Antzerki hutsa

Baina han itxurak egitea ez da ganorazkoa. «Antzerkia egitea» zigortu egiten da, batik bat antzerki txarra: arerioaren hankaren laztanaren eraginez dozenaka txiribuelta egitea, hartz batek eraso eginda bezala, adibidez. Ingalaterrako futbola, ez da arte dramatikoko ikasle erratuentzako paradisua.

Hemen, geurean, astebururoko kontua da telesail merkeetako antzezpenen gisakoak ikusi beharra. Kontu zaharra da, hain zaharra, ze antzerkia, denboraren poderioz, bulegoetara iritsi den.

Errepara iezaiozue Jokin Aperribay Realeko presidenteari. Fartsaren artean gutxi trebatu dira hura bezala. Duela gutxi hainbat jokalariri errieta egin die, presoen alde euren izena eman izateagatik. Taldearen izen ona zikindu omen dute. Entzun ezazue ongi, ordea, hori ez baitu edonork esan; hori 1571. urteaz geroztik hiltzeko makinak ekoizten dituen SAPA enpresako jabeetako batek esan du. Armadentzat armak ekoizten ditu bere enpresak, eta gauza jakina da, estatuak estatu direnez geroztik, armadak eragindako hildakoak ez direla ikusgarri, ez direla aintzat hartzekoak. Gerra kirurgikoak, akordatu zaitezte ongi. Botoi bati sakatuz aurpegirik gabeko, nortasunik gabeko, familiarik gabeko ehunka hildako uztea. Gauaren erdian dozenaka familia etxe gabe uztea, etorkizunik gabe. Ez da hain larria, geure «bizitzaren aldeko konpromisoa irmoa bada». Ez da neuk esana, mundua armaz betetzea lanbide duen bakezale batek esana da.

Jokin Aperribai, Realeko presidentea

Irudia | Jokin Aperribai, Realeko presidentea | Ezezaguna | LGPL
Kirola armen salmenta
Lander Garro

GURE ETXEKO KONTUAK

19 pentsamendu “Antzerki hutsa”-ri buruz

  • Hipokrita eta nazkagarria izan behar du batek, esan zuena esateko..Desenmaskaratu ditzagun hau bezalako personajeak!

  • Zu bai antzerkilari fina Garro. Gidoiak idazten hasita, ez legoke gaizki eszena anitzekoak idaztea, eta ez eszena bakar batekin geratzea. Adibidez, konta zenezake 1989ko eszena huran, non Euskadi eta Askatasunaren izenean iluminatu sasikume batzuk leherkari bat jarri zioten Jokin-en aitari, eta bera ez, baina bere txoferra, Gregorio Caño Garcia bertan akatu zuten. Begira ze gaiztoa zen Caño Garcia hau, kotxeak gidatzen zituela! Ah, baina nola esan duzu, “armadak eragindako hildakoak ez direla ikusgarri”, ezta? Akaso “armadek” esan nahi zenuen?

  • Lander Garro

    […] This post was mentioned on Twitter by juankarhi and Oier Aranzabal, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Lander Garrok Zuzeun: Antzerki hutsa https://zuzeu.eus/2011/01/20/antzerki-hutsa/ […]

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-20 22:04

    Arrazoi Joseba, armadek esan beharko luke. Baina estatuen armadek, armada “ofizialek”, izan ere beste armadek eragindako hildakoak oso ikusgarri dira, ia hedabide guztiek horiek baino ez baitituzte erakusten.

