Txikia zuen guda izena

Maiz aipatzen dugu memoria historikoa. Gogoratu eta omentzeko modua da. Gogoratuz omentzea. Ezagutzea, murgiltzea eta sakontzea. Eta egunotan horretan ari dira Algortan.

Itsasondon 1944ko urriaren 9an jaiotakoa trenez heldu zen egun hartan Algortara. Bilbotik zihoan. Han zuen zita. Tren geltokian, ikusi omen zuen bere kidea, eta txakurren presentziaren berri eman zion honek. Eta Telletxe kaletik behera egin zuen…. aurrera. Solo artean ere murgildu zen, baina tiroak gero eta gehiago ziren. Eta handik gutxira hil zuen poliziak Eustakio Mendizabal, Txikia.

NTAwNg==

Sona handiko gertaera izan zen hura. Duela ia 40 urte. Geroztik, Txikia hil zuten tokiari Txikia enparantza deitu izan diote. Getxoko udalak hartutako erabakia izan zen, 1980ko maiatzaren 17an egindako Osoko Bilkuran. Eta gaur egun debekatuta dagoen arren, Franco denboratik datozen gertaera eta gertakariak dira hauek. Francoren poliziek hil zuten itsasondoarra. 

NTAwNw==

 

Wikipedian interesgarri dago bere biografia. Bere ikasketak, bere lan soziala eta politikoa, euskalgintzan eta kulturgintza egin zituenak. Ostean ETAko militante bezala aritutakoa, eta zelan fronte militarreko burua izan zen luzaz. Eta orduko ekintzak eta sasoiak. Ez oso aspaldi. Ahaztuak ia. 

Kulturgintzan eginikoak ere interesgarri suertatzen dira. Joxe Azurmendi batek idatzitakoak, Larrun aldizkariko monografikoa, Jon Aranok bildutako poemak, Hitz etena poesia liburuan (Susa, 1992). 

Algortako pasarteak
hitzez hitz, unez une

Txikia Algortako tren geltokira heldu da Bilbotik, Peixoto zain dauka.
Goizean Bilboko Errekalde auzoan polizia segika izan dutela konturatu dira.
Algortako geltokia poliziez josita dago, eta baita trena ere.
Peixoto eta Txikia korrika hasi dira.
Tiro besterik ez da aditzen.
Polizia gehienak Txikiaren atzetik, kale artetik eta ortuetan zehar.

Tiro bat ipurmasailean zuen, baina alde egin zien.
Peixotok ihes egitea lortu zuen beste aldetik.
Txikia errepidera iritsi da, Makaleta etorbidearen ingurua.
Auto batera jo, sartu eta arazoak eduki omen zituen autoarekin.
Bitartean polizia bat inguratu eta tiro bat egin zion bertatik bertara. Hilzorian egonda, eskuburdinak jarri eta Basurtoko ospitalera eraman zuten.
Hogei minutu egin zituen bizirik.

Memoria ariketa da, kontaketa bizia. Entziklopediak saiakera hartzen du, nobelatua dirudi. Datuetan oinarritutako kontaketa hurbila da. Gertukoa. Eta orain ezagutzera eman den ikusentzunezko lan honek. Egungo irudiak eta ordukoak uztartzen ditu. Metroan dator pertsonaia nagusia, trenaren bidean. Algortak 40 urte egin ditu historian, etxeak, plazak, tabernak, soloak… hor diraute.

 Euskal Memoria fundazioak eta Algortako herri mugimenduak ekitaldi sorta antolatu dute. Hitzaldia, plazaren aldarrikapena, ibilbide gidatu bat Txikiaren azken unekoa, gogoeta kolektiboa, memoria ariketa. Gogoratzea omentzea delako.

Informazio gehiago:

28 urterekin hil zuten Txikia. Telesforo Monzonek kantua idatzi zion, euskal militante batzuk sasian grabatu zuten kantua, eta ezagun egin zen Euskal Herri osoan. Gerora bertsio ezberdinak ezagutu ditugu, Pantxo eta Peiorena, rock bertsioa, gauez ere kantatzen dena, udalekuetan ikasi genuena

Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
baina biok daukate herri osoa
atzo ta gaur euren atzetik
Euskadirentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.

Arro hadi Kantauri itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten
arantzetan biak hil baitziren. 

     —Telesforo Monzón

Irudia | Eustakio Mendizabal Txikia | herria | Creative Commons By SA
Irudia | Txikia plaza Algortan, Getxo | etengabe | Creative Commons By SA
errepresioa, erresistentzia, Euskal Herria, historia, memoria
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

3 pentsamendu “Txikia zuen guda izena”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude