Albina Stardust: “jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du”

Albina Stardust: “jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du” – 

Jaio zenetik trabestia dela esan digu Eneko Garciak. Albina Stardust 2018an jaio zen Iruñean LGTB festa baten ondorio, “nire aukera da” pentsatu zuen eta festa bukatu eta berehala Instagram kontua sortu zion. Baina Albina lehengotik zegoen, izan ere Albina beti hor egon da. Eneko Garciarekin dragari buruz eta gaur egungo erronkei buruz hitz egin dugu.

Albina Stardust: "jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du"

Nola iritsi zinen Albinara?

Prozesua zaila da noski, baina Albina ez da pertsonaia bat, Albina ni ere naiz eta hor dago.  Izan ere, dragak identitate propioa garatzen lagundu zidan, eta Albina nire pertsonalitatearen alderdi libreena da, jasotzen ditugun gizarteen inposizio horien kontra egiten duena, nahi dudan bezala jantzi, ibili eta izan. Horregatik diot Enekok Albinari asko erakusten diola Albinak Enekori erakusten dion bezainbeste.

Zeintzuk dira zure erreferenteak?

Famatuen artean: Divine (XX. mendeko drag erregina aitzindaria), Lady Gaga eta David Bowie. Hurbilekoak: Donatella, Sussie (Pussie) eta Yogurinha Borova.

Dena dela, drag munduan ez dago ongi ulertuta, hau da, draga munduan dago, jendearen artean, jarrera askotan draga dago. Adibidez, nire inspirazio iturria nire herriko lore saltzailea izan da ere. Gogoan dut, elizara ilea eta takoiak konbinatzen zituela joaten zen eta gero kankan gona batekin.

Draga oso askea da eta nahi duzuna izan zaitezke, Albinak bere adierazpenean jarraikortasunik du?

Albina Stardust: "jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du"

Bai, beti dago Albinaren esentzia, nik beti diot draga esperientzia dela, gauzak probatzea baina look bakoitzaren atzean beti dago Albina, Donatellak adibidez, bere vintage esentzia mantentzen duen antzera. Hala ere, Albinaren esentzia esanguratsuena zera da: makillajerako foxy eyes (azeri begia, begiak luzatzearen sentsazioa ematen du), peluka baten melena rubia bat eta arroparako body bat.

“Oso garrantzitsua da talde izaera eta elkar laguntza. Taldeari bai taldekoei asko lagundu digu honek”

Support your local drag artist” aldarria behin eta berriro atera duzue, zer moduz egiten dugu hau Euskal Herrian?

Babesa badugu, baditugu showak eta tailerrak baina oraindik asko dago egiteko. Iruñan adibidez, ez dugu oraindik tabernarik gure showak egiteko beraz, asko falta zaigu. Egia da, gaur egun bizi dugun egoerarekin edozein artista babestea zaila dela, eta gainera ikusgaitasuna garrantzitsua bada ere, artistok dirua behar dugu. Horregatik, dugu mertxana.

Albina Stardust: "jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du"

Iruñean drag talde sendoa duzue, zer garrantzi du horrek mugimendurako?

Oso garrantzitsua da talde izaera eta elkar laguntza. Taldeari bai taldekoei asko lagundu digu honek, nire kasuan, Donatella funtsezko izan zen, berak animatu baitzidan eta hari esker nago orain hemen. Egia da Iruñean gu mugitu garela eta hor dago taldearen garrantzia. Ikusgarritasuna eman diogu taldeari eta horrela showak lortzea errazagoa da, adibidez, nonbaitera joan gara eta esan diogu aizue hiru drag erregina gara show bat egingo dugu. Horrela baino ez da lortzen ikusgaitasuna.  Bakarrik ibiltzea zailago da, eta agian horregatik Euskal Herriko beste hiriburutan ez dago hain presente draga.

Zer iruditzen zaizu Atresplayer-en estreinatu behar den Drag Race-a?

Programa zoragarria da eta aukera paregabea gure artea gehiago ezagutzeko. Artea baloratu egin behar da eta horretarako programa hauek oso garrantzitsuak dira. Gainera, Supremme de Luxe (drag erregina madrildarra) aurkezle izatearen proposamenarekin oso pozik nago.

Noizbait elkarrizketetan galdetzen ez dizuten zerbait faltan bota duzu?

Bai begira, ez digute inoiz galdetzen ea zer moduko eragina duen drag egitea gure bizitza pertsonal afektibo sexual eta laboralean. Plumofobia handia dago gizartean eta aurreiritziak ere asko dira, horregatik, askok izkutatu egiten dugu drag egiten dugula. Nik neuk hasieran arrazoi hauengatik ere ezkutatu egiten nuen, izan ere, jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du.

Albina Stardust: “jendeak draga gorroto edo fetitxizatu egiten du”