Militarrek Kolonbian hildako gehiago dauzkate Afganistanen baino

FARC-EP dexentetan agertu da hedabideetan azken aldian. Agerpenen %85, ordea, Kolonbiako estatuaren gerra propaganda da: beren buru bat edo beste (Raúl Reyes, Iván Ríos, Mono Jojoy…) hil dutenean edo Ingrid Betancourt askatu zutenean, edo Venezuelak gerrilari bat ematen duenean… Agerpenen %14 bahitu-trukaketa izan da gaia nahiz eta ikuspegia gehienetan Kolonbiako estatuak iragazia datorkigun. Ia inoiz (%1) ez dugu gerrilaren ahotsa entzuten.

Gutxik daki bortizkeria politikoaren jatorririk. Gutxik daki aberastasunaren banaketa nolakoa den, nekazarien egoera, parte hartze politikoaren nondik norakoak… Hedabideetan ez da albiste sindikalisten hilketarik, munduan sindikalista gehien hiltzen dituzten herrialdea izan arren. Dauden 4 miloi barne iheslariak (berriz ere munduko errekorra) ez dira berri. Klase politikoaren gehiengoa paramilitarismoarekin nahastuta egotea ez da eskandalu mediatikoa…

Ukaezina da gerrileroek kolpe latzak pairatu dituztela, baina eman lezake saldoka ihesean ari direla batzuk besteen salatari… Bada Santos Kolonbiako lehendakariak aitortu du 2010eko lehen 10 hilabetetan ejerzitoak eta poliziak 2500 hildako izan dituztela gerrillek eraginda.

Albiste iturri den Afganistanen 700 pasatxo izan omen dira. Jakina, demokrazia eta askatasuna ez daude arriskupean Kolonbian, Venezuela, Kuba eta Bolivian baizik. Kolonbian demokrazia bat dago eta demokraziari eraso egiten dioten terrorista batzuk.

www.askapena.orgNDI2OQ==

Irudia | FARC | —- | Creative Commons By SA