Eduardo Txillidak unibertsitatearen irudia asmatzen jarraitzen du

Chillida_Eduardo-I_KurEuskal tipografia kitsch-ak lehiakide indartsua ezagutu du. Euskal Herriko Unibertsitateak tipografia korporatibo berria aurkeztu baitu; Eduardo Txillida eskultorearen pentsamendu eta lanetatik jaiotakoa. Ez da artista donostiarra unibertsitatearen irudiarentzako arrotza, logotipoa hark diseinatua baita.

Europako lehenbiziko unibertsitatea izan da tipografia propioa sortzenEHUk oharrean nabarmendu duenez. Leioako Arte Ederren Fakultateko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako ikerketa taldeak sortu du, Eduardo Herrera irakaslearen zuzendaritzapean.

EHU tipografiaren proiektua Eduardo Txillidak egitura eta espazioari buruz egin zituen hausnarketetan oinarritu da. “Eduardo Txillida bere lekuari, Euskal Herriari, edo gizakiari eta ingurumenarekiko harremanari buruzko hausnarketetan tipografiaren oinarriak diren emaitza berberetara heltzen zen”, azaldu du Herrerak. “Ez genuen Txillidaren simulakroa egin nahi, ez genituen letrak bere obra grafiko edo eskulturaren itxurarekin mozorrotu nahi, funtsera joan behar genuen”, azaldu dute egileek.

Erabiltzeko prest

Euskaraz EHU Serif erabiliko dute eta gainontzeko hizkuntzetan EHU Sans. Biak doako deskargan jarri dituzte. Kontrol-paneleko letra tipoen karpetan sartuta erabiltzen hasi zaitezke. Horretarako, Zip artxiboak hustu behar dira. Helburu komertzialik ez badago, edonoren esku dago EHU Sans edo EHU Serif-en erabilera. Tipogafriek sei aldaera dituzte: black, bold, bold italic, regular, italic, light, eta papererako optimizatutako book aldaera. Gustatzen al zaizu?

gorriak

Tipografiaren azalpen txostena

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “Eduardo Txillidak unibertsitatearen irudia asmatzen jarraitzen du”-ri buruz

  • Beste behin ere, erderazko tipografia irakurgarriagoa euskarazkoa baino.
    🙁

  • Bai, eta euskara gainerako hizkuntza guztietatik bereiziz, inolako zentzurik ez du. Euskaldunok ezin dugu Sans motako letrarik erabili ala? Eta hor nonbait “públikoak” ikusi dut idatzirik…

  • Tipografia dotorea iruditzen zait ba neri! Irakurtzeko erosoa zait Serif, ez dakit Sans baino gehiago ala gutxiago. Ez ditut J-Bren kritikak ulertzen, ez zaizkit argudiatuta daudenik iruditzen. Euskarak tipografia berezi bat badu bertako hizkuntza delako da, mimatuena, nabarmenena. Gainontzeko hizkuntzak, %99an gaztelania izango da. Sadomaso rollo bat atzematen du iruzkin hauen atzean.

  • Lan ona burutu dutela iruditzen zait.
    Teorian eta paperean (pantailaren baldintzak ezberdinak baitira) serifadun tipografiak irakurgarriagoak dira, serifek nolabait hizkiak lotuz, jarraikortasuna ematen diotelako.
    Ez daukadana argi da Euskara ezberdintzearen beharra.
    Nafarroako Unibertsitate Publikoan bazeukaten horrelako ohitura sasi-ofiziala; gaztelania urdinez erabiltzen zuten eta euskara gorriz (edo aldierantziz, ez naiz gogoratzen). Nire ustez ez da batere egokia, besteak beste, askotan koloreak erabiltzeko aukerarik ez dagoelako. Orduan antzeko erabakia hartu genuen, baina ingelesarako ere beste tipografia bat proposatu nuen. Egia esan, ez dakit zertan geratu zen afera, baina nire proposamena Elektronika eta Komunikazioen I+G Zentroan isla izaten jarraitzen du (http://www.grafikomunik.com/eusk/dis/jero.html). Euskarari serifa gabekoa eman nion 🙂
    Dena den, erabilera hori Unibertsitateko agiri ofizialetarako izanen dela suposatzen dut.
    Serifa gabekoa gehiago gustatzen bazaizue, nik lasai asko erabiliko nuke euskaraz ere.
    Ongi izan!

  • typographia coloniala da.