    Dena den, 8 jokalarien jarrera giza eskubideen aldekoa zen, ez ahaztu…

  • Alegia: Gatazka etxean sartu baldin bazaizu, zilegi zaizu zure karguaren izenean besteen adierazpen askatasunaren mugak ondo finkatzea, zuk zeuk pentsatzen duzun parametroetan eta kitto, demokraziaren handitasuna…! Anoetako estadioan xingola urdin handi bat paratzea bai.
    Espainiar zein frantziar gobernuei EUREN legeak bete ditzaten eskatzea ez. Ez baduzu klubaren izen ona zikindu nahi noski.
    Bai garrantzitsuak izen onak!
    Ez horren garrantzitsua Klub horretako jokalari ohi bat Cadizeko espetxe batean ilegalki sakabanatua eta isolatuta egotea, izen paregabeko Bella Easotik 1000 kilometrora. Xingolarik ez Ikerrentzat, izen onaren antitesi halakoa! Ala iluminatu sasikume bat da Iker, Joseba L? Antzerkilari galanta Garro, bai. Ez dut esango iluminatu sasikume batzuk zirenik goizalde batez bere etxean armaturik sartu ziren berrogei kaputxadun haiek, bera eta bere anaia atxilo eramateko; Arkauten tortutatzeko; antzokia bat ere ez den Audiencia Nacional delakora eramateko; politika penitentziario txit izen onekoa dastatzeko, are eta izen onagokoek nahi arte, eta askotxo nahi izan ohi dute. Antzerkilari fina ezbairik gabe, euren izen ona egunero lantzen ikusten ditugun polizi zein epaileak horren ondo engainatzeko.
    Baina Garrok ni ere ez nau engainatzen Joseba. Armak egin eta saldu eta horren bidez aberastu BAI. Zure iritzia eman bai, (baina nirea baldin bada. ) Bestela EZ.
    Lander TXUTXUPE!

  • Andreas eta Gudrun 2011-01-21 01:46

    Balak merke ekoizten dira, eta garesti zergadunontzat ekialdeko barbaroen betartean sartu. Begira JL “sasikume iluminatuen” poltsikoak, begira JL Jokinenak. Nork du epika, nork du justizia jainkotiarra praktikatzen eta nork behar luke -patrika hustu eta Basoetako Robinena egin ostean- Plaza Berrian instalatutako xaflek “masaila sorbaldetatik bereiztea”.
    Merkea da gero SAPAburuarentzat zerritokiko urmaela, domaia izango da Letiziak apoari muxua ematea, koroa daramala ikusirik hark ere Plaza Berriko xafla dastatuko du (ez masailekin, ordea).
    Hiperklasetarrak sikoanalistarengana doaz Freudek konta diezaien ez direla putakumeak gizarte ia guztia puteatzeagatik, gajoak direla berez haien aitak (edo amak, edo bi aitek eta bi amek) ez zielako behinala kasurik egin puzzle bat bukatzea lortzean.
    Gregoriok eta “sasikumeok” beste liga batean dugu jokatzen, ez da hemen sikoanalistarengana joateko aurrekonturik, hobe txanponak kinieletan gastatu.
    1X2

  • Bai, bai, zuek segi bla-bla-bla, besteen baratzean belar txarrak seinalatzen, eta norberarenean tomate ederrak baino ez ikusten. Aperribay-tarren negozioak zikinak, eta heriotz eta injustizia iturri ikaragarriak dira. Realeko presidentearen fartsa salagarria da. Horrekin konforme gaude. Baina antzerkiak eszena gehiago ditu, eta protagonistaren doilorkeriak ez ditu beste protagonistak hobetzen, horien zitalkeria ere erabat arbuiagarria baita. Eta hori ikusi -eta erakutsi- nahi ez duena, ez da gizatasunaz, giza eskubideetaz eta justiziaz arduratzen, bakarrik bere “bandokoak” defendatu eta besteen kontra aritu nahian dabil. Benetan gizatasunak arduratuko bazintuzte berdin salatuko zenukete Gregorio Garcia Cañoren erahilketa, “besteek” heriotz hori aldarrikatzen duten ala ez kontuan hartu gabe. Baina hori egiten ez duzuenez, haien parekoak zaretela erakusten duzue. Bando desberdinean, eta gerra galtzen, baina ez hobeak.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-21 11:06

    Barka JosebaL, aurrekoan gaizki ulertu nizun, uste nuen eztabaidan sartu zinela, ez nintzen ohartu juxtu kontrakoa egin nahi zenuela, probokazioen bitartez eztabaida lehertu, alegia. Barka gaizki ulertua eta nahi baduzu segi zurean.

  • “Bando desberdinean, eta gerra galtzen, baina ez hobeak”

    Joe, Joseba, hori duk eta hori baiespena. Ni neu, enaiz Freud, baino bai sozio-psikoanalisi-zale amateurra.

    Normalean, nire diskurtsoa nire solaskidearen “elengatzi” mailara egokitzen saiatzen naiz, eta printzipio gizona naizenez, zurekin ez dut desberdin jokatuko gardentasuna atsegin baitut.

    Eta horixe da zure baiespena. Sentitu, pentsatu eta ekiten duzun ikuspuntuaz nahi duZUna baino informazio gehiago eman duena.

    Ametitzen duzu “bando desberdinetan” eta hori ez da gutxi.

    Ametitzen duzu “gerra” egoeran daudela bi bandook(uler bedi gerorako analisi baterako “gerra” hitza salbuespen egoera”gatazkatsu”  bat definitzen duela).

    Esaten duzu zure egoera diskutsibo berdinean ez daudenak, hots, zuretzat beste bandoan daudenak gerra daltzen ari direla; nire ustez kontzienteki ezagutzen duzulako bando horretan egotearren “batzuk” bere larrutik ordaintzen duten prezioa.

    Eta orain, zure subkonstzienteak traizionatu zaituen unea: “gerra galtzen ari zarete, baina ez zarete hobeak”.

    Nire ustez erratuta zaude, gutxienez bi zentzu hauetan.

    Eusko Eszenatoki politikoan Ezker Abertzaleak egiten ari den aldaketa “taktikoak” gerra “bake kontestu” bikatuko du; eta horrek beren “kausara” ni bezalako jendea erakarri ahal du, eta HORREK beldurra ematen dizu. (gerran zaudetenok horrela hobeto ulertuko duzuelakoan Taktika hitza).

    Zergatik erakari nazake Ezker Abertzalearen diskurtso “aldaketa”-k (ezez baiatut uste klabe abertzalearekiko aldaketarik dagoenik). Zergatik erakar dezake ni bezalako jendea bera kausarat?

    Bada, zure “akonplejatu” posizio diskurtsiboak agerian uzten duenak: EA Ofiziala bere aurkariak baino hobeagoa da Moralki (programa politiko ezagun jakinik ez badu ere). Zergatik?

    Hitler-ek “Judu”tasuna berrasmatu zuen, eta Stalinek ez. Ez naiz estalisnista, baino desberdintasuna fundamentala dago horien bien artean.

    Stalinek pertsonak akabatzen zituenean Hitler baino zintzoagoa zen. Biek estatua erabili zuten baterako, baino Hitlerrek pertsonak eta ez-pertsonak (ez-pertsona=judutarra). Stalin ordea bere zitalkeria mugagabea selektiboagoaki erabili zuen. AD-HOC akatzen zituen pertsonak, justizia manipulatzen zuen, BAINA ORAIDIK ERE justizian “pertsonatasuna”ren duintasuna mantentzen zuen.

    En fin, Joseba zu niretzat faxista zara, eta beste batzuk Stalinistak akaso. Horregatik beraiek ZU baino hobeagoak dira, eta horregatik nik zu bezalako pertsonen diskutsoaren AURKA nago, eta mezfidantza sendaezinarekin entzungo dizut beti.

    Besteei aitzitik, gero eta hurbilagortik entzuten diet ordea… eta momenturen batean akaso, beraien Soviet-aren alde armak hartzeko prest egongo naiz.

