Udal eta foru hauteskundeen egutegia

Gero eta gutxiago gelditzen da Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan udal eta foru hauteskundeak ospatzeko. Datorren igandean bost aste geldituko dira maiatzaren 22a arte. Azken bietan hauteskunde kanpaina ofiziala eginen da, baina aurretik alderdiek eta hautagaiek tramite asko dauzkate betetzeko.   

NTAwOQ==

  1. Joan den asteazkenaz geroztik eta datorren astelehen arte, alderdiek eta hautagaiek haien zerrendak aurkeztu behar dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordeetan.  
  2. Datorren asteazkenean, apirilaren 20an, aurkeztu diren zerrenda guztiak argitaratuko dira Lurralde Historikoen Aldizkari Ofizialean.  
  3.  Ondoko ostiralean, apirilaren 22an, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek hautagaitzetan irregulartasunak aurkitu dituzten jakinaraziko die hautagaitza horien arduradunei, eta hauek bi egun izanen dituzte irregulartasun horiek zuzentzeko, larunbata eta igandea, alegia, apirilaren 23 eta 24a.  
  4. Astelehenean, apirilaren 25ean, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak erabakiko du zeintzuk diren arautegia betetzen dituzten hautagaitzak, eta biharamunean, apirilaren 26an argitaratuko dira Lurralde Historikoen Aldizkari Ofizialetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.   

*Hortik aurrera bi bide daude hautagaitzaren bat legez kanporatzeko, bata, Administrazioarekiko Lurralde Auzitegiaren bidez, eta bestea, Espainiako Auzitegi Gorenaren bidez.  

A. Administrazioarekiko Lurralde Auzitegiaren bidez:  

  • A.1. Apirilaren 27an eta 28an hautagaitzen aurkako salaketak jartzen ahalko dira aipatutako auzitegietan, eta hauek beste bi egun izanen dituzte salaketak ebazteko, apirilaren 29a eta 30a.  
  • A.2. Salaketa onartzen bada, berriz, hautagaiek beste bi egun izanen dituzte helegitea jartzeko Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, maiatzaren 1a eta 2a. Horri buruz ebazteko Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 3 egun izanen ditu, maiatzaren 5a arte alegia, hauteskunde kanpaina hasi arte.  

B. Espainiako Auzitegi Gorenaren bidez.  

  • B.1. Prozesua antzekoa da, baina epeak aldatzen dira. Onartutako hautagaitzen zerrenda Lurralde Historikoen Aldizkari Ofizialetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, Espainiako Gobernuak 15 egun izanen ditu hautagaitzen aurka salaketa jartzeko aipatutako auzitegian, apirilaren 28tik maiatzaren 12ra. Honek hiru egun izanen ditu ebazteko. Maiatzaren 13tik 15era.  
  • B.2. Auzitegi Gorenak salaketa onartzen badu, eta hautagaitza batzuk legez kanporatzen baditu, hautagaitza horiek bi egun izanen dituzte helegitea jartzeko Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, maiatzaren 16a eta 17a. Azken honek ondoko hiru egunetan erabaki beharko du, maiatzaren 20a baino lehen.

(Sekula ezer gaizki jartzen badut, mesedez zuzendu iruzkinen tartea erabiliz).  

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udal eta foru hauteskundeen egutegia  

Nafarroako udal eta foru hauteskundeen egutegia

Irudia | Hauteskundeak | Hauteskundeak | Creative Commons By SA

GAUZA AGERIA