Estreinaldiak: uztailak 24

Estreinaldiak: uztailak 24 –

Estreinaldiak: uztailak 24

Estreinaldiak: uztailak 24

.

The Photograph

Christina Eames argazkilari ospetsua ustekabean hiltzen denean, bere alaba Mae Morton nahastuta, haserre eta galderaz beteta geratuko da. Segurtasun kutxa batean ezkutatutako argazki bat aurkitzen duenean, Mae bere amaren gazte bizitza ikertzen hasiko da, aldi berean Michael Block kazetari batekin maitasun harreman sutsu eta ustekabeko bat hasiz.

.

Voces

Sarak eta Danielek bizitza berri bat hasi nahiko dute beren 9 urteko semearekin. Etxez aldatuko dira, baina ez dakite “ahotsen etxea” dela erosiko duten berri hori. Eric haurra izango da ahots arraro eta susmagarriak sumatzen lehena…

Ángel Gómez Hernándezek zuzendutako lanean Rodolfo Sancho, Ramón Barea, Ana Fernández, Belén Fabra, Nerea Barros, Lucas de Blas dira aktore nagusiak.

.

Amor en polvo

Pablok eta Blancak bikoteen arteko elkartrukea egitea erabaki dute, oinarrizko lehen araua desobedituz: krisian bazaude, ez egitea. Horretarako, bere bi lagun ezkongaberi, Mia eta Lucasi, deituko diete…

.

Mio fratello rincorre i dinosauri

Jackek lau urte eta bi arreba ditu. Baina arratsalde batean, gurasoek anaiatxo txiki bat izango duela eta oso berezia izango dela esango diote. Besteengandik benetan desberdina dela konturatuko da, baina ez du botere handirik. Bat-batean, “Down” hitza ezagutuko du.

.

Ofrenda a la tormenta (Netflix)

Bat-batean Elizondon hilda agertu den neskato batek Amaia Salazar inspektorea Baztan inguruan gertatzen ari diren heriotza susmagarriak argitzera bultzatuko du.

Baztango trilogiaren azken atala da, Fernando Gonzalez Molina zuzendari nafarrak zuzendutakoa. Beste behin, Marta Etura donostiarrak Amaia Salazar inspektorearen rola beteko du, eta Elvira Minguez, Susi Sanchez, Carlos Librado ‘Nene’, Itziar Aizpuru eta Patricia Lopez ere arituko dira aktore lanetan.

.

La isla de las mentiras (Filmin)

1921eko urtarrilaren 2ko goizaldean, laino lodi baten erdian, Galiziako Sálvora uharteko kostalde malkartsu eta gogorraren aurrean hondoratu zen Santa Isabel itsasontzia. Buenos Airesera zihoan, 260 etorkinekin…

Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa kontatuko digu Paula Cons zinegile galiziarrak bere lehen film luzean. Historias del Tío Luis ekoiztetxe bilbotarrak parte hartu du, eta EiTBren zein Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.

Estreinaldiak: uztailak 24

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude