Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa Aiaraldean
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Azkenengo bi urteetan bezala, aurten ere, Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa antolatu du aiaraldea.com web-guneak. Leku urrunetatik eta bertako txokoetatik ere, sarean euskaraz harremandu eta udan bizitako esperientziak partekatzeko ekimena hain zuzen ere.
Ikusi lehiaketaren SPOTa:
Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa
Aurten gainera, parte hartzea inoiz baino errezagoa izango da. Argazkiak eta testu txikiak osatzen duten postal digitala web-gunean igotzeko aukera emateaz gainera, Whatsapp
Gogoan izan lehiaketan bidalitako argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko dela, eta ez soilik argazkiaren kalitatea.
Sariak? Argazki kamera digitala eta 2 lagunentzako asteburu pasa nekazal-etxe batean.
Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan gabe ere, gertuko istorio txikiek ere asko esan dezaketela. Telefonoarekin, kamerarekin… egin klik eta parte hartu!