UEMAko udalak aitzindari euskararen erabilerari dagokionean
UEMAk bere udaletan egindako diagnostikoaren emaitzek erakutsi dute, oro har, UEMAko udalak euskaraz aritzeko gai direla. Administrazioan ere badira arnasguneak, eta horiek, UEMAko udalak dira. UEMAk, udalekin elkarlanean, urteotan egindako lanaren ondorioz, frogatu du posible dela administrazioan euskaraz funtzionatzea. UEMAko udalek, oro har, zerbitzua euskaraz bermatzen diete herritarrei; herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzen dituzte.
Egindako diagnostikoen bidez, udal bakoitza euskararen erabileran duen mailaren arabera sailkatu du UEMAk: Tontorrean, Gorabidean, Magalean, Abian.
UEMAk 70 udal biltzen ditu bere baitan. Horietatik gehienak, % 80 baino gehiago, Tontorrean edo Gorabidean daude. Eta horrek udal horiek guztiak euskaraz edo euskarari lehentasuna emanda funtzionatzen dutela esan nahi du.
Badira, ordea, oraindik nagusiki ele bietan modu orekatuan funtzionatu arren, tartean gaztelaniaz ere funtzionatzen duten udalak. Udal horietatik gehienak UEMAn denbora gutxi daramaten udalak dira.
Eta abian dagoen udalik ez dago gaur gaurkoz UEMAn. Abian dauden udalak ele bietan funtzionatzera bidean, oraindik urrats handia egiteko duten udalak dira. Udalotan gaztelaniak presentzia nabarmena du.
Oraintsu udaletan onartu dituzten plan hauen helburua da, udalak dauden tokian daudela aurrera urratsak emango dituztela bermatzea, eta hori da udal hauek guztiek hartu duten konpromisoa. Aurrera egitea.
Udalak sailkatuta
– Tontorrean: Aulesti, Amoroto, Berriatua, Gizaburuaga, Zestoa, Beizama, Ajangiz, Ezkio Itsaso, Aizarnazabal, Gaintza, Zaldibia, Bermeo, Arantza, Altzaga, Arama, Itsasondo, Segura, Aduna, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Orexa, Baliarrain, Altzo, Antzuola, Orendain.
– Gorabidean: Munitibar, Ondarroa, Lekeitio, Aramaio, Mutriku, Azpeitia, Elgeta, Zumaia, Orio, Oñati, Getaria, Muxika, Araitz, Areso, Etxarri Aranatz, Larraun, Leitza, Irura, Anoeta, Alegia, Amezketa, Oiartzun, Usurbil, Zarautz, Tolosa.
– Magalean: Mallabia, Atxondo, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Deba, Gatika, Lesaka, Busturia, Artea, Bergara.
– Abian: ez dago herririk maila honetan sailkatuta.
Egiteko: Arbizu, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Igantzi, Goizueta, Lizartza.
Hainbat herritan, Urkijo jaunaren helegiteak jasotzen ari gara. Horren aurrean UEMAk zein iritzia dauka? UEMAk salaketarik egin ez baitu, eta helegiteen aurrean udaletan atzera egiten ari baikara.
Bestetik, zenbat herritan jaso dira helegiteak? Hasierakoen berri soilik baitaukagu: Anoeta eta Lezo? Akaso gainontzeko herrien zerrenda isilpean mantendu nahi al da? eta hala bada zergatik?
Kaixo Maialen,
Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak, iritzi artikulu honen bitartez egin zuen helegiteen gaineko irakurketa, irailaren 30ean: http://www.uema.org/2013/09/30/maren-belastegi-uemako-lehendakariak-iritzi-artikulua-euskararen-normalizazioari-helegiteak/
Ondo izan!
Kaixo UEMA:
Esan duzuen moduan, irailaren 30eko irakurketa da. Ordutik ona, helegite gehiago jasotzen joan gara gure herrietan, eta besteetan ez dakit baina nirean, udalak atzera egin du helegitearen aurrean. Salaketa txikiena ere ez da egin. Ez duzue uste hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela? Badakigu Eusko Jaurlaritzak zein Nafar Gobernuak gure udalak babestu beharko lituzkela, baina nik horietan ez dut itxaropen handirik.
Mila esker.
Ta animo UEMA (zuengan itxaropen apur bat baitaukat).