“Bizitza bat salbatu dezakeen aitorpena lortzeko torturatzea ondo dago”

roldanLuis Roldan Guardia Zibilaren zuzendari ohiak elkarrizketa eskaini zion El Paisi, lehenbiziko aldiz 2010ean espetxetik atera zenetik. Euskal Herrian torturatu egin dela baieztatu du, “bestela zergatik aitortzen dute aitortzen dutena?”.

Espainian ez da ohikoa torturen ageriko arazoari buruz hitz egitea. “ETAren manualak” jarri dira beti salaketen atzean. Europako auzitegiak izan dira Espainiako auzitegiei behar bezala ez ikertzeagatik errieta egin dietenak. Isiltasuna -eta mespretxua- gailendu zaio Euskal Herriko historiaren errealitate mingarri ezagunari.

Igandearekin El Paisen tortura existitu dela onartu zuen Guardia Zibilaren zuzendari ohiak. Arrazoi ebidenteak eman zituen: “nola deklaratuko dute indarkeriarik gabe” Ez hori bakarrik, tortura justifikatu egin zuen “bizitzak salbatzen diren aitzakian”. Kazetariaren galdeketan ere Luis Roldani presio egin balitzaio torturaren egia asko azalerazi zitezkeen, memoriatik eratortzen den aitortza, egia eta justizia bilatze bidean. Hona Juan Jose Millasek egindako elkarrizketan torturari buruz hitz egiten den pasarte horren itzulpena.

– Nafarroako gobernuko delegatua izan zinen garaia borroka antiterrorista bizi-bizi zegoenean. ETAk atentatu asko egin zituen eta GAL azaldua zen. Guardia Zibileko zuzendari orokorra zinenean baino urrutiagotik arduratzen zizun horrek, baina, logikoki, oso informatuta zeunden. Nolakoa zen atxilotuenganako tratua? Orokorrean torturatzen zen, Lasa eta Zabala eta beste batzuen kasuan bezala?

– Nafarroan atxiloketak egiten ziren, eta torturak salatu. ETAren manual guztietan agertzen zen atxiloketa guztietan nola egin salaketak. Bestetik, torturak baieztatu dituzten epaiak daude. Beraz, hipokritak ez bagara, ulertu behar dugu 23 pertsona hil dituen bat atxilotu, galdekatu eta aitortzen badu, zerk behartu du aitortzera? Kolpeak egon dira, aztarnari uzten ez duten presio fisikoak, baina gertatzen direla jakin dezakezunak. Presio psikikoak ere bai. Nork sinistu dezake aitortzen dutela aitortzen dutena bortxarik gabe?

– Tortura justifikatzen duzu beraz?

– Zenbat bizitza salbatu dira torturatuak izan diren atxilotuen aitorpenengatik? Bizitza konkretuetaz ari naiz: epaileak, militarrak, fiskalak…

-Torturari baiezkoa da?

-Abstraktuan ez, ikuspuntu intelektual batetik ezetz esango nizuke, baina torturatzen duzunaren aitorpenak norbaiten bizitza salbatu dezakeen heinean, orduan bai.

Zer duzu buruan ““Bizitza bat salbatu dezakeen aitorpena lortzeko torturatzea ondo dago””-ri buruz

  • Esandakoa delitua da ez? A ez, batzuk terrorismoa goraipatu dezaketelea zigorgabetasun osoarekin.
    Tortura bizitza salbatzeko? Ta frogak asmatzeko, errugabeak kartzelara bidaltzeko…

    Puta honek esandakoa ez du inolako zentzurik, ni ezer egin gabe torturatzen banaute, ziurrenez beraiek nahi dutena esango dut, baina hori ez du zertan egia izan ebahr, beraiek entzun nahi dutenak baizik.

    Gero besteak bortitzkeriarek aurka egon behar dira? Ta gure aurka denean beraiek alde? Doaztela pikutara.
    Argi gelditzen ari da, inolako bakerik ez dela egongo hemen, nahi duten bake bakarra berea entzutea ta agintzea delako, ta beste guztiak ixilik, ta estatua ta bere indar armatuak kontrolatzen dituztenez…

    Ta gero besteak sentitu behar degu zer norengatik? Biktima izan diren hoiengatik beste biktimak egon direla ukatzen dituztenak?