. EAJ urte asko pasa ditu estatuaren jopuntuan eta halaere zikinak ez ditu astindu. EAj da estatuko botere faktikoa? Ikutu ezin daitekeen alderdi bakarra? Susmo froga gabeetan gehiegi oinarritzen zarela uste dut, Ganbaratxo. Noski, zure inguruan horrek kriston salmenta edukiko du, baina jende arruntak ez ditu hain errex horrelako mordollokeriak irensten.
        Ni ez naiz ez merkatuaren eta ez kapitalismoaren defendatzaile sutsua, beraz, susmoetaz gainera aurre iritziz ornitua ageri zara orain ere. Eta EAJk boterea galdu du, bai Eusko Jaurlaritza galdu, bai Arabako diputazioa, bai Gipuzkoakoa… Jendearen botoak eman dio boterera itzultzeko aukera. Niretzat argi dago arrazoia, hainbeste urte pasa eta gero eta hainbeste alderdik boterea ikutu eta gero, ba jendeari iruditu zaio EAJ dela onena edo gaitzik txikiena behintzat.
        Super onak esatearekin ez goaz inora eta etengabe super txarrak garela errepikatzea oraindik inorago goaz. Zoritxarrez hemen ezker abertzalea etengabe ari da mamu mordo bat astintzen eta gobernu lana gaitzerizten ea su bat fuerte pizten duen, intentzio zeken horrekin bakarrik, ez gauzak konpontzeko, baizik eta gehiago izorratzeko.
        Ur epel hoiek irakiten nahiko lituzke ezker abertzaleak denok erre gaitezen. Ba hori ez da inolako akordiorako bidea eta zoritxarrez euskaldunok gure nortasuna altxatzeko akordioak, eta ez gatazka, behar dugu.
        Ez dizut lelo deitu, baizik eta esan duzun gauza bat lelokeria dela. Dena den, barkatu gaizki esanarengatik, gehienetan oso gisakoa zarelako eta askotan gustoa ematen duelako zurekin debatitzeak.

  • Bentazar, esan diezaiokezu EAJ ez dagoela ustelduta Bakioko alkate ohiari, duela gutxi kondenatua izan da-eta

  • Zure ustez Bakioko alkatearengatik EAJ ustelduta dago. Ordea, ezker abertzaleak aldareetan jartzen ditu ETAko presoak eta bere ustelkeri eza begibistakoa da.

  • Ea nora doan ezker abertzaleko beste salaketa hori. Etengabe ari zarete EAJ zikindu nahian, lagunak, eta zaila gertatzen ari zaizue.

  • ganbaratxotik 2017-06-03 13:37

    EAJren zeregina estatu-afera delako eta Estatuarentzat PPrena ustelkeria amortizatua dago, gainera, PSOE du ordezko errekamaran Ciudadanos-en badaezpadakoarekin, salbu eta Katalunian non hango jauntxoak makurtzeko behar duen aitzakia den.
    Bentazar, aurreritziak nonahi. Nik ere bai, baina zer pentsatu behar dut EAJren defendatzaile sutsu baten aurrean, zeinari ez bait diodan alderdiaren kritikatxo txikiena ere irakurri. Eta alderdi hori zerbait bada merkatu eta kapitalismoaren defendatzaile -kudeatzaile amorratua.
    Ni ez naiz esaten ari dena txarto dagoenik, nik salatzen dudana autokonplazentzia propagandistikoa da. Kalte egiten digula alegia. Ez digu hobetzen uzten, autoesijentzia ezabatu eta autokritika subertzibo bihurtzen duelako. Abertzaletasun-eredu horren akatsa, mediokritatean eta ganorabakokerian murgiltzen gaituelako oharkabean. Onenak bagara zertarako hobetu, gaudenean egon eta kitto. Zertarako aldatu? zertarako alternantzia?Zertarako politika, ideologia kudeaketa soila, aseptikoa eta kitto. Eta iruditzen zait EAJk gehitxo darabilera bere diskurtsoan, etenik gabeko hauteskunde-kanpainan bageunde bezela. Eta nik jendea ez dut gustora, kontent ikusten. Jendea bere gurasoen doblea lanean eta heldu ezinean dabil. Kontsumismoan murgilduta “orfidala”-ren menpeko bihurtzen ari da. Itota eta beldurrez. Bai beldurrez lan baldintzak okertu edo galtzeko arriskupean. Ixilik, mutu badaezpada ere. Hori ere esan beharko da ezta?
    Beste alderdiek botere-guneetan izan duten presentzia marginala izan dela aitortu beharko didazu.
    Nola zan atzotiz espainola: “esaidazu zertaz harrotzen zaren horrenbeste eta esango dizut non duzun zuloa”. Ba horixe. Begira dezagun gehiago gora, iparrera eta ez hainbeste eredutzat eta gonbara-gai hegoa.

