Uda Ikastaroak Topagune izaten jarraitzen dute COVID-19aren krisialdian
Uda Ikastaroak Topagune izaten jarraitzen dute COVID-19aren krisialdian –
- Balorazio positiboa presentzialtasunarekin batera online formatua protagonista izan duen Uda Ikastaroen lehen etapan.
- Abuztuaren erdialdean hasiko da bigarren etapa, eta edizio berezi honetan Ikastaro gehienak han bilduko dira.
2020ko Edizio bereziaren aurkezpenean aurreratu zen bezala, aurten UPV/EHUko Uda Ikastaroek berrikuntzak ekarri dituzte, eta aurten online zatia eta presentziala konbinatzen dituen eskaintza aurkeztu dute.
Online ikastaroen eskaintzak gora egin du pandemiak sortutako eskariari erantzuteko, batez ere hezkuntzaren eta zahartzearen inguruko gaietan. Ekainean, harrera ona izan duten zuzeneko lehen online ikastaroak hasi ziren, eta uztailean, berriz, ikastaro presentzialak berreskuratu genituen, eta horietan online ere parte hartu ahal izan da.
Lehen etapa honetan, UPV/EHUko Uda Ikastaroek formula berriak, plataforma eta metodologiak, COVID-19aren segurtasun-neurriak eta publikoaren harrera aztertu ahal izan dituzte. Bigarren etapari lortutako esperientziarekin eta ilusio handiarekin egingo diogu aurre. Aurtengo programaren zatirik handiena abuztuaren 17tik azaroaren 12arte bitartean egingo da, bereziki, irailean.
Pandemiak sortutako egoera eta haren bilakaera zalantzagarria kontuan hartuta, egoerak ahalbidetzen duen formatuan egingo dira Uda Ikastaroak: saio presentzialetan segurtasun-neurriak bermatuko dira eta online parte hartu ahal izango da. Egoerak presentzialtasuna ahalbidetzen ez badu, zuzeneko online topaketarako gune bat eskaintzen jarraituko da.
Uda Ikastaroetako edukien kalitatearekiko gogobetetasuna handia izaten jarraitzen du. Aipatzekoak dira COVID-19ak planteatzen dituen arazo etikoen inguruko Ikastaroa; garapen jasangarrirako funtsezko eraldaketak lankidetza publiko-pribatuarekin; errendimendu handiko lanbide-heziketa; AENaren eta TDAHaren arazoak dituzten haurrentzako proposamen inklusiboak; kulturaren mundutik Ignacio Zuloagaren figuraren azterketa, ahozko kultura; bakterio¿? multirerresistenteei eskainitako Uda Ikastaroa edo gure eraikinak, auzoak eta hiriak birgaitzearen ondorioetan zentratzen dena.
Aurrera begira, Uda Ikastaroak bat datoz esku artean ditugun benetako eztabaida sozial eta politikoekin. Ekonomia jasangarria, ekoizpen-irizpide berriak eta enpresa baten balioaren ikuskera berria dakarrena, akziodunentzako mozkin-eskema zaharrak gaindituz eta balio sozialaren eta kohesioaren irizpideak sartuz.
Europako Batzordeak onartutako Itun Berdean edo Green Deal delakoan jorratutako proposamenen ardatzak oso presente egongo dira gure Ikastaroetan, trantsizio energetikorako proposamenak, mugikortasun jasangarri eta adimenduna, eta ekonomia zirkular baten aldeko apustu irmoa aztertuz.
Gure biztanleriaren zahartzeak dakarren erronka soziala erronka politikoa ere bada, zahartzeari eta bakardadeari buruz hitz egiten dugunean. Duela urtebete, 263.000 pertsona bakarrik bizi ziren Euskadin. Horietatik % 43k 65 urte baino gehiago zituen.
Bilatzen ez den bakardadearen errealitatea kezkatzeko arrazoia da Arartekorentzat. Arazoari heldu, eta hiri zaintzaileen kontzepturantz pausoak ematea jarriko dute mahai gainean.
Aubixa fundazioaren eskutik gure gizartea historikoki bideragarri egin duen eta orain arriskuan dagoen idatzi gabeko itun edo belaunaldien arteko itun horrek bizi duen krisian sakonduko da.
Joan den ekainean euskal erakundeen babes irmoa jaso zuen Iraunkortasun Foroak irailaren hasieran emango ditu lehen urratsak.
«TopaGune» proiektuari esker, ikasleek parte hartzeko ereduak ere landuko ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen artean lortutako akordioaren bidez, Uda Ikastaroetara joaten direnen parte-hartzea bultzatuko dugu, Etorkizuna Eraikizek defendatzen duen gobernantza irekiaren ereduari jarraituz. Lehena, uztailaren 22an egin zen «Desafío en la educación: estrategias de hibridación y en los procesos de aprendizaje presencial» gaiaren inguruan. Irailaren 14an eta 15ean, «Del desarrollo sostenible a la economía circular: situación actual y retos de futuro» eztabaida parte-hartzailea sustatuko da, eta, azkenik, urriaren 29an eta 30ean, «Pacto entre generaciones: pasado, presente y futuro» ikastaroaren ingurukoa izango da.
TopaGune horiek hurrengo edizioetan zabalduko dira, eta kalkulatzen dugu 2020an 72 lagunek parte hartuko dutela esperientzian, 180 hurrengoan eta 270 2022an.
Beraz, Uda Ikastaroek topalekurako guneak eskaintzen jarraituko dute.