    Batasuna alderdia da, nire eskema mentaleko eskenategi politikotik armak erabiltzeko gogoa itzaltzen ari den bakarra; baldin eta Ezker alderdi politikoak legalak badira etxetik ateratzen naiznean.

    Motzean, zure buruak erraten dizu Beste bandokoak zu baino moralki-zuzenagoak direla. Kendu belarrietako tapoiak. Zure buruarekiko ez duzu ihesbiderik.

  • Aitor Sarriegi Galparsoro
    Aitor Sarriegi Galparsoro 2011-01-21 12:00

    Neri asko gustatu zitzaidan atzo irakurri nuenean. Anoetara joan beste ezertan pentsatzen ez duen jende askori erakusteko modukoa. “Nahikoa” ez omen diren urratsen artean azkenaldian eman den urratsik garrantzitsuena Frantses batek errealeko elastikoko ikurrina musukatu izana titular bihurtzen dutenentzat egokia. Oso ondo, Lander.

  • Aitor: Ez zen nire asmoa probokazioa egitea, elkarrizketan jarraitzea baizik, baina horrela hartu baduzu sentitzen dut.

    Txetxo: Ni bando batean nagoela interpretatu duzu, eta ez, ez da hori kontua. Herri honetako gehiengoa bezala, bi bandoen ankerkeria eta itsukeriaz nazkatuta nago. Bandoek ez dute onartzen inor bandoetatik kanpo egotea, “edo nirekin edo nire kontra”, baina asko gara batekin ere ez garenak identifikatzen. Eta horregatik, antzerkiak osorik ezagutu nahi ditugu, ez bakarrik bakoitzaren komeni zaizkion zatiak.

  • Bando independentistakoa naiz ni, bai, iluminatu-sasikume-anker-itsu galtzaileon bandokoa Joseba. Bat nator dedikatzen dizkidazun izenondo guztiekin, halaxe agurtzen bainaute “antzerkiak osorik” ezagut ditzagun egunero euren lana profesionaltasunez eta zintzotasunez egiten duten medioek, “antzerkiaren itzalak argitara!” lelopean beti.
    Eta itzalak horiexek dira, ondo ulertu badizut: Iluminatu-sasikume-anker-itsu-galtzaile batzuk garela. Torturatzen gaituztela salatzen dugunean blablabla jarraitzen dugula, beraz astun xamarrak ere, nahiz eta zitalak ere bagarenez, bigarren planoan geratu edo hirugarrenean edo (zuk esan), astunkeriok.
    Bat nator zure hausnarketa originalarekin.
    Alabaina, puntu batean tronpatua zaudela esan behar, ez arduratu, ez da larria: Nire bandotik kanpo egotea onartu, onartzen dizut, nire kontra zaudela pentsatu gabe inolaz ere. Onartzen dizut, benetan. Areago: Estimatzen dizut. Badakizu, gerra bat galtzeko nahikoa eta sobera moldatuko gara, garenok. Xenpelar galtzailearen bertsoen soinu banda eta guzti:
    “Ez naiz ni gerraren zale
    baizik pakearen alde
    zeñek nai duen galde
    berari tira dale
    bala bat sartu buruan
    aspertuko da orduan”.

  • Gari Garaialde 2011-01-22 11:24

    Gaia pixar bat aldatuz, baina Andreas eta Gudruni esan behar diet jarri egiten nautela, paratu, ipini edo nahi duzuen bezala. Zu(ek) irakurtzea atsegin dut.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-22 14:03

    Jo, baietz!