  • EAJ estatu afera izango da orain dela gutxi baina oso denbora gutxi arte EAJ eta ezker abertzalea zaku berdinean sartu nahi zituen estatuak. Beraz, ordurarte ez litzateke inpunitaterik egon beharko. Berriz ere esango dizut, PPk eta Bilduk tribunaletara bidali zituzten Eneko Goia eta Markel Olano Bidegiko ustezko txantxulloengatik. Eta ez da bertatik ezer ere atera. Estatuak nahi duenean bat egiten du ezker abertzalearekin EAJ helburua bada. Eta ezker abertzaleak gauza berdina egiten du.
    Hemen, EAJren kontrako kriston haizekada dagoen leku batean, ez zait bidezkoa iruditzen nire alderdia kritikatzea. Eta uste dut halaere kritikak nahiz eta alderdikide baten aldetik etorri kanporatu behar direla, herriak gauzak jakin behar baititu. Baina noski ikusten dudanean ustelkeriaren salaketa eta PPrekin konparaketa hein horretan, defendatzea da ateratzen zaidana. Nire herrian bertan ezker abertzalea jo ta fuego ibili da esanez gure ordezkari munizipalak ustelak zirela eta nik argi konprobatua nuen hori horrela ez zela eta ezker abertzalearen portaera hori zela, etiketa bat astintzea herritarren artean deskontetua ereiteko asmoz. Hori salatu behar da, egia delako, ezker abertzaleak EAJ ustelkeriaren zakuan sartu nahi duela ezer probatua egon aurretik. Erruduna da bazpaere eta gero gerokoak ikuspegi honetatik.
    Ez da mediokritatea gure gizarte kaltetua eta mindua elkar bizitza normal batean sartu nahia non eta denok, baita peperoak eta sozialista espainolak ere, osotasun parte bat garen. Eta etengabe esatea Espainia garela eta EAJ alderdi espainol bat dela eta ordea gure herriko bazterrak nahastu eta odoldu dituzten hoiek idealista paregabeak direla, ba hori nire ustez egiaren kontrakoao da.
    Gauzak hobetu daitezen akordioak eta elkar lana beharrezkoak dira eta ez gatazka eta gaizki esana bazter guztietatik zabaltzea. Enpresariei gerra egitea ez da bidea gure herriko langileen baldintzak hobetzea bada helburua.
    Beste alderdiek bere aukera izan dute eta herriak ikusi du eta azkenean EAJ aukeratu du. Niri buruko hileak laztu egiten zaizkit Bilduk Gipuzkoan egindako legealdi loriotsua eta gero boterean jarraitu izan balu. Baina herriak ikusi du eta horren arabera jokatu. Beste baterako hobeak izan, al baldin baduzue.
    Bai, begiratu dezagun ipar mendebaldeko eredura eta ez Venezuela eta Kuban antzeko infernuetara. Ea noiz hasten den ezker abertzalea lezio hori ikasten.

  • ganbaratxotik 2017-06-04 20:08

    EAJ eta Ezker abertzalea zaku berean, Ibarretxeren ahalegina izan zenean. Eta zein izan zen EAJren erreakzioa? Gipuzkoa eta Arabarrak aurrera egitearen alde eta nork eman zuen atzera egiteko agindua? Bizkaitarrek EZ esan zuten, STOP..Zergatik?Elkarbizitza zen arriskuan zegoena, ala beste zerozer? Eta noski itunak darrai. Txintxo jokatu dugu, eta Bilbok gora egin du, saritua izan da. Madril, Bartzelona,Sevilla, Valentzia izan ziren bezela lehenago. España metropolitana, XXI mendeko garapen-eredu suntsitzailea.
    Nik onar dezaket jazarpena eta ustelkeriaren erabilpen maltzurra egon daitekeela zenbait herrietan. Baina orokorrean ukaezina da hedabide eta zabalkunde aldetik EAJ ezin dela kexatu. Gipuzkoa alderdiak indar erlatibo gutxiena izanik ere zein da ustezko ustelkeri salaketa horiek izan duten oihartzuna? Hutsaren hurrengoa Ezker Abetzaleak egin bide dituen hankasartze eta “gaiztakeriek” izan dutenarekin alderatuta. DV,ETB, Noticias, Irrati komertzial guztiak,…denak hedabideen %90-a alde ditu. Zuk dinozun salaketa faltsu edo propagandistikoen eragina oso-oso marginala da, sobra ere. Aldiz beste aldekorik izan balitz, eta izan denean, eta izaten denean borroka armatuaren ingurukoak kasu, anplifikazioa izugarria da. Eta beste herrialdeetan zer esanik ez eragina izugarria.

    “Beste alderdiek aukera izan dute” diozu eta egia da, euren hankasartze estrategikoak handiak izan dira, eta bere ardura dute, baina ez zait iruditzen lasterketa baldintza berdinetan abiatzen denik. Ia beti batek irabaztea ez alda piska bat arraroa? Espainiako futbol txapelketan ere denak aukera berdinekin abiatzen direla esan dezakegu? Hor ere ituna dago, danak dakite tranpa dagoela, ustelkeria palkotatik aparra bezela dariola baina ixil-ixilik daude. Zirkoa eta ogia. Denak dakite tranpeatua dagoela eta miraria beharko litzatekeela Eibar bezelako talde batek txapela irabaztea. Horixe gertatu zen Gipuzkoan aurreko legealdian, miraria.
    Ez dakit Kuba eta Venezuelako herritar guztiak zure iritzikoak diren. Nik ez dut hori nahi nik Islandia, Norbegia, dinamarka ditut erreferentzia. Bestalde Kolonbia, Haiti,Ekuador,Estatu Batuak,Mexiko, Argentina,Maroko,….eta beste hainbateko milioika lagunek, (Afrikan aurten hilgo diren 8 miloi ume tartean, Unicef) uste dut Kubako “inpernua” gustora hartuko luketela.

  • Ganbaratxo, esaten dizkidazunak teoria hutsak dira, PP gobernuko alderdia da eta bere ustelkeria agerian gelditu da. EAJn kasuan horrela ez da gertatu ez dagoelako hemen tamaina hortako ustelkeriarik. Ez dira medioak, medioak Espainian oraindik indartsuagoak dira, baizik eta errealitate bat, EAJ ez da PP bezalako alderdi ustel bat. Ibarretxek berea saiatu zuen eta bitan galdu zuen bai hauteskundeetan eta bai bere erreforma prozeduran. Frakasatu egin zuen. Eta beste batzuk hartu zuten alderdiaren gidaritza, beste bide batetik markoaren erreforma legezko bat aurrera ateratzeko. Beste bide hori akordioa da, aldebikotasuna, hau da, kontuan izatea garrantzitsua dela estatuaren iritzia baldin eta gure burujabetzari aurrerako pausoak eman nahi badizkiogu.
    Hedabideak kontra izanda, Bilduk boterea lortu zuen Gipuzkoan eta Donostian. Eta galdu du gaizki jokatu duelako, erakutsi duelako herritarren iritzia, zaborren kasuan adibidez, pito axola zitzaiola. Ba herriak boteretik kendu du. Piskat arraroa batek irabaztea… Mesedez, Ganbaratxo, herritar euskaldunak ez dira tontoak eta zu eta zuretarrak oso listoak. Besteok ez gara alienatu koadrilla bat eta zuek iluminatuen talde oso kontzientziatua. Bilduk bere aukera izan zuen eta galdu du bere ekintzen poderioz. Eta ez dut ikusten Mexiko Kolonbia, Haiti eta Marokoko jendea uholdeka Kubara ihes eginez, aitzitik, Kubatarrek Mexikora itsasoz egiteko ez dute beldurrik, bere herria Castrok infernu txiki batean bihurtu duelako.

  • ganbaratxotik 2017-06-05 19:31

    Bildu instituzioetan egotea aurrerapausua izan da denontzat, mesedegarria zalantzantza izpirik gabe. Lehenengo Bildurentzat, konturatu delako zer den horrelako “enpresa” bat kudeatzea. Bigarrenik EAjrentzat, behingoz lehiakide abertzale bat izan duelako eta pilak jartzera behartu duelako, nola ez bere iharduera hobetzeko. Hirugarrenik inola ere tontoak ez diren euskal herritarrentzat (tartean instituzio horietako langileentzat, zeintzuek majo ohartu bait dira bi estiloen arteko aldeaz, orain badute ugazaben arteko gonbaraketa egiteko aukera, galdeiezu Bentazar) zeintzuek jakin duten posible dela bestelako jende bat sartzea “betikoen” bulego dotoreetan eta posible dela bestelako politika batzuk martxan jartzea inolako apokalipsirik gertatu gabe, nahiz eta batzuk halaxe irudikatu nahi izan duten. Eta sinistuta nago hau hasiera besterik ez dela izan. Behar beharrezkoa gure ihardun publikoa saneatzeko eta herri modura aurrera egiteko.
    A ze fijazioa duzuen Kuba-rekin, Jesus, Maria eta Jose! Kubatik baino ez al dira ihesi joaten beraz? Begiratu ingurura ea zenbat kubatar ikusten dituzun eta bestelakoak zenbat diren, eta neregatik ongietorriak direla jakina, hauek ere Euskal Herri berria eraikitzeko ezinbesteko ditugu-ta. Hurrengorarte adiskide.

  • Ados nago, oso mesedegarria izan da Bildu instituzioetan egon izana. Gipuzkoarrek eta euskal herritarrok ikusi dugu nola kudeatu duen erakunde hori, non gelditzen den “demokrazia partekatzailea”ren printzipioa eta nola herria bere kontra asaldatu egin denean zaborrak zirela eta, Bilduk bizkarra eman dion herri aldarrikapenari. Bestelako politika zoragarri hoiek herritarrak jasan behar izan ditu eta ez du nahi izan Bildu errepikatzea. Lau urtero botazioak egitearen abantailak begibistan gelditzen dira.
    Nik ez daukat fijazioa Kubarekin, harritzeko eta espantatzekoa dena dena ikustea da hemen Euskal Herrian zenbat eta zenbat ari diren diktadura politiko-militar hori defendatzen. Dena den, Ganbaratxo, gure arteko eta guretarren arteko elkarrizketa hasi besterik ez da egin eta hurrengorarte ere, laguna.