Udalbiltza absolbitua

Hamarna urteko zigorra eskatzen duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Udalbiltzako auzipetuentzat, Udalbiltzea ETAren proiektua zela esanda. Baina ez, ez dute halakorik frogatu, eta 20 auzipetuak absolbiturik gelditu dira. 

ETAk Udalbiltzak izan zitzakeen helburuak edukitzea ez dela Udalbiltza ETA dela esateko froga erantsi du Javier Gomez Bermudez epaileak: “Delitua justifikatzeko ETAk aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea ez da delitu”.

Egunkaria auzian ere absolbitu egin zituen Gomez Bermudezek auzipetuak, eta orduan ere esan zuen epaileak: “ETAren ubikuitatea defendatzea euskal kulturan, engainu interesatua da”.

Honela eman dute albistea inguruko egunkariek:

Berrian:Udalbiltza absolbitua

Garan: Absolbituak Udalbiltzagatik epaituriko euskal hiritar guztiak

Deian: ANk absolbitu egin ditu Udalbiltza-Kursaal auziko 20 akusatuak

Publicon: Udalbiltzako 20 buruzagiak, absolbiturik

El Diario Vascon: Erakunde terroristakok kide izateaz akusaturiko Udalbiltza-Kursaaleko 20 auzipetuak absolbitu egin ditu Auzitegi Nazionalak

El Mundon: Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbitzako auzipetuak

Udalbiltza absolbitua

Irudia | Udalbiltza absolbitua | z | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Udalbiltza absolbitua”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2011-01-20 14:10

    Gooooool!

    Zorionak!

    Hurrengo gola Iruñean!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-20 15:45

    Barka Josemari, baina ez dut uste gola sartzearena oso konparaketa egokia denik. Arauak eurek jartzen dituzte, baloia eurek dute, arbitroa eurak dira…eta tarteka, oraingoan bezala, gutako batzuei baloia ukitzen uzten diete, agian ahantzi dezagun euren “seguratek” gure 11 jokalari bahitu dituztela eta ez dakigula non eta nola dauden…zorigaitzeko susmoren bat badugun arren…
    Pozten naiz udalbiltzagatik eta 20 auziperatuengatik, baina ez dut uste asko pozteko egunak direnik hauek. Barka negatibo samarra izan banaiz.

  • Erramun Gerrikagoitia 2011-01-20 19:15

    Herri kolonizatu batek, nola bait da gure Nafarroa, kolonia izanik Frantziarena eta ere Espainiarena jada aspaldiko urteetako konquisten ondorioz, diot nik ezin fidatu ahal garela. Baldin balego ere demokraziarik Frantzian eta Espainian, nola Frantzia edo Espainia respektivoki, ez legoke’ ezin egon liteke demokraziarik hemen Nafarroan baldin applikatzen bada demokrazia kolonial bat. Behar dugu deskolonizatu eta reekarri independentzia geure statuarena, Nafarroarena. Betaela ezin egoten ahal da demokraziarik an Pyrenotako bi izurietan, Nafar statu okupatuan.

  • Josemari Navascués 2011-01-20 19:21

    Barkatuta zaude.

    Aurrekoan ere irakurri dizut eta, han, ez zinen ausartzen zorionak ematera “pasatu dituztenak pasatuta” edo antzeko zerbait esanez.

    Ba oker zabiltza, lagun. Are zorionagoa “pasatakoak pasata”. Eta bai, haiek jartzen dute dena eta guk pairatu egin behar dugu, baina baldintza horietan zerbait lortzen denean, inork emandakoa dela pentsatuz gero, alferrik gabiltza borrokan.

    Nire ustez, Euskal Herriak bere historian bizi izan duen garairik itxaronpetsuena da hau, eta, eragozpenak eragozpen, eta bazterkeriak eta injustiziak ahaztu gabe, argi dago Euskal Herriaren onerako tanto bat dela; beraz, zuk diozun egoera onartuz, are tanto zailagoa eta, ondorioz, are garrantzitsuagoa.

    Pozteko garaia da, gizona.
    Bejondeiela, beti ere!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-20 21:56

    Bai, pozteko garaia bada, baina zoriontzeari buruz nik aurreko zalantza dut oraindik. Bestalde, nik uste dut “lorpen” hau eurek emandakoa dela (Espainian botere politikoak agintzen baitu justizia estamentuan), baina horrek ez du esan nahi borrokan alferrik gabiltzanik. Juxtu kontrakoa, nire independentismoaren arrazoi nagusia egoera hori aldatu nahi izatetik dator. Hori aldatu gabe, eurek nahi dutenean halako “oparitxo” bat egin eta gu gustora, Espainia eta Frantzian zerbait lortu dezakegula sinetsita.
    Bejondeiela, bai, baina nire ikuspegia zurea baino eszeptikoxeagoa da. Zer egingo diogu ba!
    Animo Iruñean!

  • Ni behintzat asko poztu naiz. Lotsagarria izan zen prozesu hau martxan jartzea eta lotsagarria eta penagarria akusatuek bitartean pairatu behar izan duten guztia. Nork konpentsatuko ditu?
    Baina une honetan poza sentituko dute haiek ere, poza eta lasaitasuna; eta ni eurekin batera poztu naiz.

  • gotzon barandiaran arteaga 2011-01-21 11:36

    Barka atrebentzia lagunok, baina ZUZEU bilketa lan ederrak egiten dituzuenez, bilduko zenituzkete 2007tik epaia jakinarazi den arte politikariek udalbiltzako auzipetuei buruz esandakoak? Jakin gura nuke zazpi urteotan nork zer esan duen udal-ordezkari hauei buruz, susmoa baitut, egun oraindik ere kargu publikoetan zein alderdietako bozeramaile edo antzeko lanetan dabiltzan batzuek epelak esan izan dituztela auziperatuei buruz. Eskari hau ez mendeku gosetzat hartu lagunok, gatazka armatuaren behin betiko amaiera eta euskaldunontzako itxaropena ekar lezakeen koiuntura honetan, prozesuaren kudeaketa noren esku ezin dugun inolaz ere utzi berresteko baino ez da.