“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa bihar #txiotesia

UninetUEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa egingo da bihar. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Era honetako lehen ekimena da.

Lehiaketa twitter bidez egingo da bihar, azaroaren 19an, eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa. Lehiaketa 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta. Ikusi araudia.

Honoko hauek osatuko dute epaimahaia:

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 25ean

  • Sari banaketa ekitaldia azaroaren 25ean (astelehena) egingo da eguerdiko 12.00etan Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia).
  • Txiolari ulergarriena” eta “Txiolari originalena” nortzuk diren jakinaraziko da bertan, baina lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du ekitaldiak.
  • Saioa borobiltzeko Koldo Garcia ikerlariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu: #Kafepintxo batekin ikertzen.
    • Koldo Garcia, ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendatu zuen UPV/EHUn: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHUn jarraitzen du ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak dibulgatzeko, besteak beste @koldotxu twitter kontua eta Edonola.net bloga.
    • Zera dio Koldo Garciak berak bere buruaz @koldotxu bere twitter kontuko profilean: Biologoa. Genetikan doktore. Sukaldean dotore. EHUn ikertzen. Hamaiketakoak, argazkilaritza, zientzia eta sukaldutatakoa maite dudanekin partekatzea gustoko.
    • #Kafepintxo batekin ikertzen hitzaldian, ikerlariaren ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu Koldok, beti ere kafepintxoa lagun :).

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)