Lehen harria jartzeko looka

Lehen harria jartzeko looka

Salabardoak euskarari buruzko idatziak jaso ohi dizkio Kalamuatik Txargainera blogetik Leire Narbaizari. Honakoan ordea, Anti-gona blogetik jaso dio sarrera, politikarien itxurari (edo itxurakeriari) buruzkoa.
Lehen harria jartzeko looka
Dani Blacoren argazkia, Argiatik hartuta.

Erraustegiaren lehenengo harria jartzeko ekitaldian politikari talde bat elkartu da Zubietako orube horretan. Prest daude izerdia ateratzeko hogei segundoan, argazkirako.Denak gizonak, traje ilunez jantzita. Ia denak gorbata iduna estutzen, erretraturako posea jartzen. Lan arriskutsuan dabiltzanez, txaleko berde iksugarria daramate, obretako beharginak bailiran, edota A8an automobila hondatu izan balitzaie legez. Zeren beldur dira? Hondeamakina batek harrapatu dituelakoan, ala?

Buruak, obretako kaskoa jantzita: kaskoan kaskoa. Euren burmuinak balio duelako, babesa behar dutelako, hain da lan arriskutsua gaurkoa! Ganora handirik ere ez dute burukoa janzten, eguneroko kontua ez den seinale.

Denak ilaran, traje, txaleko eta kaskoa jantzita fotografiaren zain.

Parean, argazkilariak, trumilka. Elkarren kontra, angelurik egokienaren bila. Eulien moduan, platano helduegi baten gainean legez.

Eta orain galdera: hain leku arriskutsua bada, zergatik ez ote dituzte argazkilariek txalekoa eta kaskoa jantzi? Euren buruek ez ote dute merezi babesik? Ala politikoena itxurakeria eta eszenaratze hutsa, anzterkia baino ez da?

Galderak…

Lehen harria jartzeko looka
Anti-gona, argazkia, itxura, itxurakeria, Leire Narbaiza, looka, politikariak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude