Urtebete Kafe Antzokiko oholtza zapaldu gabe
Urtebete Kafe Antzokiko oholtza zapaldu gabe –
Urtebete Kafe Antzokiko oholtza zapaldu gabe: Ruper Ordorika, Miren Narbaiza eta Igor Arzuagaren testigantzak bildu dituzte Bilbo Hiria Irratian.
Martxoaren 12an itxi zituen ateak Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira.
Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, Miren Narbaiza eta Igor Arzuagarekin.
Urtean 300 emanaldi izan ohi dira Kafe Antzokiko tranpaldoan, eta badira inoiz kale egin ez duten sortzaileak, Ruper Ordorika kasu. Kafe Antzokian 25 urtez jarraian jo izan du, aretoa lepo beterik. Igor Arzuaga, 2020 martxoan, Kafe Antzokia zapaldu zuen azkenetarikoa izan zen, bere hirugarren bilduma aurkeztu baitzuen zuzenean. Bilboko aretoan diskoa aurkezteko birako azken kontzertua eman zuen, jakin barik azkena izango zela…
Ruper Ordorika, Miren Narbaiza eta Igor Arzuagaren testigantzak bildu dituzte