Trenak

Trenak –

Trenak

Hara iraupen luzeko langabea, gogoz hartuko luke orain, soldata urria zelakoan, duela bi urte baztertutako lanpostua. Horra morroi bakartia: ez baitzen berak nahi bezain ederra, gaztea, prestua edo sexualki aktiboa, uko egin zion bikotekideari. Orain, iragan-minez begiratzen dio bere ohe hutsari. Hona ETAko militante kartzelatua; Zapateroren garaian, ezezkoa eman zion Estatuak armak uztearen truke eskaintzen zionari. Rajoyren garaian horren erdiari ere emanen zion baietza. Trenak ez dira maiz bi aldiz pasatzen. Joan den azaroan Maravillas gaztetxekoek uko egin zioten Iruñeko Udalak Oscusen eskaintzen zien tokiari. Badakigu nola bukatu zen kontu hori: gaztetxekoak Rozalejotik kanpora egotzi zituen Nafarroako Gobernuak. Orain, lau hilabete geroago, baietza eman diote Oscusi eta Iruñeko Udalari negoziazioak eskatu. Ea tren hori berriz pasatzen direnetakoa den.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko apirilaren 3koa]

Trenak

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

4 pentsamendu “Trenak”-ri buruz

  • Ezker abertzalearen betiko historia da eta ezker abertzalearen izaera ezinobe argitzen digu hemen Epaltzak kontatutakoa: negoziaketa (eta urkoarekiko harremana) borroka tresna bat izaki, Loiolan ukatu egin ziren baldintzak (eta lehen Iruñeko udalak jarritakoak ere) orain, trena pasa denean, nahi dira, egindako zaputz-ukazioak ondorioak eduki ez balitu bezala (eta ardura propio bat adieraziko ez balute). Ezker abertzaleak betiro gatazka lehenetsi du printzipio gisa, lehen bitarteko batzuekin eta gero besteekin, baina beti gatazka. Arazoa da jendea nekatu egiten dela etengabe azenari iruzur baten atzetik joateaz. Horregatik jartzen du ezker abertzaleak hainbesteko pixua gazteengan: hauek birjinak dira eta, beraz, iruzur-gatazka batetarako prest lirateke. Non dira orain Kukutzako gazteak? Bere lanbideetan gehienak, militantzia momenturik larriena eman zutela. Orain beste belaunaldi batzuei tokatzen zaie ezker abertzalearen gatazka-timoa irenstea. Porrotaz porrota erabateko garaipena arte.

  • euskaldun bat 2019-04-09 22:59

    Iruzkinak idazten dituzten guztien artean gehien ezagutzea gustatuko litzaidakeena, uste dut Nagore dela, benetan. Baina dena dela, mahai handi baten bueltan afaltzen iruzkinlari guztiak elkartzea ere ez litzateke txarra izango. Nik uste dut barre ederrak egingo genituela: “zu zinen Bentazar?! ” edo “Sugaar, zuk hau idatzi zenuen behin?!”, ” beste itxura batekoa irudikatzen zintudan”, “zur eta lur utzi nauzu!”. Gure Benat Hach-i esan beharko diogu afari bat antolatzeko denok elkar gaitezen. Zer demontre! Afariko gastuak Zuzeu-ren kontura! Hainbeste dirulaguntza jasotzen ditu eta pairatu ditugun zentsura guztiengatik zerbait merezi dugu. Benetako izena eta argazkia jartzen dituztenak joateak ez du graziarik, badakigu. Hainbeste kexatu zarete benetako izenik erabiltzen ez dugula eta! Eta?! Eh Benat?! Non dago ba magia?

  • Idazle batek, iruzkingile batek, esku artean, batzuek koskabilo artean izaten dituzte, jorratzeko, eta hori oso ongi lotzen zaie koskabiloei, zenbait gai izan beharko lituzke, ez betiko tema astuna eta nekagarria.Neronek oraingo gobernuaren alde eginen dut, zer erremedio!, aldaketa hitza ahozkatzea ezinezko egiten zait, baina bada zer aldatu, baita buru burmuinetan ere! Guztiok badakigu, orindik ere,alemaniera, ingelesa eta frantsesa euskareren gainetik baloratzen direla Nafaroako Administrazioan, bide-kartelak erdara hutsean daudela, Euskarabidean ez direla irakasleak kontratatzen eta hamaika adibide. Horretaz ez dago ezer esateko?

  • euskaldun bat 2019-04-11 15:25

    Nagoreren iruzkin inuzente bat zentsuratu du Zuzeuk eta hori salatzeko idatzi dudan beste iruzkin bat ere zentsuratu dute. Jakin dezazuen.