  • joseba, neu ere putakumen anker eta zital horietakoa naiz, gerra galtzailea memoria daukadanetik eta lehenagotik ere (aita martxoaren 3ko sarraskian zauritua, aitona CNTko militante hirutan kartzelatua, birraitona II. gerra karlistaren ostean lurrak eta etxea galdua), ez nuen zuk aipatzen duzun hilketaren berri, besteak beste, behartuta ez nagoelako, nik uste, “terrorismoaren biktimen” biografia eta hagiografia guztiak ezagutzera. Landerrek joera zehatz bat kritikatzen zuen, zeuk nahi duzuna ere ktritikatu zenezake, inor iraindu gabe, baina, jakina, holakoak zarete “datorrela datorrenetik” kondenatzen duzuenok, energia eta indar askoz gehiao beti erabiltzenb baduzue gu putakume galtzaileona deitoratzeko.

  • orain dela urte batzuk, martutenen preso ziren intsumituak eta preso itzateko zorian zirenak Andoaingo SAPAren atean agertu ziren, bonba batekin, alegia, kremazko bonba (beignet) batekin, SAPAren urteurrena “ospatzera”. Han agertu zen polizia andana ere bai. Azkenean, lortu zuten bonba, kremazkoa, entregatzea, ta hara non eman zitzaien erantzuna. “Oker zaudete, hemen ez dira armak fabrikatzen… hemen konpondu egiten dira”. Dirudienez, zinismoa nagusi da negozio horretan. 2011. urtean, gipuzkoako elkarte (enpresa) gorenaren presidentea izateko behar dena, presidentea elebakarra denean.
    Gero, etorriko dira txistosoak, besteok bandokideak garela esaten. Haiek ez. Haiena naturala da, unibertsala, ilustratua.
    Haiek, bandorik ez dutenek, arma-fabrika zuzentzen dute, uko egiten diote euskara ikasteari, dispertsioa ez salatzea hobesten dute, eta norbaitek kargu hartzen badie, sutan jartzen dira. Izan ere, haiek normalak dira. eta gu, subnormalak.

  • Josebak denak deitoratzen ditu; Landerrek, alde batekoak; errealak, alde batekoak; jokalari haiek ere, antza, alde bakarrekoak.
    Jokalariek, Landerrek, eta Aperribayk, bere gisa, alde bakarrekoa deitoratzeko eskubidea dute. Errealak aldiz ez. Eta Aperribayk deitoratu behar zuen lehenbiziko gauza, errealaren erabilpen partziala izan zen (lazo urdina jarri zuten garaian, esaterako). Baina deituratu duen bakarra, norbanako batzuek, bere askatasuna erabilita, egin duten urratsa da.
    Josebari ulergarri iruditzen zaio, antza, Aperribayk jasotako minagatik. Baina minak hemen asko dira. Garrotarrek badakite , antza, horretaz zeozer. Eta Josebak Landerri enpatia unibertsala eskatzen dio (beti boterearen alde egiten duen hori, tamalez).
    Eta Aperribayk ezin du bere ERRUA, jasotako erasoan ezkutatu. Baina hori bai da herri honetan kirol nazionala.
    Aperribay eta enparauen rola agerian utzi du Garrok. Eskularru zuridun kriminalak, gorbatadun demokratak, herri apalaren larrutzaile finak, demokratak.

  • Ez nekien ETA Aperribay hiltzen saiatu zela. Horrek ez du justifikatzen ezer, baina datu hori ezagutzea garrantzitsua da. Dena den, gorroto handia antzematen da gai hauei buruzko eztabaidetan, eta holakoetan niri sortzen zaidan galdera da, nola demonios lortuko dugun gauza importanteen alde (presoak, autodeterminazioa, e.a.) ados jartzea holako gorroto giroan.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-22 21:47

    Nik ere hala uste dut Ander, gure arteko harremanei beste norabide bat ematen ikasi beharko dugula, zerbait eraikitzekotan, elkarrekin soilik ahal izango da-ta. Ez dugu bapatean lagun bihurtu beharrik, baina gure arteko harremanetako giroa aldatzen ikasi behar genukela uste dut. Orain errezena da pentsatzea “besteak” aldatu beharko duela, baina ni behintzat autokritika egiten saiatuko naiz, nire aldetik alda dezakedana aldatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude